Euskeldun batzokijaren estatutuak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,19 KB
EUSKELDUN BATZOKIJAREN ESTATUTUAK Aurrean dugun testua, Euskeldun Batzokijaren estatutuen artikulu sorta bat da, Sabino Aranak, euskal nazionalismoaren aitzindariak, 1894an Bilbon argitaratu zuena, hau da, Errestaurazio garaian, Hasburgoko Maria Kristina erreginaordea zelarik. Testu juridiko-politikoa eta publikoa da. Irakurle ororentzat idatzitakoa da, baina bereziki batzokietako kide nazionalistentzat. Bere helburua, Sabino Aranaren jarraitzaileak Jaun Goikoa eta Lagi Zarra leman jasotako doktrinen inguruan biltzea izan zen.Testuaren azterketari dagokionez, estatutu hauetan Sabino Aranak aldarrikatzen zuen Bizkaia independentearentzat eraiki zuen proiektu politikoaren ildo nagusiak islatzen dira. Jaun Goikoa eta Lagi Zarra lemak laburbiltzen duen doktrinaren jarraitzaileen arteko adiskidetasuna sortzeko (1.
art
Euskeldun Batzokija elkartea Bizkai Buru Batzarraren mende geratuko dela (2.Art)Erlijioari dagokionez, Bizkaia katolikoa, apostolikoa eta erromatarra izango dela (3.Art)Antolamendu politikoari dagokionez, Foruak berrezarriko direla (4.Art) Nazionalismoaren oinarriak Bizkaian elkartu nahi zituen era harmonikoan (5.Art) Jaun Goikoa eta Lagi Zarraren arteko bereizketa argia ezarriko dela Bizkaian (6.Art) Estatua elizaren menpe egongo dela. (7.Art)Bizkaia gainontzeko sei euskal herrialdeekin, “euskalerria” osatuko duela, baina bakoitzak bere autonomia mantenduz (8.Art). (NAZIONALISMOA KONTATUA)
VICENTE BLASCO IBAÑEZEN EL INTRUSO ELEBERRIAREN PASARTEA
Aztergai daukagun testua, Vicente Blasco Ibañezek, Valentziako idazle ezagunak, idatzi zuen El Intruso eleberriaren pasartea da, Valentzian 1904ean argitaratu zuena, Errestaurazio garaian dago idatzia, Alfontso XIII.A Espainiako errege zela.
Testu literarioa eta publikoa da, eta irakurleei zuzendua dago. Izan ere, helburua Bizkaiko meatze-barrutietako meatzarien lan eta bizi baldintzaren berri ematea izan zen.Testuaren azterketari dagokionez, Aresti medikuak, Bizkaiko meatzarien lan eta bizi baldintza gogorrak deskribatzen ditu, oso errealismo handiz (pilaketa, zikinkeria, lanegun luze eta nekagarriak, elikadura eskasa...). Lehendabizi langileak, lanaldi luzeetan aritu ondoren, oso gutxi afalduta eta bustia zituen jantziekin lotara joaten zirela dio. Barrakoietako higiene-falta salatu ondoren, bertako aireztapen faltaren eta sabaiko zuloetan bizi ziren bizkarroien aipamena egiten du. Azkenik, esaten du Bizkaiko peoien lana ez zela espezializatus, edonork egiteko modukoa zela, minerala ez zutelako atera behar lurpeko meazuloetatik, baizik eta lurrazaletik. Ondorioz, meategien jabeek ez zutela arazorik lan eskua lortzeko eta lan-baldintzekin ados ez zeudenak erraz ordezkatzen zituztela beste batzuekin dio, eta horregatik bertako peoientzat oso zaila zela lan-baldintza hobeak eskuratzea.(BL kontatu)