Exodontziarako Material eta Instrumentalaren Laburpena

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 9,98 KB

- Tratatu beharreko gunean mina kentzeko anestesia erretilua.

- Erradiodiagnotiko materiala, tratatu beharreko gunearen egoera aztertzeko.

- Pazientearen ahoa denbora luzean zabalik izateko aho-bereizleak.

- Mantala, txanoa, mozorro eta eskularru esterilak profesionalarentzako, eremu esterileko oihalak, ebakuntza gunea desinfektatzeko antiseptikotan bustitako gasak.

- Bisturia, beharrezkoa baldin bada ebakuntza gunean ebakidurak egiteko.

- Bereizgailuak eta disekzio matxardak, ehunak banatzeko eta ebakuntza gunean jardun ahal izateko.

- Periostotomoa eta sindesmotomoa: biek hortzen sustraiari atxikitutako ehunak banandu eta hortzoitik banatzea ahalbideratzen dute.

- Botadore edo jasogailuak. Palanka eginez erabiltzen da hortza luxatzeko eta errazago atera ahal izateko.

- Forzepsak. Hortz-pieza eutsi bertatik tiratuz hortza kanporatuko da.

- Eskuko pieza eta bere fresak. Fresa kirurgikoak ere deituak, hezurra edo hortza ebakitzeko erabiltzen dira.

- Karrakatzeko goilaratxoa edo goilaratxo albeolarra. Albeoloaren azpialdea garbitu eta karrakatzeko balio du, behin kaletutako hortza erauzi eta gero.

- Gubia matxarda, orbaintzea oztopatzen duten hezur zati txikiak eutsi eta albeolotik kanporatzeko.

- Jostura erretilua: orratz-etxea, disekzio matxarda, guraizeak, orratza eta josteko haria.

- Jostura punturik eman behar ez badira, nahiko izango da produktu koagulatzaile bat aplikatzea, gelatinazko belaki birxurgagarria edo zelulosa oxidatuzko gasa hemostatikoak adibidez.


Exodontziaren Arrisku Possibleak

Exodontzia bat kirurgia ekintza bat da. Beraz, edozein kirurgiatan (aurretik, bitartean edo ondoren) ematen diren arazoak sortu daitezke:

- Posible da pazientea urduri heltzea kontsultara, kontutan hartu behar da bere adina eta bere egoera psikologikoa.

- Bizi konstanteak zaindu behar dira.

- Anamnesia beharrezko izango da, berarengandik datu hauek lortuko bait ditugu:

  • Alergiak.
  • Pazientea hartzen ari den tratamendu farmakologikoak (adibidez antikoagulatzailerik hartzen badu, hemorragia arazoak izan ditzake).

Kirurgia ekintzan arazoak sortu ditzazkeen pazientearen patologiak: kardiopatiak, hipertentsioa, hipotentsioa, koagulazio arazoak eta abar.

- Hemorragiaren bat gertatzea posible da, horretarako produktu hemostatikoak eta urgentzietako beste medikamentu batzuk prest izango ditugu.

- Ebakuntza gunean infekziorik egon baldin bada, pazienteak tratamendu antibiotikoa egin behar izango du kirurgia aurretik.

- Edozein kirurgia ekintzetan bezala asepsia protokoloa jarraitu beharko da (bata, eskularru, instrumental eta eremu esterilak).

- Kirurgia egin eta gero hemorragia edo infekzioak ere agertu daitezke, beraz pazienteari arau batzuk emango zaizkio egoera horretan zer egin behar duen jakiteko.


Exodontzia Ostean Pazienteari Eman Beharreko Aholkuak

  • Ebakuntzaren gunean presioa mantentzea (ordu erdiz gutxienez), gasa kiribilki bati haginka eginez.
  • Tarteka-tarteka izotza jartzea.
  • Odontologoak agindutako botikak hartzea eta azido azetilsalizilikoa duten botikak saihestea odoljarioa eten arte.
  • Lehengo 24 ordutan, dieta biguna egitea eta elikagaiak inguruko tenperaturara edo erdi hotzak hartzea.
  • Lehengo 24 ordutan ez enjuagatzea, odolbatuak ez apurtzeko.
  • 24 ordu pasatu ondoren, gatza duen urarekin enjuagatu (hobeto orbaintzeko) eta ondoren eskuilatu.
  • Tabakorik ez.
  • Hurrengo egunetan, kirola eta mugimendu azkarrak saihestu, orbaina ez zabaltzeko.


Konposite Bidezko Obturazioa: Tresneria Eta Materiala

  1. Anestesiako tresneria: xiringa, orratza, eta karpulea.
  2. Isolamendu absoluturako tresneria: gomazko dikea, dike zulatzailea, yong-en arkua, clampa eta clamp etxea.
  3. Txantxartutako ehuna erretiratzeko eta barrunbea eratzeko tresneria birakariak eta beraien tresnak.
  4. Obturazioa aurpegi oklusalean ez denean ( hau da, aurpegi bestibular, mesial, distala, palatinoa edo lingualean denean) enkofratua deritzona egin beharko du konpositea eusteko eta ez erortzeko. Horretarako azetatozko matrize gardena beharko du. Matrizea eusteko azetatozko punta gardenak ere erabiliko dira. Material guzti hauek gardenak izan behar dira polimerizazio lanpararen argia pasatzen uzteko.
  5. Barrunbea oso sakona bada, kaltzio hidroxidoa edo beirazko ionomero zementua erabili beharko da dentina mami konplexua babesteko. Gogoratu, obturazioa konpositearekin egiten dugunean ezin direla, ez ZOE, ez kopal berniza erabili.
  6. Kaltzio hidroxidoa edo beirazko ionomero zementua prestatzeko hiru aukera ditugu:

-Beirazko lauza edo nahaste liburuxka eta espatula osagaiak nahasteko.

-Xiringa autonahasgailua.

-Zementuzko kapsulak, kapsulen aktibatzailea eta kapsulen aplikagailua.

  1. Hortzetako itsasgarria aplikatu aurretik, berau hobeto itsasteko, grabatu azidoa deritzona burutu behar du. Horretarako xiringa berezi batekin, azido ortufosforikoa gel bat aplikatzen du hortzaren gainazalean (azidoa y. 35 era 15-45 segunduz) jarraian ur aire xiringaz baliatuz, urarekin garbitu egiten da eta eta lehortu.
  2. Grabatu azidoa egin ondoren, konpositea hobeto fijatzeko hortzetako itsasgarria aplikatuko da, pintzel bat edo aplikadore bat eta kikaratxo bat erabiliz.
  3. Ondoren ur aire xiringarekin airea botatzen da, itsasgarria hobeto zabaltzeko.
  4. Kasu batzuetan: azido ortofosfotikoa eta hortzetako itsasgarria modu bananduan aplikatu beharrean aplikatzeko kit bereziak erabiltzen dira. Kit hauek piruleta edo semaforo itzura dute.
  5. Pazientearen esmaltearen kolorera hobetoen egokitzen den konposite tonua hautatzeko gia vita delako sidu erabiltzen da.
  6. Ondoren konpositea aplikatuko da hortza obturatu edo berreraikitzeko konpositea erretxina mota bat da eta bi modutara erosi daiteke. Konposite xiringa moduan eta konposite konpule moduan. Konpule moduan erabiltzeko konpuleentzako pistola ere beharko dugu konpositea geruza metan jartzen da eta zapaldu egiten da eta hortzaren forma ematen zaio tresna plastiko denkonpositearentzako espatula eta atakadorea erabiliz .
  7. Jartzen den konposite geruza bakoitza fotopolimerizazio lanpararen bidez fotopolimerizatu behar du, hurrengo geruza jarri aurretik, geruza barrunbea guztiz bete arte.
  8. Gero leuntze prozesua dator, hau diamante edo leuntze fresen bitartez egin daiteke hasiera batean, eta leuntzezko diskak eta silikonazko kopak eta puntak erabili ondoren. Tresna guzti hauek kontraangeluan kokatzen dira. Diskak kontraangeluan jartzeko mandril deituriko zurtoin edo euskarri bat erabiltzen da. Alde interfsimalak leuntzeko tirak erabiltzen dira. Leuntzeko tira hauek eskuekin erabiltzen dira.
  9. Azkenik artikulu papera erabiliz, oklusioa egokia den aztertzen da. Goiko eta beheko arkuetako haginen arteko kontaktua egokia ez bada leunketari jarraitu beharko du sobera dagoen konpositea eliminatzeko eta oklusioa egoki lortzeko.

→ Konposite bidezko obturazioa:

  1. matritze gardena: enkofratua eusteko balio du, ez du matritze etxea behar hortzera eusteko
  2. azido ortofosforiko xiringa eta bere puntak: txabatu azidoa egiteko balio du
  3. guia vita: pazientearen esmaltearen kolorea egokitzen den konposite tonua autatzeko balio du.
  4. konpuleentzako pistola: Konpulea aplikatzeko gailua da obturazioa egiteko.
  5. Konposite xiringa: kapa bat ipini eta polimerizatu egiten du.
  1. konposite konpuleak: konpositea du barruan, konpulearentzako pistolarekin konpositea dosi txikietan hortzetan aplikatzen da

→ barrumbe oinarria

  1. Beira ionomero zementu kapsulak: barrunbe oinarria sortzeko eta hortzaren mamia babesteko.
  2. kapsulen aplikagailua eta aplikatzailea : kapsulen aktibadorea , membrana apurtu eta barruan dagoen sementua sortzeko

→ Endodontzia

  1. k lima: tamainu txikiko eskuzko tresneria da, sustrai konduktuak garbitu, lisatu eta prestatzeko balio dute. Euskarriaren koloreak alde aktiboaren diametroa adieraziko digu, alde onen ildoek, sustraien konduktuen materialakanporatzea bermatzen du. Ebakidura karratua dute.
  2. kontraangelu lima birakaria: sustraiko mamia kentzeko.
  3. paperezko puntak: paperezko punten bidezko konduktuen lehortzea eta kalibre desberdinetako paperezko puntak, koloredesberdinekin kodifikatuta.
  4. gutapertza pintza:eutsi eta gutapertzak eta paperezko puntak sartzeko.
  5. gutapertxa epela: obturadore endodonntiko bero labean sartzen da berotzeko eta hortzaren sustrai kanalean aplikatzen da.

→Txantxarra kentzeko tresneria

  1. Black goilaratxoa edo eskariadorea:txantxarrak kaltetutako ehunak kentzeko.

Entradas relacionadas: