Euskarazko Perpaus Motak eta Egitura Gramatikalak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Inglés

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,59 KB

Denborazko Perpausak

  1. 48 orduren buruan jakin ahal izango dugu dituen zauriak zein larriak diren.
  2. Badira 10 urte ez dela liburu berririk agertu Euskara Iberoari buruz.
  3. Goizeko bostak jotzearekin batera, kale kantoian sekulako zalaparta entzun nituen.
  4. Irratitik berriak jasotzen zituen ahala, lagunaren gorputzean hotzikara zabaldu zen.
  5. Zazpi edo zortzi urteko umea nintzela, ene osaba Terralbara itzuli zen.
  6. Bilera amaitzen dutenerako kexak prestatuta izan behar ditugu.
  7. Hiru urte luze behar izan zuten eraikin erraldoia amaitzeko.
  8. Goiza argitu orduko ekin genion bizileku berrirako bideari.
  9. Gau erdia iritsi baino lehen, denak banan-banan atera ziren.
  10. Ahalik eta arinen alde egin behar dugu hemendik, onik irtengo bagara.
  11. Goizean herrira jaitsi eta apaizarekin hitz egiteko zorian egon arren, atzera egin dut.
  12. Badira hiru hilabete elkar ikusten ez dugula.
  13. Okindegi ospetsu horretan opiltxoak egin ahala saldu egiten dira.
  14. Goizean hamar minutuko gorabeherak trafikoan alde handia dakarte.
  15. Urteak aurrera joan ahala, pertsona heldu egiten da.
  16. Behin horraino iritsita, ikasketak bertan behera uztea ere!

Nominalizazioa

  1. Beldurra diot gaueko ordu horietan taxi barnean zenbait kaletan ibili behar izateari.
  2. Zorakeria da arazoak begi bistan izan eta begiak ixtea.
  3. Jendea zutik eta txaloka jartzerainokoa izan zen atzo entzun genuen kontzertua.
  4. Baliteke norberaren handinahikeriak sortzea gure gaur egungo egonezina.
  5. Hainbeste egunez zure berri ez izanak larritu egin ninduen.
  6. Haurtzaroan inongo mugarik ipini ez izanak kezkatzen nau oraingo bere ibilerak ikusita.
  7. Urte batzuk beharko ditugu enpresa hedatzeko behar adina baliabide izateko.
  8. Ez da komeni ordain dezakezun diru-mailegua baino gehiago eskatzea.

Ondoriozko Perpausak

  1. Hain itsusia zen zuen pintura, non ez baitzenuten saria lortu.
  2. Goizean izandako istripuaren ondorioz hain urduri nengoen, non ezin nuen agindutako lanik...
  3. Zuek eredu eta ispilu izan beharrean, lotsagarri agertzen zarete denon aurrean.
  4. Seme-alabak bideratu nahi izanagatik, nork bere bidea hartu du gure aholkuak aintzakotzat...
  5. Nahiz eta EAEn ekonomia %4...

Zehar Galderak

  1. Ezin da ukatu bizilekua aukeratzerakoan nolako garrantzia duen.
  2. Hi, Amaia, ikus ezazu leihoa hertsirik dagoen ala ez.
  3. Ea ezin zitekeen lan hori atzera idatzi, zioen berak ere.
  4. Noiz etorriko den zain nago.
  5. Zer egin zezaketen zama arintzen laguntzeko.

Konpletiboa

  1. Bizimodu berria aurkituko zuelakoan hartu omen zuen Ameriketarako bidea.
  2. Gure umeek, musikarako joera badute ere, ez dut uste beste lanak utzi beharko lituzketenik.
  3. Izugarrizko makilakada eman zion lapurra zelakoan.
  4. Ez zenekiten Patxi apaiz egitekotan dabilela, ala?
  5. Hurrengo urteak oso euri gutxikoak izango omen dira.
  6. Ikertzaileen artean, gizakia hasieran barazkijalea zelako ustea jabetu da azken bolada honetan.
  7. Mundu honetan, aurrera jende gogorrak egiten duelako ustea izan zuen gaztetan, baita...
  8. Badirudi muxika-kaxa hartan herri-kanta Alemaniar bat zegoela.
  9. Aitak esan zienez, berari tokatu zitzaion eta berak zeukan joan beharra, bestela sugea haserretu...
  10. Akerraren pertsonifikazioa omen da Matxin izena.
  11. Istripuan bi lagun hil direlako berria zabaldu da.
  12. Ez dirudi jendeak leporaino beteko dituenik enparantza, kale eta tabernak.
  13. Ez omen daukagu biharko zertan bukaturik.
  14. Badakizu derrigor egin behar duzuna.
  15. Badirudi zuzendariak biharko bilera deituko duela.
  16. Zu atzo pertsonal buruarekin hizketan aritu zinelako zurrumurrua zabaldu da.
  17. Aurten etxea erosi ahal izango dugun ustea dugu.

Perpaus Koordinatuak

  1. Eztabaidetan beti ere apaltasuna adierazten zuen, baita solasaldi gozoetan ere.
  2. Garai bateko idazleek ez ezik, oraingo zenbaitek ere eleberri mardulak idatzi ohi dituzte.
  3. Hamar baino ez ziren izango.
  4. Gure txirrindulari ezagunak tropelaren aurrean tinko eta erne ibili beharrean, atzean eta erdi lotan...
  5. Gizonezkoak egurretara ez joateaz gain, uko egiten zioten mendiko belardiak segatzeari.
  6. Besterik ez genuen behar gure ametsak gal ez zitezen.
  7. Afaritxo bat bederen ordain dezatela.
  8. Gainerako guztiok dirua jarri dugu, Ainhoa izan ezik.
  9. Museo horretan umeek hainbat gauza ikusteaz gain, ikasi ere egiten dute.
  10. Behar zuenean lagundu ez izanak, beste penarik ez dut.

Erlatibozko Perpausak

  1. Ez dago gaurko Euskal Herriari buruz nola edo hala mintzatzen ez den nobelarik.
  2. Ihes egin nahi duen eta nora joanik ez daukan norbaiten historia kontatzen digu nobelak.
  3. Lagunek zuei kontatu zizkizueten xelebrekeriek zeharo harrituta utzi zintuzteten.
  4. Asper eginda bukatu dute ezagutu zituzten lagun berriekin.
  5. Norbaitek erantzun diezaiola nik egin dudan galderari.

Moduzko Perpausak

  1. Tximista kiskalgarria alboan erori balitzaio bezala hartu zuen berria Joxek.
  2. Zenbat eta urrutiago Zabaleta baserritik, orduan eta bizimodu nagiagoa...
  3. Nolako gorputzaldia, halakoa zen aitonaren umorea azken hilabeteetan.
  4. Errugbian, beste zenbait kiroletan ez bezala, indarra da ezaugarri nagusia.
  5. Saia zaitezte ahalik eta ondoen egiten.

Entradas relacionadas: