Euskarazko Testuen Zuzenketa eta SEO Izenburua
Enviado por Chuletator online y clasificado en Magisterio
Escrito el en
vasco con un tamaño de 6,37 KB
Euskarazko Edukien Analisia eta Hobekuntza
Gaitasunen Definizioak
- Funtzio Nagusia: Gaitasunaren xedea edo arrazoi nagusia da.
- Oinarrizko Funtzioak: Funtzio nagusia lortzeko beharrezkoak diren azpigaitasunak (testuak hiru zehazten ditu).
- Gaitasun-Unitateak: Oinarrizko funtzio bakoitza osatzen duten elementu multzoak.
- Gaitasun-Elementuak edo Deskriptoreak: Ikasleak bereganatutako ezagutza, trebetasun, sentimendu, jarrera eta balioen multzoa.
- Betetze-Irizpideak: Testuinguru jakin batean gaitasun-maila neurtzeko erabiltzen diren parametroak.
Gramatika eta Sintaxia
Pertsona Adierazteko Adibideak
PERTSONA: Nik hori ulertu dut, Nik zu ulertzen zaitut, Nik gitarra jotzen dut, Unaik Kimi jo du, Nik zu ikusi zaitut, Nik zuri eskua ikusi dizut.
Koma eta Lokailuen Erabilera
Ni Maite naiz. EZ BANANDU SUBJEKTUA ADITZETIK KOMA BATEKIN! Ni, beraz, ados nago. Kasu honetan egokia da, “beraz” lokailuak komen artean egotea eskatzen duelako.
ERE:
- Nik gaur bizikleta ekarri dut.
- Nik ere gaur bizikleta ekarri dut.
- Nik gaur ere bizikleta ekarri dut.
- Nik gaur bizikleta ere ekarri dut.
- Nik gaur bizikleta ekarri ere (egin) dut.
- *Nik gaur bizikleta ekarri dut ere.
KOMA: Juntagailu aurretik (, baina...), esaldi bat argitu edo osatzeko, enumerazioa, mendeko perpausa nagusiaren aurretik jartzen denean, lokailuen ondoren, esaldiaren osagai diren tartekiak, elipsia adierazteko...
Lasai egoteko, ez esan, ekiditu.
Komunikazio Profesionalerako Oharrak
Jarrera eta Hitz-Erabilera:
- “Gaur gertatutakoa momentu puntual bat izan da, eta 4 urteko haurren arteko harremanetan horrelako jarrerak batzuetan agertzen dira.” (Ez normalizatu jarrerak, zuzenean ez esan “gauzak dira haurrenak”).
- “Uxue babestuta senti dadin lanean ari gara”: Gauzak zehaztu, zer egiten ari da tutorea.
- “Anek esandakoari buruz” (ez aipatu beste inork). Uxueren amarekin hitz egiten ari bagara, Uxueri buruz bakarrik hitz egingo dugu, ez dugu beste haurren edo gurasoen izenak esango.
- Informazio gehiago eman nahi badidazu... (Ez eskatu informazioa gurasoei; hori ez da zuzena, nola amaitu dezakezu posta elektronikoa horrela esanez?).
- “Baduzu”.
Apostrofoaren Erabilera (-)
Apostrofoa erabiltzen da:
- Perpaus erlatibo bat delako, perpaus aposiziozkoak (zein- + -bait-/-n).
- Kasu marken aurretik (50 kg-ko; 5 €-an, erdal hitz eta izenetan: Apple-ren / Shakespeare-ren), hitz elkartuetan (idazkera-eredu), hitzen bikoizketa (zuri-zuri), zenbakiak (*6-tik 8-ra*), izen generodunak: aita-amak, jatorri-adjektiboak eta herritar-izenak: austro-hungariar, sudurluze (begi-urdina).
Elkarrizketa eta Enpatia
Adibideak eta Irizpideak:
- Sentitzen dut. Minduta egongo zarela imajinatzen dut, alaba arriskuan eta mindurik dagoela ikustea mingarria izan behar da derrigor. Tamalez, Gartzia irakaslea bilduta dago momentu honetan, baina, lasai, oraintxe bertan pasako diot abisua, eta, atera bezain pronto, jakinaren gainean ipiniko dut. Zurekin jarriko da harremanetan.
- Ulertzen dut lanez gainezka zabiltzatela eta zenbaitetan egun luze eta nekatuetan alaba laguntzea nekeza izan behar dela. Hori dela-eta, zuen alabaren autonomian lagunduko duen bideari ekingo diogu, denbora-epe ertain batean gai izan dadin modu independenteago batean lan egiteko. Zuen inplikazioa ezinbestekoa izango da.
- Ez konparatu, ez estutu elkarrizketa, konfrontaziorik ez, errudunik ez, ez egin galdera gehiegi. Ez justifikatu, barkamena eskatu beharrekoa denean.
- Sentimenduak balioztatu (ez gutxietsi) “sentitzen dut, imajinatzen dut...”.
- Lasai egoteko ez esan, ekiditu. Ekintza zehatz eta berehalakoa eskaini.
Komunikazio Gaitasunen Analisia
Gaitasun Linguistikoak
Gaitasun linguistikoa: Hizkuntza-kodearen erabilera zuzena eta akatsik gabea aztertzen du:
- Ortografia eta Puntuazioa: Letrak zuzen idatzi eta puntuazio-markak (puntuak, komak...) egoki jarri.
- Kaligrafia eta Tipografia: Idazkeraren itxura eta formatua zaindu.
- Gaitasun Lexiko-Semantikoa: Hiztegi aberatsa erabili eta hitzen arteko harremanak ondo menderatu.
- Gramatika (Morfosintaxia): Hitzen forma (deklinabidea, aditzak) eta esaldien ordena (sintaxia) zuzenak izan behar dira.
Gaitasun Soziolinguistikoa eta Paralinguistikoa
Gaitasun soziolinguistikoa: Hizkuntzaren erabilera soziala eta testuingurura moldatzea aztertzen du:
- Erregistroa testuingurura egokitu: Mezua hizketakideari eta egoerari (formala/informala) egokitu behar zaio.
Gaitasun paralinguistikoa: Ahotsaren erabilera adierazgarria eta kode paralinguistikoak menderatzea.
- Hizkuntza ez-berbala eta proxemia: Gorputz-hizkuntza eta espazioaren erabilera (hurbiltasuna) kontuan hartu.
Gaitasun Diskurtsiboa eta Funtzionala
Gaitasun diskurtsiboa: Testuaren antolaketa, argumentazioa eta sintesia zaindu behar dira (koherentzia eta kohesiorako).
Gaitasun funtzionala: Komunikazioak eraginkorra izan behar du, enpatia, entzute aktiboa, asertibitatea erabiliz eta pertsusiorako gaitasuna.
Ebaluazio Irizpideak
Zuzentasuna eta Koherentzia
- Zuzentasuna: Akats ortotipografikoak (letrak, maiuskulak, puntuazioa), gramatika (eragatiboa-k, deklinabidea -gan).
- Koherentzia eta Kohesioa: Paragrafoak ongi antolatuta, antolatzaileak egoki erabili, diskurtsoaren egiturak zentzua izan.
Estiloa eta Egokitasuna
- Diskurtso profesionala: Enpatia, jarrera baikorra, edo komunikazio-estilo asertiboa.
- Egokitasuna: Proposatutakoak zentzua du, komunikazio testuingurura egokitu da.