Euskarazko Klima eta Eguraldiaren Terminologia

Enviado por Chuletator online y clasificado en Geología

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,68 KB

Akuiferoa

Lurpeko ur-poltsak dira. Euri edo elur prezipitazioen urak geruza iragazkaitz bat topatu arte lurzoruan iragaztean eta arroken hutsuneak betetzean sortzen dira.

Eguraldia

Leku jakin batean eta momentu jakin batean atmosferak duen egoera. Honako elementuen balioak aintzat hartuta definitzen da: tenperatura, prezipitazioak eta hezetasuna, haizea, presioa, insolazioa, etab.

Klima

Denbora-tarte zabal batean leku bateko atmosferaren egoeren ohiko bataz besteko segida da. Gutxienez 30 urteko aldietan bildutako aldagai atmosferikoen (tenperaturak eta prezipitazioa, besteak beste) azterketa estatistikoa da.

Amplitude termikoa

Leku bateko tenperaturen maximo eta minimoaren arteko aldea. Urteko, hilabeteko edota eguneko tenperatura aldaketak neurtzeko erabiltzen da.

Antizikloia

Presio altuko ekintza-zentroa da. Inguruko presio baxuagoko guneez inguratuta dagoenez, aireak duen pisu handiagoagatik, atmosferaren beheko geruzetara mugitzen da. Epe luzeko eguraldi egonkorra, aire lehorra eta zeru garbiak ekartzen ditu. Ipar hemisferioan erlojuaren orratzaren zentzuan mugitzen dira.

Borraska edo depresioa

Presio baxuko (itsas-mailan batez bestekoa den 1.013 milibaretik behera) ekintza-zentroa da. Inguruko presio altuagoko guneez inguratuta dagoenez, aireak duen pisu txikiagoagatik, atmosferaren goiko geruzetarantz jotzen du. Eguraldi ezegonkorra, aire hezea eta zeru hodeitsuak ekartzen ditu. Ipar hemisferioan erlojuaren orratzen kontrako zentzuen mugitzen dira.

Isobara

Mapa batean presio atmosferiko bereko puntu guztiak lotzen dituen irudizko lerroa da.

Isohieta

Mapa batean denbora-tarte jakin batean prezipitazio kopuru bera izan duten puntu guztiak lotzen dituen irudizko lerroa da.

Idortasuna

Eskualde jakin bateko tenperaturaren eta hezetasunaren arteko erlazioa da, ur-gabezian gauzatzen dena.

Dana

Jet korrontearen eraginez, goi-atmosferan jatorri polarreko aire hotzeko masa handi batetik isolatuta gelditutako aire hotzeko borraska txiki eta sakona da. Hau da, aire hotzeko sistema zabalago batetik bereiztutako borraska txikia da.

Ur-banalerroa

Urak arro hidrografiko desberdinetara doazen puntuak lotzen dituen lerroa. Gailur-lerroekin bat etorri ohi da.

Isurialde hidrografikoak

Urak itsaso berean isurtzen dituzten ibai-arroen multzoa da.

Ibai erregimena

Ibai baten emariak urtean zehar duen aldaketa da. Ibai-erregimena prezipitazioen urteko banaketaren eta moten (euria ala elurra) araberakoa da. Honela, adibidez, badira udaberri eta udan aurreko hilabeteetan mendietan pilatutako elurraren urtzearen ondorioz ura jasotzen duten ibaiak.

Ibilgua

Ur-korronteak zirkulatzen duen lurraren ahurtasun edo sakonune natural edo artifiziala da. Hau da, ibai edo bestelako ur-bide batean ura doan bidea da. Ibilgua aldakorra izan daiteke urtaroen edo bestelako arrazoien arabera.

Delta

Itsas-mareak ahulak direnean eta alubioien metaketak higadura gainditzen duenean, zenbait ibairen bokalean sortutako ibai-sedimentuen pilaketa eremua da.

Itsasadarra

Zenbait kostaldeetako ibai-haran baxuetan itsas-urek hartutako eremuak dira. Itsas-mailak gora egitearen ala azal kontinentalak behera egitearen ondorioz gerta daiteke.

Bioaniztasuna

Organismo bizien kantitatea, aniztasuna eta aldakortasuna islatzen duen terminoa da.

Entradas relacionadas: