Euskarazko Literatura eta Komunikazioa: Ahozko Tradiziotik Hizkuntzaren Funtzioetara

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,53 KB

Literatura

Literatura hitzaren bidezko adierazpenean oinarritzen den artea da.

Ahozko Literatura

Ahozko literatura ahoz sortu eta transmititzen den literatura da.

Funtzio poetiko edo estetikoa mezuaren funtzio nagusia da, modu estetikoan. Literatura funtzio honetan oinarritzen da (estetika).

Ahozko Literaturaren Sarrera

Literaturaren kontzeptua: Irudimenak, sormenak eta sentimenduek eskatzen dioten neurriko mundu berri hori sortzeko gaitasuna da literatura. Horretan oinarritzen da, hain zuzen, funtzio poetikoa.

Ahozko literatura ahozko jardunean gauzatzen da, alfabeto aurreko aldi luzeetan (herri kantuak, kopla zaharrak, baladak, ipuinak, bertsoak, …). Puntua, erritmoa, kantua eta gorputz-espresioa izan ditu iraupeneko bide eta berme herri-literaturak.

Ahozko Literaturaren Zenbait Atal

Atsotitzak

Atsotitzak irakaspen edo gogoeta bat gordetzen duten esaera laburrak dira.

Edukiak: Bizitza, heriotza, lana, eguraldia, izaera, … Gizaldi askotako bizieraren eta pentsaeraren berri jasotzen dute.

Ezaugarriak:

  • Laburrak dira, memorian gordetzeko.
  • Memoriari laguntzeko:
    • Hoskidetasuna: bukaera berdinak lotura logiko baten ildoan jartzen gaitu (“Kalean uso, etxean otso”).
    • Korrelazioa: Nola(ko)… Hala(ko)… Kausalitatearen aitorpen (“Nolako zura, halako ezpala”).
    • Kontrastea: Ideiak nabarmentzeko (“Erraz irabazia, erraz xahutu”).

Haurren Mundua Islatzen Duten Poema Jostariak

Dekorazio Olerkiak

Esanahi zehatzik ez duten poemak dira (lotaratzeko, zotz egiteko, …). Poema hauetan azaltzen dira: hitz deformatuak, hots handiko hitzak, soinu soilak, hitz asmatuak, … Olerki pieza txikiak dira.

Dramatizazioa

Elkarrizketa agertzen da, galdera/erantzunaz osaturiko kanta edo olerkiak. Aurrekoetan baino gehiago ulertzen da. Haurren hizkuntzaren ezaugarriak betetzen dituzte (adibidez, aditzak jatea). Jolaserako edo antzerkiak egiteko ere erabiltzen dira.

Ipuin Erritmikoak

Aurrekoak baino gutxiago ulertzen dira, eta ezaugarri nagusia ahapaldien (estrofa) eta egituren errepikapena da. Lehen esaldia edo ia egitura osoa errepikatzen da ahapaldi guztietan. Hitz edo esaldi bat aldatzen da.

Baladak edo Erromantzeak

Baladak edo erromantzeak gertaeren kontaketan oinarritzen dira eta genero narratiboan sartzen dira. Ez dira gertaera historikoak soilik kontatzen, asmaketak, sentimenduak eta elkarrizketak ere azaltzen dira. Bertsio ezberdinak daude, garai eta tokiaren arabera.

Hiru eredu desberdin daude:

  • Eredu epikoa (XV-XVI. mendeak): Gertakari historikoen kontaketa, kronikoak. (Bereterretxeren kantoria)
  • Eredu epiko-lirikoa (XVII. mendea): Nahasketa dira. Ezin dira kronikatzat hartu. Edukia: sentimenduak. Dramadunak: kontaketa + elkarrizketak.
  • Eredu lirikoa (XVIII. mendea): Asmatuak izan daitezke, ez dira kronikak. Kontaketa-poesia. Elkarrizketak lehenengo pertsonan daude eta metaforaz josiak.

Baliabideak:

  • Doinua, errima, metrika, …
  • Errepikak: anaforak eta bihurkiak.
  • Sinboloa edo metafora.
  • Balada beraren bertsio desberdinak aurkitzen dira.

Kopla Zaharrak

Kopla zaharrak usadio zaharretan oinarritzen dira eta funtzio soziala dute. Eskerako erabiliak izan dira, baita ospakizunetan abestuak ere.

Ezaugarriak:

  • Lau lerrokoak izan daitezke: txikiak (7/6 silaba) edo handiak (10/8 silaba). Lehen bi lerroetan naturaren aipamena azaltzen da, eta azkeneko bietan, mezua.

Egitura:

  • Santuaren/Jaiaren aipamena
  • Ongi etorria/agurra
  • Zurikeriak/loreak
  • Eskea
  • Esker ona/esker txarra
  • Baladetan bezala, anafora, bihurkiak eta metaforak ere azaltzen dira.
  • Bertsolaritzan bezala, bat-batekotasuna eta neurria erabiltzen dira.

Hizkuntza eta Komunikazioa

Sarrera

Gizakiak hainbat modu sortu ditu komunikatzeko: seinaleak, kode bereziak, hizkuntza, …

Hizkuntza bi zeregin nagusitarako erabiltzen da nagusiki: irudikapen-zereginetarako eta komunikazio-zereginetarako.

Hizkuntza, pentsatzeko eta asmatzeko tresna da. Hizkuntza komunikazio tresna da. Hizkuntza mundu-ikuskera eta ezaugarri kulturalak jasotzen ditu jaio orduko.

Komunikazio Ekintzako Elementuak

  • Igorlea: Mezua bidaltzen duena da.
  • Hartzailea: Mezua jasotzen duen gizaki, talde, animalia edo tresna. Hartzailea ez da elementu pasiboa, baizik eta prozesuan modu aktiboz parte hartzen duen subjektua.
  • Mezua: Komunikaldi bakoitzeko edukia da. Igorleak hartzaileari esaten diona.
  • Bidea edo kanala: Igorleak hartzaileari mezua nola, zeren bidez bidaltzen dion zehazten du. Mezuak aldatu egiten dira darabilgun komunikabidearen arabera.
  • Kodea: Mezuak bidaltzeko erabiltzen dugun zeinuen eta arauen bilduma da. Kodeak igorlearen eta hartzailearen gogoan egon behar du.
  • Erreferentea: Mezuak erreferentzia egiten dion errealitateko objektu, gertaera, sentimendu, kontzeptu edo dena delakoa da. Zeri buruz ari garen, alegia.

Entradas relacionadas: