Euskarazko Perpaus Txertatuen Gida: Motak eta Adibideak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,14 KB

Euskarazko Perpaus Txertatuen Gida

Kontzesiboak

Ekintza nagusia betetzeko oztopoa adierazten dute, nahiz eta oztopo horrek ez duen ekintza eragozten.

Jokatuak

  • -(e)n arren (ere)
  • nahiz eta... -(e)n
  • baina
  • -(e)la(rik) ere
  • -(e)la (ere)

Jokatugabeak

  • -(e)n arren (ere)
  • nahiz eta...
  • -agatik (ere)
  • -ta ere
  • -(r)ik ere
  • -gabe / -barik ere

Baldintzazkoak

Ekintza bat betetzeko baldintza adierazten dute.

Jokatuak

  • (baldin) ba-

Jokatugabeak

  • (behin)... -(e)z gero / ezkero / ezketino
  • -(e)z gerotan
  • -t(z)ekotan
  • -t(z)ez gero(tan)
  • -t(z)ekoz

Kausalak (Zergatikoak)

Ekintza nagusiaren zergatia edo kausa adierazten dute.

Jokatuak

  • -(e)lako / -(e)lakoz / -(e)lakotz
  • -eta
  • bait-
  • -(e)nez gero / -(e)nez

Jokatugabeak

  • -t(z)earren
  • -t(z)eagatik

Kontsekutiboak

Ekintza baten ondorioa adierazten dute.

  • Honen / Horren + izena + ezen/non + -(e)n / bait-
    Adibidez: Honenbeste lotsagabea da, non/ezen ezerk ez baitu beldurtzen.
  • Hain + aditza + ezen/non + -(e)n / bait-
    Adibidez: Hain urrun joan ginen, ezen ilundu egin baitzitzaigun.
  • Hain ... bait- (esaldi laburretan)
    Adibidez: Hain da gose, non ez baita behin ere asetzen.
  • Hainbeste / Honenbeste / Horrenbeste + ezen/non + -(e)n / bait-
    Adibidez: Hainbeste haserretu nintzen, ezen pikutara bidaltzeko puntuan egon bainintzen.
  • Halako moldez / gisaz + non/ezen ... bait-
    Adibidez: Halako moldez mintzo zen, non/ezen ulertzea ezinezkoa baitzen.
  • Zenbat eta... -ago, orduan eta... -ago
    Adibidez: Zenbat eta urduriago egon, orduan eta okerrago.
  • Gero eta... -ago
    Adibidez: Gero eta nekatuago nago.

Konparatiboak

Bi elementuren arteko alderaketa egiten dute.

Desberdintasuna

  • ...-(e)n baino ...-ago
    Adibidez: Anak Xabierrek baino gehiago erretzen du.
  • Adibidez: Guk espero genuena baino hobeto atera da.

Berdintasuna

  • ...-(e)n bezain...
    Adibidez: Mikel Aitor bezain argala da.
  • ...adina / beste...
    Adibidez: Nik zuk adina ur edan dut.

Moduzkoak

Ekintza nagusiaren modua edo era adierazten dute.

Jokatuak (Nola?)

  • -(e)n bezala / nola
  • -(e)n legez
  • -(e)n moduan
  • -(e)nez
  • -(e)n eran / gisan / antzera
  • -(e)n neurrian / heinean
  • ba-... bezala
  • -(e)la / -(e)larik

Jokatugabeak

  • -tako / -(r)iko
  • Aditz jokatugabea + moduan, eran…
  • -t(z)eko moduan / modukoa
  • -ahala
  • -t(i)an / -da / -(r)ik
  • -(e)z

Helburuzkoak

Ekintza baten helburua edo xedea adierazten dute.

Jokatuak

  • -(e)n (subjuntiboa). Adibidez: Etor dadin nahi dut.

Jokatugabeak

  • -t(z)era
  • -t(z)eko
  • -t(z)ekotan / -t(z)eko asmotan
  • -t(z)earren
  • -t(z)eagatik

Denborazkoak (Aldizkoak)

Ekintza noiz gertatzen den adierazten dute.

Jokatuak

  • -(e)nean (aldi berean)
  • -(e)netik (+ hona / eta gehiago / aurrera) (noiztik?)
  • -(e)neko
  • -(e)nerako
  • -(e)nez gero / -(e)z gero
  • -(e)n arte (gazt., 'hasta que')
  • -(e)n artean (gazt., 'mientras que')
  • -(e)n bitartean
  • -(e)n bakoitzean (gazt., 'cada vez que')
  • -(e)n guztian / guztietan (gazt., 'siempre que')
  • -(e)la / -(e)larik

Jokatugabeak

  • -(e)z gero
  • -t(u) arte (gazt., 'hasta')
  • -tzen artean (gazt., 'mientras')
  • -tzen bitartean
  • -ta gero / ondoren / ostean
  • -orduko / eta berehala / eta behingoan
  • -t(z)eaz batera
  • -aurretik / baino lehen(ago) / orduko (gazt., 'antes de')
  • -t(z)erakoan / -t(z)ean / -(k)eran
  • -takoan (eta gero)

Erlatibozkoak

Izen bati buruzko informazioa gehitzen edo zehazten dute.

Jokatuak

  • -(e)n + izena
  • zein... bait- / zeina... -(e)n
  • bait-

Jokatugabeak

  • -tako / -(d)ako / -(r)iko + izena

Entradas relacionadas: