Euskera perpaus motak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Otras materias
Escrito el en vasco con un tamaño de 22,58 KB
Menderakuntzazko perpausak | Perpaus kontsekutiboa | Honen, horren, hain | Horren argia da, ezen azterketa guztiak gainditzen baititu |
Hain...bait- (esaldi laburretan) | Hain da potoloa, ez baita atetik sartzen. | ||
Hainbeste, honenbeste, horrenbeste: (kantitatea adierazi) Hainbeste + ezen/non + -(e)n/-bait | Hainbeste negar egin du, non begiak gorrituta dituen. Horrenbeste korrika egin dut, ezen arnasarik ezin baitut hartu. | ||
Halako moldez/gisaz: (modua adierazi) Halako moldez/gisaz + non/ezen + -bait | Halako moldez mintzo zen, non ulertzea ezinezkoa baitzen | ||
Kausazko perpausa | Zergatia adierazten dutenak | - (e)lako, - (e)lakotz... | Nahi izan dudalako etorri naiz. |
- t(z)eagatik: Aditz iz. (-te,-tze) + -agatik | Gezurra esateagatik bidali nau. | ||
-t(z)arren: Aditz iz.(-te,-tze) + -arren | Gezurra esatearren zigortu nau. | ||
Azalpenak ematen dituztenak | Eta | Etxean gelditu nintzen, asko ikasi behar nuen, eta. | |
Bait- | Oso nekatuta dago, korrikan ibili baita. | ||
-(e)nez gero, -(e)nez : Aditz jokatua + -(e)nez gero/ (e)nez | Etorri garenez gero, ikusi egingo dugu. | ||
-(e)la eta | Eguraldi txarra zela eta, ez ginen mendira joan. | ||
-(e)la bide/kausa/medio | Krisia dela medio, ezin da ezer egin. | ||
Bestelakoak | Zeren(eta)...: Zeren(eta) + bait-/-(e)n | Kalean lasai gelditu zen, zeren berak ez baitzekien zer gertatu zen barruan. | |
Ze: Ze + eta. | Ez egin hondartzarako planik, ze eguraldi txarra dator eta. | ||
Ezen: Ezen + -bait/-(e)n | Telefonoz deitu behar diot, ezen bere urtebetetzea baita. | ||
Perpaus kontzesiboak | Arren: A jokatugabea + arren A jokatua + -(e)n + arren | Negua izan arren eguraldi ona daukagu. Etorri ez den arren, telefonoz deitu du. | |
Nahiz (eta): Nahiz (eta) + A jokatua + -(e)n Nahiz (eta) + A jokatugabea | Nahiz eta asko edan duten, ez dira mozkortu. Nahiz ez irabazi, zoriondu egin dugu. | ||
-agatik (ere): A jokatugabea + -agatik | Lana ez lortuagatik, lasai egon zen. Euria eginagatik, ez ginen etxean gelditu. | ||
Baina | Egingo dut, gogo handirik ez dut, baina. | ||
-ta ere, -rik ere: A jokatugabea + -ta/-rik + ere | Hori jakinda ere, berdin dio. Eroturik ere, ez nuke horrelakorik egingo. | ||
Gabe/barik ere | Entzun gabe ere, badakit nor den. Esan barik ere egingo dut. | ||
-(e)la(rik) ere, ba-...ere: A jokatua + -(e)la(rik) + ere Ba- + A jokatua + ere | Edonork deitzen ez duelarik ere, zuk ireki atea. Neuk ikusi banuen ere, ez nion ezer esan. | ||
-(e)na...-(e)la + (ere) | Esaten duena esaten duela, zuek ez sinetsi. Etortzen zaren egunean etortzen zarela ere, deitu niri. |
-(e)nean | Iratzargailuak jo duenean jaiki naiz. | |
eta gero | Guk alde egin eta gero deitu zuen. | |
-enez geroztik | Ikerren irteten hasi denez geroztik, ez digu kasurik egiten. | |
bezain pronto | Ane heldu bezain pronto negarrez hasi zen. | |
-la(rik) | Haren hitz jarioa entzuten ari nintzelarik lanean jarraitu nuen. | |
Bestelakoak: eta behingoan, -enerako, ondoren, -tzerakoan, aitzinean, -tzean, orduko… | ||
Baldintzazko perpausak | Ba-: *Ezezkoetan: ba- mendeko perpausaren amaieran | Loteria tokatzen bazaizu, etxe berria erosiko duzu.
|
Baldin ba-… | Liburuak ekartzen baldin badituzu, lehenago egingo duzu. | |
(behin)…-(e)z gero: | Ahal izanez gero, ekarriko dizut opariren bat. | |
-t(z)ekotan | Parisera joatekotan, frantsesa ikasi beharko dugu. | |
Ezik/ezean | Neuk ikusi ezik, ez dut sinetsiko. | |
Baldintzazko beste esapide batzuk: bestela, bertzenaz, osterantzean, ezpabere… |