Euskarazko Perpausen Ariketak eta Zuzenketak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,4 KB

1. Perpausak Berridazteko Ariketak

  1. Hainbesteko festa itzela antolatu genion bere urtebetetzean, non zeharo hunkitu baitzen.
  2. Aitonak, gaztea zenean, guk gaur dugunaren aldean, sasoi hobea zuen.
  3. Edozein material pisutsu jaso dezake halako garabi batek, hain da handia.
  4. Aretxabaletako Durana kaleko lorontzi berriak Donostiako Boulevardean daudenak bezain txundigarriak dira.
  5. Hain du jarrera ona mutil horrek, non etxekoak gustura izango dituen.
  6. Alkatea aukeratzekotan, herriak alkatea aukeratuko luke.
  7. Hainbeste beldurtu zen mugikorreko edukiak ikustean, ezen harrezkero mugatua baitu erabilera.
  8. Nahiago nuke hemendik aurrerakoak zuek zeuek guri kontatuko bazenizkigute.
  9. Hain zen berandu, non ezin baitzen azterketarako behar bezala ikasi.
  10. Mendi hura igotzea ez da beste hori igotzea bezain gogorra.
  11. Pelikulak ikustea asko gustatzen zaio.
  12. Halako baieztapen irmoekin esaten dituzte gauzak pertsona horiek, non jendea konbentziarazten baitute.
  13. Irakasleak begira egon ezean, ikasleek berehala ekiten zioten pokerrean jokatzeari.
  14. Olatuak handiak zein txikiak izan gorabehera, ez zaigu orain baino gutxiago kostako surfean aritzea.
  15. Edozerrekin konformatzen da Marta, hain baititu gustuko janari guztiak.
  16. Aurreikusitako lanak garaiz ez bukatzekotan, enpresatik botako gintuzkete.
  17. Bizilagunek guk baino 50 euro gehiago ordaindu behar izan dute berogailua jartzearren.
  18. Saguek ere ikaratzen dute gure etxeko txakurra, hain da kakatia.
  19. Zuei horrelakorik gertatuz gero, ez zenukete atarramentu onik aterako, duzuen eskarmentu urria dela eta.
  20. Doluminik eman ezean, ez da ba atsekabetuko?
  21. Hain ondo ulertzen da Patxi Zubizarretaren azken eleberria, ezen gure aitak ere ulertuko bailuke.
  22. Hemezortzi urte bete berritan, gidabaimena atera ezean, asko kostatuko zaizu.
  23. Makuluak kenduko balitu, elbarri hori ez litzateke bakarrik ibiltzeko gauza izango.
  24. Nahiago dut gidabaimena ateratzeko nuen ilusioa oraingo beldurra baino.
  25. San Martin eskolan ez dituzte Ipintzan adina landare.
  26. Sukaldean ondo aritzeak harrikoa egiten jakiteak adina garrantzia du.
  27. Hain ederki artatu gintuzten landetxean, non urtebetera errepikatu baitgenuen.
  28. Dieta egiten hasi ezean, kolesterola goian izaten jarraituko duzu.
  29. Betaurrekoak erosten baditut, nahiago dut herriko optiketako batean erostea.
  30. Hainbeste jende etorri da, ezen ez baitugu esertzeko tokirik.

2. Perpausetako Akatsak Zuzentzea

  1. Horretan saiatuko balitz, lortuko luke.
  2. Hainbeste diru tokatu zaio, ezen ez baitaki zer egin.
  3. Hain luzea izan zen hitzaldia, non bukatu baino lehenago alde egin nuen.
  4. Horrelakorik egin ezean, etorkizun ona izango duzu.
  5. Koadro bat margotu nahiko luke, hain baitu esku ona horretarako.
  6. Horrenbesteko buruko mina du, ezen azkenean medikuarenera jo baitu.
  7. Hain eguraldi ona zegoen, ezen ezin izan ginen [adibidez, hondartzara joan].
  8. Liburuko errezeta jarraitu ezean, arroz-esnea ez zaizu ondo aterako.
  9. Hainbeste angula ekarri zituen, non merkatu beltzekoak zirela pentsatu baikenuen.
  10. Kanpoan bezain hotz egiten du gela honetan.

Entradas relacionadas: