Eusko kontseilu nagusia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 10,75 KB
24.SarreraAurrean dugun testuak Euskal Herriko autonomia estatutuaren artikulu batzuk jasotzen ditu. Testu juridikoa da legea baita, eta edukin politikoa du. Legea denez, publikoa da eta Euskal Herria autonomia erkidego gisa eratu dela jakinaraztea du helburu.1977ko hauteskundeen ondoren, Euskal Parlamentarien Biltzarra eratu zen Araban, Gipuzkoan, Bizkaian, eta Nafarroan hautatutako diputatu eta senatariek osaturikoa. Kide batzuekin batzorde bat osatu zen autonomia proiektua hasteko. 1936ko estatutuan oinarritu ziren. Gernikan onartu eta gero, gorteetara eraman zuten, han onartu eta 1979ko abenduaren 18an, gobernuburuak, Adolfo Suárezek, sinatu zuen Madrilgo erret-jauregian. Trantsizio garaian, 1978ko konstituzioa argitaratu ondoren eta honen 151. Artikuluaren babespean.TI Franco hil eta gero, trantsizio garaia hasten da; gorteek Juan Carlos Ia estatuburua izendatu zuten eta honek Arias Navarro gobernuburuan mantendu zuen. Aldaketa demokratikoak egin nahi ez zituenez, dimisioa aurkeztu zuen 1976ko uztailean.Erregeak Adolfo Suárez izendatu zuen gobernuburu eta hasi zen diktaduratik demokraziarako aldaketa: amnistia eman zuen, TOP indargabetu, alderdi politikoak eta sindikatuak legeztatu, eta neurririk garrantzitsuena garai hartako sistema politikoa aldatzeko: Erreforma Politikoaren Legea eman zuen. 1977ko hauteskundeetan UCDk irabazi zuen. Gobernu berriaren kezka politiko nagusiak konstituzioa egitea, Europako Ekonomi Elkartearekiko harremana jorratzea, eta lurralde historikoen aldarrikapenak erregimen autonomikoen bidez instituzionalizatzea izan ziren.Francoren sistema zentralizatuaren ostean, batasun espainiarrak oso kutsu negatiboa zuen hainbat lurraldetan, errepresioarekin identifikatzen baitzen. Gobernuak aldarrikapen nazionalistei erantzun egokia eman nahi zien, baina konstituzioaren onerpenerako denboratxoa falta zen, eta bitartean, kalean, gero eta mobilizazio gehiago antolatzen zen Euskadin eta Katalunian batez ere, lurralde horietan zentralismoaren kontrako sentimendua bizi-bizia baitzen. Hainbat neurri hartu zituen gobernuak, ikurriña legeztatzea, euskararen kontrako jazarpena altxatzea… ETAk beste aldetik, atentatuen kanpainakin jarraitzen zuen.1978ko urtarrileko lege-dekretuaren bidez, UCDren gobernuak Eusko Kontseilu Nagusia sortu zuen autonomiaren aurreko erakunde moduan, eta hara bildu zitezkeen Araba, Gipuzkoa, Bizkaia eta Nafarroan hautatutako diputatu eta senatari guztiak. Kontseilua otsailean osatu zen, Nafarroa kanpoan utzita, hango parlamentariek ez sartzea erabaki zutelako. Lehenengo aldian, Ramón Rubial buruzagi sozialista historikoa izan zen buru.Urte horretan, adostasunerako gai nagusia autonomia estatutu bat egin beharra izan zen, eta trabarik handiena euskal autonomi erkidegoa izango zenaren lurralde geografikoa erabakitzea izan zen, abertzaleek Nafarroa sartu nahi zuten eta. Baina nafar ordezkari gehienak euskal autonomia erkidegoan sartzearen aurka zeudenez, azkenean ez zen bete.Azaroan, Eusko Kontseilu Nagusiak euskal batzar parlamentarioa bildu zuen estatutu proiektua egiteko, konstituzioa onartu bezain laster, gobernu zentralari aurkezteko asmoz.Testu bat egin zen, EAJk eginikoa oinarritzat hartuta. PCEk eta EEk onartu zuten, UCDk babestu zuen baldintza batzuk jarrita, PSOEk lan eta segurtasun nazionalaren arloetan zuzenketa batzuk proposatu zituen, eta AP eta sortu berria zen HB kanpoan geratu ziren.Abenduaren 29an, Gernikan onartu zen eta gobernuari bidali zioten. Suárez eta Garaikoetxearen arteko negoziazioak hasi ziren (1979tik aurrera Euskal Kontseiluaren lehendakaria Garaikoetxea da), aldaketa batzuk egin eta gero, estatutua hitzartua geratu zen.