Euskarazko Kausazko Egiturak: Azterketa eta Adibideak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,6 KB
Euskarazko Kausazko Egiturak
-lako atzizkiak zergatik? galderari erantzuten dio eta kausazko egituren artean berau da kausaltasuna modu zuzenago batez adierazten duena. Formarik hedatuena -lako da. Hona hemen adibide bat:
Zergatik joan da? >>> Berandu delako joan da
-lako gehienetan perpausaren galdegaia izaten da; beraz, aditzaren aurre-aurrean jarri behar da.
-lako atzizkia menpeko perpausaren amaieran jartzen da, honela perpaus nagusiarekiko lotura egiten duelarik. Horregatik ezezko perpausetan ez-ohiko ordena izango dugu.
Zergatik eman didazu? >>> Nahi dudalako eman dizut
Zergatik eman didazu? >>> Galderarik egin ez didazulako eman dizut
ETA Egiturak
Egitura hau oso erabilia da baieztapen baten ondoren argibideak eman nahi direnean. Beraz, ez dio galdera zuzen bati erantzuten eta ez da galdegai izaten. Perpaus nagusiaren atzealdean etorri ohi da.
Busti egin naiz, euria ari zuen eta
Gaur idazlana egingo dugu, bihar txango bat egitera goaz eta
BAIT- Atzizkia
Hau kokapena, ordea, ez da perpausaren amaieran, menpeko aditzaren aurrean baizik.
Ez naiz nekatuko, ondo lo eginda bainago
Gaindituko du, ez baitago bera baino hoberik
Bistan denez, bait- aditz laguntzaile edo trinkoari lotuta idazten da. Honek zenbait aldaketa fonetiko eragiten ditu. Hona hemen eskema bat:
- T + D > T baita, baitago
- T + G > K baikara, beikenuen
- T + H > H baihaiz
- T + Z > TZ baitzara, baitzen
- T + N > N bainaiz, bainago
T(Z)EAGATIK / T(Z)EARREN
Zergatik zigortu duzu? Hitz egiteagatik. Hitz egitearren
Nirekin ez ibiltzeagatik gertatu zaizu hori
-NEZ GERO / -NEZ
Eguraldi ona egiten duenez gero, mendira joango gara.
Ezer ez dakidanez gero, ez dut ezer esango.
Alferrik denez, hobe ez joatea.
-LA ETA Egiturak
Gehienetan, izan aditzarekin erabiltzen da, baina bestelakoekin ere bai.
Zer dela eta ez zara klasera etorri?
Lan asko dagoela eta, laguntza eske deitu digu.
Nortasun-agiririk ez zeukala eta, ez zioten sartzen utzi nahi.
-LA BIDE / -LA KAUSA / -LA MEDIO
Krisialdia dela kausa, oso zaila da lana aurkitzea.
Lege berria dela medio, istilu asko sortu dira.
Errepideen egoera txarra dela bide, istripu asko gertatu dira.
ZEREN (ETA)
Ezin esan izan diot, zeren ni hara heldu orduko, alde egin du.
Ezin esan izan diot, zeren (eta) ni hara heldu orduko, alde egin baitu.
Ezin esan izan diot, zeren ni hara heldu orduko, alde egin duen.
EZEN
Eskerrak eman behar dizkiot, ezen berari zor diot guztia.
Nahi duzuna eskatu, ezen edozertarako gertu bainago
Bat-batean, *bapatean...
- Bat-batean eta ildo beretik bat-bateko eta bat-batekotasun.
- Behinik behin.
- Batik bat.
Bait-, *bait
- Bait- + d- >bait- : baitator, baitoa, baita, baitugu...
- Bait- + n- >bain- : bainator, bainoa, bainenbilen...
- Bait- + h- >baih- : baihator, baihoa, baihengoen...
- Bait- + l- >bail- : bailetorke, bailitzateke...
- Bait- + g- >baik- : baikinen, baikentozen...
- Bait- + z- >baitz-: baitzetorren, baitzuen...
Aurrealde, aurreko alde, *aurrekalde...
- Aitzinalde edo aitzineko alde
- Atzealde edo atzeko alde
- Azpialde edo azpiko alde
- Barnealde edo barneko alde
Ene / nire, *nere
- Nire, Nirekin, Niretzat, niretzako, Niri
-Ain / -ai (arrain, *arrai...)
- Arrain, Usain, Zain (eta honen eratorriak diren artzain, atezain, diruzain, itzain, etab.), Dohain, Orain
-Zio (amorrazio, *amorraziño...)
- Amorrazio, Integrazio, Burutazio, Instalazio
Non-nahi, nonahi, *non nahi, *nonnahi...
- Zernahi, Nornahi, Nolanahi
Ordinalen eta banatzaileen idazkera
ordinala: edo puntua buekaeran
- Hogeita batgarren, hirurogeita batgarren...
- Bosgarren, hogeita bosgarren, hirurogeita hamabosgarren...
- Galderetan, zenbatgarren erabiliko da.
banatzailea: Bana, bosna, ehuna, mila bana, etab.
- Galderetan zenbana erabiliko da.