Euskeldun Batzokijaren Estatutuak: Azterketa eta Testuingurua

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,73 KB

Euskeldun Batzokijaren Estatutuak (1894): Azterketa

Aztertu behar dugun testu hau Sabino Aranak 1894ean idatzitako Batzokiko Estatutua da, hau da, elkarte horren legedia. Testu historikoa dela esan dezakegu, lehen esan bezala 1894ean idatzia delako. Horrez gain izaera juridikoa du, estatutuko artikuluak agertzen baitira, eta eduki politikoa du. Azkenik testua batzokiko kideei zuzentzen zaiela esan dezakegu.

Elkartearen Definizioa eta Lema

Testuko lehenengo bi artikuluek elkartearen definizioa ematen dute, esanez elkartea EAJren menpe geratzen dela. 3., 4., 5., 6. eta 7. artikuluek Jaungoikua eta Lagizarra lemari buruzko datuak ematen dituzte, hitz bakoitza definituz. Azkenik, 8. artikuluak Euskal Herriaren osaerari buruz hitz egiten du.

Testuinguru Historikoa: Nazionalismoaren Gorakada

Estatutua 1894ean idatzi zen, nazionalismoak indarra hartu zuen garaian, batez ere Euskal Herrian eta Katalunian. Mugimendu honen arrazoiak XIX. mendean, batez ere Bizkaian, eman ziren aldaketak izan ziren. Alde batetik, foruak 1876an ezabatu ziren, krisialdi politiko bat sortuz, foruak baitziren Euskal Herriaren ezaugarri nagusia. Hori dela eta, hainbat idazle, politiko eta historialarik foruen berreskuratzea errebindikatu eta euskal kulturaren garrantzia nabarmendu zuten. Honek sentimendu aurre-nazionalista sortu zen. Bestetik, Bizkaian garai honetan, industrializazio prozesua eman zen, gizartea guztiz aldatu zuena. Lehengo gizarte nekazaria industriara eraman zuen eta industrializazioak sortutako immigrazioak euskal oinarri etniko, kultural eta erlijiosoak zalantzan jarri zituen. Gainera aldaketak Bizkaian eman zirenez, hasieran Sabino Arana nazionalistak, Bizkaia naziotzat hartu eta bere ideologia horretara mugatu zen, testuan ikusten den bezala.

Sabino Aranaren Ideologia Estatutuan

Horrela, testu hau idatzi zen, EAJ alderdia sortu baino urte bat lehenago (1895). Bertan Sabino Aranaren ideologia ikus daiteke, hiru zutabetan dagoena: arraza, foruak eta erlijioa. Hauek dira testuan agertzen den Jaungoikua eta Lagizarraren lemako zutabeak. Lehenengo artikuluan elkartearen definizioa ematen da, eta bere kideak nazionalistak direla dio. Hurrengo artikuluan elkartea Bizkaiko Elkarte Nagusiaren menpe geratuko dela esaten da, beraz ondoriozta genezake EAJren menpe geratuko dela, hurrengo urtean sortuko baita. Ondoren datozen artikuluetan elkartearen lema agertzen da. Lehenik eta behin, Bizkaiaren erlijio ofiziala katolikoa dela dio, Aranaren integrismo erlijioso katolikoa argi utziz. Gainera 7. artikuluan erlijioa politikaren aurretik jartzen dela esaten da, beraz estatu ia teokratikoa aldarrikatzen du. 4. artikuluan politikan sartzen da, foruen berrezarpena agertzen baita eta horrekin batera euskal arraza, tradizio eta hizkuntzaren defentsa, hauekin osatuko baita estatua. Honela odol garbitasuna defendatzen da eta espainiar eragin kulturalen eragoztea. 5. artikuluan erlijioaren eta politikaren arteko harmoniaren beharra azaltzen da, baina 6.enean, berriz, bi hauen arteko bereizketa egon behar dela dio, beraz kontraesan bat dagoela esan dezakegu. Azkenengo artikuluan aurretik aipatutako Bizkaiko ezaugarriez gain, berarekin Euskal Herria osatuko duten 6 probintziak aipatzen dira (Araba, Nafarroa Beherea, Gipuzkoa, Lapurdi, Nafarroa, Zuberoa). Ondorioz, hauek guztiek estatu bakar bat osatuko dute, baina gero dioenez, probintzia bakoitzak bere autonomia mantenduz, hau da estatu konfederal bat osatuz.

Ondorioak: EAJren Sorrera eta Bilakaera

Testu hau idatzi eta hurrengo urtean, 1895ean, EAJ alderdi nazionalista sortu zen. Hau sortu aurretik, Sabino Aranaren bizkaitarrismoan oinarritzen zen, testuan agertzen den bezala, baina alderdiaren sorrerarekin nazionalismo hori Euskal herri osora zabaldu zen. Alderdiaren lehenengo etapan (1892-1898) ideologia oso gogorra zuen, kapitalismoaren eta immigrazioaren aurkakoa eta euskal gizarte nekazaria eutsi nahi zuena. Bigarren etapan (1898-1903) Ramon de la Sotaren sarrerarekin ideologia moderatuagoa bihurtzen da, askatasun liberalen aldeko burgesak sartzen baitira eta hauek, independentistek ez bezala autonomia aldarrikatzen dute, ekonomiarentzat onena baita. Hori dela eta Sabino Aranaren ideologia ere talde honetara pasatu zen. Azkenengo etapan (1903-1930), Sabino Arana hil ondoren, Euzko Gaztedia sortu zen eta 1906an EAJk lehen biltzarra egin zuen. Ondoren ELA, sindikatua sortu zen eta alderdia Ramon de la Sotaren esku geratu zen EAJ izena aldatuz eta CNV (Comunión Nacionalista Vasca) jarriz. Ordutik alderdia autonomia lortzen saiatuko da, baina 1919ko hauteskundeetako porrota zela eta kritikak sortu eta alderdia zatitu zen, nahiz eta 1930ean berriro elkartu. Gaur egun, EAJ oraindik existitzen da eta alderdi garrantzitsua da Euskal Herrian.

Entradas relacionadas: