Exodontziak: Pieza Bakoitzaren Berezitasunak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Tecnología Industrial

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,55 KB

PIEZA BAKOITZAREN EXODONTZIAK DITUEN BEREZITASUNAK

- Goiko ebakortzak: bestibulo-palatino mugimenduak eta azkenean biraketa eta tiratzea.

- Goiko letaginak: aurrekoen berdinak baina gogorrago egoten dira eta horma albeolar bestibularra apurtzeko arriskua dago.

- Goiko aurreko haginak (premolarrak): lehen premolarrak bi sustrai mehe ditu, batzuetan pixka bat dibergenteak, beraz biraketa mugimenduak ez daude gomendatuta. Bigarren premolarrak sustrai konikoa du, biraketa egin daiteke eta, normalean, piezarik errazena da ateratzeko.

- Goiko 1. eta 2. molarrak: mugimendu oszilakorrak bestibular-palatinoak eta tiraketa edo trakzioa bestibularrera.

- Goiko 3. molarra: orokorrean aurrekoaren antzeko mugimenduak baina masaileko tuberosidadea apurtzeko arriskua dago. Horretaz gain sustraien kopurua eta egitura aldakorrak direnez, exodontzia hasi aurretik ikerketa erradiologiko sakona egin behar da.

- Beheko ebakortzak: sustrai oso finak dituztenez kontu handia izan behar da egiten diren mugimendu zein indarrekin erraz hautsi daitezke eta. Mugimendu oszilatzaile gutxi eta biraketa gehiago egiten dira.

- Beheko letagina: goikoa bezala oso pieza sendoa da. Oszilazioak eta biraketak egiten dira.

- Beheko aurreko haginak (premolarrak) : sustrai bakarra dutenez, letaginaren kasuan bezala jokatzen da. Ez dira hain sendoak izaten.

- Beheko molarrak: “cuerno de vaca” edo “pico de loro” forzepsak erabiliz sustraien artean sartzea lortzen dugu. Oszilazio eta trakzio mugimenduekin luxatu eta nahiko erraz ateratzen dira hezurraren lodieraren arabera.

Exodontzia Prozedura: 1.- Anestesia: Beharrezkoa (periapikala edo tronkularra)
2.- Hortzoia despegatu: Sindesmotomo, periostotomo edota zundaz.
3.- Luxazioa egin: Periodonto lotailuaren fibrak luxatu egiten dira egozkailu eta forzep bidez bestibular edo mihi aldetik mogimendu geldoak eginez.
4.- Trakzioa: Hortz-hagina bere albeoloan mugitu bertatik atera arte. egozkailu edo jasogailu (Botador), forzeps, eta Winter (beheko atzeko haginetan) aren bidez.
5.- Albeoloa legratu: Legratua egiteko koilaratxoaz, ehun hondakinak kentzeko eta odoleztatzea eragiteko, horrela defentsa elementuak arinago ailega ditzaten.
6.- Koagulatzeko gasa bidez presioa egin: Albeoloan enrrollatutako gasak jartzen dira, pazienteari eskatuz ordu erdiz, gutxienez, haginka egin dezala.

Exodontzia Erreza: Exodontzia hortz-hagina bere albeolotik ateratzea da. Erraza da ez denean “colgajo bat” altxatu behar. Zaila eta traumatikoa izan daitekela susmatzean kirurgi exodontzia egiten da. Helburua: hortz-hagina bere albeolotik ateratzea “colgajorik” altxatu gabe. Ekipo eta tresneria: Behatze eta Anestesia erretilua.

FORZEPSAK: hortz ateratzeko pintzak. Lepoa desberdina izan desake: goi masailhezur (zuzena), behe masailhezur (90ºkoa). Bestibularrean pikoa eta palatinoan pala. Para muelas juicio arriba: 2pala berdin (pala+pala). Goi masailhezur sustrai: aurrekoentzako punta lotutak, atzekoentzako

Entradas relacionadas: