Euskarazko Pertsona-Marken Jatorria eta Eboluzioa
Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 6,84 KB
Hipotesiak
II 1. Pertsona-komunztadura markak
Jatorrizko izenordainak, klitiko mailatik igaro ondoren, aditzerroari uztartu zitzaizkionak.
II 2. Pertsona bakoitzeko komunztadura-markak
Berdinak dira, abs., dat. eta erg. Hirugarren pertsonan 0 marka.
II 3. SOV hizkuntza batean
Nekez uler daitezke pertsona-markak aditzerroaren atzetik agertzea. Izenordainak aditzari uztartu zitzaizkion garaian euskarak hasieran aditza zuen, hots, VSO edo VOS hizkuntza zen. Baina aditzak ezin zuen perpaus hasierako erabateko lekua hartu. *etorri aita / badator aita
III 1. hipotesia
Munduko hainbat hizkuntzatan
Proposatu da aditz inflexioan agertzen diren komunztadura-markak jatorriz izenordain direla: Izenordain> klitiko> aditzari uztartu zaizkio komuztadurak. Izenordain aske azentugabeak klitiko bihurtu eta gehienetan aditzari uztartu zaizkiola. Esaterako: Finesa, Buryat eta Huichol-ko hizkuntzak.
II Pertsona-markak
Izenordain osoen forma fonologikoko laburtuak dira. Pertsona-marka hauek benetako erreferentziadun izenordainak dira, aditzak berez predikazio osoa betetzen du.
II Euskaraz, aditzeko pertsona-marken izenordain jatorria
*na-, *ha-,*ga- eta *za izan zitezkeen izenordain klitikoen formak, gero aditzari uztartuko zitzaionak (Trask). Arazoa ordea singularreko lehen eta bigarren pertsonen markek, alternantzia: n-/-da eta h-/*-ga,-na
II Schuchardet
Bigarren pertsonako izenordainak hasierako *k- zuela uste zuen.
Lafonek
N/d alternantzia esplikatzeko, atzera jo, euskara eta kaukasikoa banandu baino lehenago.
Martinetek
Sudurkari/horzkari proposatu zuen lehen pertsona eratortzeko; hitz hasieran sudurkartasuna eta hitz amaieran horzkaritasuna.
Traskek
Antzina pertsona hauetan izenordainek erro desberdinak zituztela proposatu zuen.
Jacobsen
*-naga proposatu bigarren pertsonako femeninorako.
II Ondorioak
Lehen eta bigarren pertsonen markak izenordainetatik datoz. Baina hirugarren pertsonaren markak izenordainetatik ez datoz, numero-markekin eta bestelako partikulekin lotzen dira.
III 2. hipotesia
Hirugarren pertsonaren arazoa
II Pluralgileak
-e, -de eta -te. Jacobsonek euskaran tonu-azentuak duen garrantzia aldarrikatu zuen. Plurala markatzeko hizkiak aztertu ditu, aldaera azentudun guztiak *-ee, *-dee eta *-tee, eta hauek guztiak *-dee-tik. *-d- diptongo baten ondoren agertzen da; bokal silabagile baten ondoren *-d- erori. -e- dun aldaerak beranduagokoak dira.
I Jacobson
*tee aldaera, bestalde, txistukari ondoko ingurunean sortu zen, gero analogikoki hedatu. -z aurretik agertzen den euskalkietan (G,GN,L,BN) -te aldaera soilik topatu. *dee *d+ee banatzen ditu, benetako pluralgilea *-ee. *-D hirugarren pertsonako izenordain galdua dela proposatu. *do izenordaina berreraiki 3.p. Jacobsenek orainaldiko d- aurrizkiarekin lotzen du, erlatibozko konplementatzeailea hartzen agertzen diren forma ezberdinetan oinarriturik. Bokalarteko kontsonantea 3.p markatzen zuen *-d izenordaina. Jacobson : duen < *da-du-do-en
I Gomezek
Hipotesi honi oztopoak topatu:
- D-orainaldian bakarrik agertu.
- Traskek -en konplementatzailea adizkiari lotzean nabari den -n/-en, -an alternantziari buruz. Euskal aditz batzuk agertzen duten -n amaiera ez dela partizipio marka eta aditzerroaren barruan sartzen dela. Trask: duen < *da-dun-en.
- Jacobsonek ezin azaldu zergatik agertzen diren *-d- hauek bokal artean.
Ondorioz, Gomezek pentsatu ez dagoela nahiko arrazoirik 3.p. izenordain bat zegoela proposatzeko.
I Absolutibo singularraren markak
d-,z-/0-, l-,b-. Rijk (1992) d-< da, z-<ez(en) edo agian ze, l-<a(h)al, b-<ba. Baina Schuchardtek,Lafonek,Traskek eta bestek tenpus, modu eta asperktuarkin lotu dituzte partikula hauek. Honela erakutsi, 3.p. marka 0 dela beti absolutibo eta ergatiboan. Pluraleko 3.p. ere pluralgile bat azaltzen dela, ez pertsonamarka.
I Datiboa
-o- jatorriz erakuslea. Jacobsenek protoeuskarak 3.p izenordain bat zuela proposatu *do. Schuchardt, datiboarekiko komunztadura-marken jatorria erakusleetan bilatu. -o-<(h)au-, (h)on-, (h)or // -a-< (h)ar-. Rijkek erakusleekin erlazionatu.
III 3. hipotesia
Givón, Vennemann eta Lehmanek
Pentsatu, hizkuntza batean izenordain klitikoen edota komunztadura-marken egonguneak jatorrizko izenordain askeen egongunea, ondorioz hitzorden-aldaketa bat erator daitekeela.
Gomez
Izenordain askeak, azentudunak, izen sintagma lexikalen leku berberetan agertu ohi dira. Baina klitiko bihurtzen direnean diferentziak gerta daitezke.
Susan Steele
Izenordain subjektuak, klitiko bihurtzen direnean, perpausaren bigarren lekua hartzen duela.
Gomez
Euskarazko adizki jokatuetan antzeman dezakegun pertsona-marken hurrenkerak euskaran horrelako hitzordea mota aldaketarik gertatu ote zen ala ez pentsatzeko bide eman zion. Ez du asebete dut/nuen alternantziak, Split ergativity.
II Euskara
Oso aspaldiko garai batean VSO (edo VOS) hizkuntza izan zela pentsatu. Aditza perpausaren hasieran. Subjektuetarako eta objektuetarako pertsonamarkak klitikatze-uztartze sortu ziren garaian, paradigmek eredu akusatiboari jarraitu (euskararen kasuan, ergatiboa). Hirugarren pertsona ez zen markatzen. Pertsona-marka guztiak atzizki moduan azaltzean, aurrizki lekuan dauden markak esplikatzeko, erregela bat aditza perpaus hasierako erabateko lekuan egotea eragotzi, ondorioz klitiko batek edo partikula batek egon behar. Ondorioz, aditza babesteko, argumentu absolutiboa mugitu hasierako lekura. Abs-V(dat)-erg. Abs 3.p 0 marka. Baina orainaldian absolutiboko hirugarren pertsonan, izenordainik ez, kasu horietan klitiko ergatiboa da lehen lekua hartu behar duena ergatibotasun hautsia. (Erg-v = *n-du-en> *n-e-du-en> *neuen> neban/nuen)
II Arazoak
- Orainaldiko pertsona guztietan -a-.
- Trask: pertsona-izenordainak 3. pertsonako forma uztartu.
- Rijkek: aldaketa bat proposatu n-k d-ordezkatu.
- Gomez: adizki bakarra zegoela pertsona guztietarako eta beranduago adizkiari pertsona-markak. Lehenik partikulak agertu zirela aditzaren babesgarri eta bigarrenik, partikulen aurretik, absolutiboaren marka. Datiboak lehen lekua ezin bete, datiboa adierazten duten izenordainak oraindik beranduagokoak. Pluralgileak berriz, numeroa pertsona baino beranduago gramatikalizatu. Euskaraz, numero-markak pertsona-izenordain guztiak baino beranduago.
- Iraganeko adizkietan agertzen den tarteko -n-.
- Oregik: genitiboarekin lotu.
- Traskek: pasiboaren markarekin.
- Gomez: -n- iragankorretako objektu markatzen zuen. Objektua egiletasun hierarkian subjektua baino gorago. Objektu guztiak markatzeko komunztadura-marken ordena pertsona hierarkia baten arabera antolatu.