Euzkeldun Batzokijaren Estatutuen Azterketa (1894)
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,8 KB
Sarrera: Dokumentuaren sailkapena
Aurrean dugun testua, Euzkeldun Batzokijaren estatutuak, jatorriari dagokionez lehen mailako dokumentua da. Formaren aldetik, juridikoa da Batzokiko partaideentzat eta zirkunstantziala beste guztientzat. Edukiaren aldetik, izaera erlijioso, politiko eta soziala du. Testua Errestaurazioaren garaian kokatzen da, zehazki, 1894. urtean. Idatzi honen egilea Sabino Arana da, euskal abertzaletasunaren sortzailea, eta Bizkaiko jeltzaleei zuzenduta dago.
Honen asmoa da bizkaitar jeltzaleek Batzokian sartzeko baldintzak zeintzuk ziren argi edukitzea eta, bide batez, kide berriak erakartzea.
Testuaren analisia
Idatziaren azterketari hasiera emateko, komeni da hitz hauek argitzea, testua hobeto ulertu ahal izateko:
- Batzokija: Bizkaitar jeltzaleentzako aisialdi-zentroa.
- Jaungoikoa: Gauza guztien gainetik dagoen Jainkoa, politikaren gainetik ere ezarriko dena eta derrigorrez kontuan hartu beharrekoa. Leloaren bigarren zatiak (Lege Zarra) foruak defendatzen ditu, Sabinorentzat Bizkaian berreskuratzea ezinbestekoa zirenak.
Ideia nagusiak
Idatzian azaltzen diren ideia nagusiak honela labur daitezke:
- Bilbon aisialdirako gune bat sortuko da, Bizkaiko jeltzaleentzat zuzendua, haien arteko batasuna eta adiskidetasuna lortzeko helburuarekin.
- Batzokia Bizkaiko Batzarraren menpe geratuko da, eta Sabino Aranak idatziko ditu estatutuak.
- Bizkaia lurralde konfesionala izango da eta foruak berrezarriko dira.
- Euskal arrazako pertsonak soilik onartuko dira, eta euskara hizkuntza ofizialtzat hartuko da.
- Bizkaian, politika eta erlijioa batera joango dira, elkarren artean ondo moldatuz. Politika eta erlijioa bereizi behar dira, baina politika beti erlijioaren menpe jarriz.
- Bizkaia beste sei euskal lurraldeekin elkartuko da Euskelerria sortuz, baina bakoitzak bere autonomia partikularra murriztu gabe.
Testuinguru historikoa
Aurretik esan bezala, dokumentu hau Errestaurazio garaian idatzi zen. Garai horretan, batetik, industrializazioarekin batera langile-mugimenduek indar handia hartu zuten euskal lurraldeetan, eta, bestetik, euskal nazionalismoaren sorrera gertatu zen.
- Euskal Nazionalismoa (Euskal Nazionalismoari dagokionez, nazioa kontzeptua oso heterogeneoa da...)
Ondorioa eta balorazioa
Idatzia baloratzeko orduan, dokumentu nabarmena dela esan daiteke; izan ere, honek lehen batzokiaren sorrera ekarri zuen, eta, ondoren, beste batzoki askorena.
Bestalde, egia da Primo de Riveraren diktaduran debekatuak izan zirela, baina gaur egun arte iraun dute, nahiz eta arauak urteen poderioz aldatuz joan diren.