Euskarazko Hitz Batzuen Etimologia eta Bilakaera Fonologikoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,86 KB

Arrano: Jatorria eta Bilakaera Fonologikoa

Arrano latinezko mailegu zahar bat da. Beste mailegu zaharretan gertatu den bezala, bokalartean n>Ø gertatzea esperoko genuke; adibidez, lat. corona > eus. koroha > koroa. Hori esperoko genuke arranoren kasuan ere. Hortaz, bokalarteko sudurkaria kontsonante bortitza izatea proposatu behar dugu, horrela ulertzen baita V__V testuinguruan galdu ez izana; hau da: *arran-no > arraNo. Badirudi latinezko *-no hori txikigarri edo bokatibo bat izan zela noizbait. Beraz, 'I+ txikigarri/bokatibo' egitura genuke hitz honetan.

Herio: Etimologia Nahasgarria

Herio hitzaren jatorria nahiko nahasgarria izan daiteke. Proposatu izan da *dVC > *lVC > *e-LVC > erVC egitura jarraitu izan duela, hots, *din > *lin > *e-lin-o > *erino > herio. Beraz, alde batetik d>l eta l>r bilakaera fonologikoak ikus daitezke. Ondoren, sudurkaria hasperen bihurtu da eta h3>h1 lekualdaketa gertatu da.

Ifini: 'Ebani' Aditzaren Aldaera

Ifini ebani aditzetik dator. Mitxelenak proposatu zuen moduan, /f/ /b/-ren alofonoa zen zenbait testuingurutan, hemen adibidez. Era berean, i-k gainontzeko bokalak asimilatu dituela ikus daiteke. Beste aldaera bat ere izan du: jafini.

Joan: Jatorri Monosilabikoa eta Bilakaera

Joan aditzak antzina *e- aurrizkia omen zuen, gaur egun <j>-z hasten diren beste aditz askok bezala. Mitxelenarentzat *e-oan > joan bilakaera izan zuen noizbait. Baina bilakaera honek ez du kontuan hartzen AEtako erro monosilabikoa. Horregatik, gerora, *e-da-non aditza proposatu izan da joan-en jatorrirako. Egitura honetan ikus daiteke aditz zaharren egitura: *e-CV(C)-CVC.

*edanon-ek gerora transformazio batzuk jasan zituen. Traskek proposatzen zuen *-da- aspektu markak <d> galdu zuela; hasierako *e- > j- bilakatu zela; eta n>h / V__V gertatu zela. Gainera, gaur egun joan-en ordez *jaon esperoko genuke, aspektu marka erroaren aurretik baitzihoan. Beraz, hau metatesi bilakaera baten bidez azaldu behar da; metatesia erroan gertatu zen eta gero, jokatuak.

Kalte: Mailegua eta Erro Bisilabikoa

Kalte-k CVCCV erro bisilabikoa du. Beraz, ez da AEtako hitza. Gainera, bi kontsonante segidan euskara berriago baten arrastoa ematen digu. Baliteke mailegu bat izatea.

Lehen: Iraganeko Adizlaguna eta Hipotesiak

Lehen iraganeko adizki sintetikoetako adizlaguntzat hartu izan da (Oregi, 1974). Suposatuko dugu l- < *d- bilakaera gertatu dela eta hasperena hasieran sudurkari bat zela. Berreraiketa honetatik *denen aterako litzateke. Hipotesi bat da pentsatzea *denen < *eden-etik etorria dela eta *eden aditza 'finish'-en euskal ordaina izatea. Beraz, bilakaera hurrengoa litzateke: *eden > *denen > lehen.

Beste hipotesi bat Uhlenbeck-ena dugu. Honek proposatzen zuen erro zaharrenak bisilabikoak zirela eta azalpen honen harira azaltzen du zahar eta lehen moduko hitzen egitura: CV1(C)V1C. Nire ustez, AEtako erro egitura monosilabikoa zenez, hipotesi honi ez diot sinesgarritasun handirik ematen.

Pertz: Mailegua eta Egitura Ez-Aezkoa

Pertz-en egitura dela eta, ezin da AEtarako proposatu, CVCC egitura duelako CVC egitura beharrean. Beraz, mailegua izateko aukera handiak ditu, are handiagoak erromantzez 'percha' bezalako hitza dagoela kontuan hartzen badugu. Antzeko egitura bat dugu motz < mocho hitzarekin. Badirudi erromantzezko <ch>-k euskaraz afrikatua eman duela honelako maileguetan.

Entradas relacionadas: