Euskarazko Antzerkigintza Donostian: Soroa, Altzaga eta Agirre

Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,51 KB

Donostialdeko Antzerkigintza

Donostia euskarazko antzerki modernoaren sorgunea izan da.

  • Irakurketarako aukera eman zuen.
  • Jende askorentzat, liburuen kulturara ateak ireki zituen.
  • Antzokietara joaten hasteko bultzada eman zuen.

Martzelino Soroa (1848-1902)

Euskal antzerkigilea, kazetaria eta idazlea izan zen. Zuzenbide ikasketak egin zituen Valladoliden, baina ez zuen abokatu lanik egin. 1878an, "La infantil del Gimnasio" taldea sortu zuen, eta talde honekin egin zituen bere lehen antzerki lanak. Zirkua ere egin zuen; 1871n, suzko akrobazia egiten ari zela, erredura larriak izan zituen. Euskara irakasle ere izan zen.

Bigarren Gerra Karlistaren ondorioz, Lapurdira ihes egin zuen. Bertan, Iriyarrena zartzuela idatzi eta estreinatu zuen (1876). Hasieran gaztelaniaz idatzita zegoen, tartean euskarazko esaldi batzuekin. Arrakasta handia izan zuenez, euskara hutsean idazten hasi zen.

Obrak

  • Itzulpenak: Antton Kaiku (1878, frantsesetik itzulia); Euskal Naparren joaera edo emigrazioa (José Colá y Goiti, 1888, Itxaropena).
  • Antzerkia: Gabon, Baratzan.

Toribio Altzaga (1861-1941)

Bizitza

Bigarren Karlistaldia zela eta, Ziburura joan zen, eta han ikasi zuen batxilergoa. Mutil koxkorretan, Ziburun bertan, Iriyarena gaztelaniazko komedian parte hartu zuen Martzelino Soroaren agindupean, eta handik aurrera antzerkiari lotu zitzaion behin betiko.

Lapurdiko herri horretan hasi zen idazten, eta 1888an antzeztu zen bere lehen euskal obra: Aterako gera. Martzelino Soroak urraturiko bideari jarraitu zion, antzerkiarekin zerikusia duten lanei etengabe ekinez. 1915ean, Donostiako «Euskal Izkera ta Iztunde Ikastola» delakoa zuzentzeko hautatu zuten. Bertako taldearekin antzezten zituen obrak ez ziren Donostian bakarrik ematen, probintzia osora zabaltzen ziren, euskal giroa eta grina nonahi sortuz.

Altzagak asko idatzi zuen: operak, komediak, itzulpenak eta abar, guztia euskaraz, baina gehien landu zuena antzerkia izan zen. Altzagak antzerki laburrean erakusten du bere balioa, bai egoera eta bai pertsonaien erabileran. Jendeari barre eragiten zion elkarrizketaren bizitasunaz baliaturik. Altzaga ez zen murgiltzen ez obra luzean, ez traman, eta ez katramilan.

Antzerki Lanak (Hautaketa)

  • Santo Tomase'ko feriya (1892)
  • Axentxi ta Kontxexi (1914)
  • Irritza (1926), Shakespeareren Macbeth obraren itzulpena.

Lore Jokoak

XIX. mendeko bigarren erdian, Antonio Abadiak eratu zituen Lore Jokoak. Urruñan (1853an) eta Ezpeletan (1896an) egin ziren, besteak beste.

  • Hasieran, poesia lehiaketa zen.
  • Bertsolaritzaren semea da.
  • Bertsolaritzaren hizkuntza erabiltzen zen.
  • Euskara zabaldu eta euskal literatura eratu eta erakundetu zuten.
  • Kontakizuna eta antzerkia abian jarri ziren.

Txomin Agirre (1864-1920)

Ondarroan jaio eta Zumaian hil zen euskal idazle eta apaiza izan zen. Askoren ustez, lehen eleberrigilea. Gasteizko seminarioan ikasi ondoren, Zumaiako Karmeldarren kapilau izendatu zuten.

Euskal gaiekiko ardura handia erakutsi zuen. Garai horretan, bizkaierazale eta gipuzkerazaleen arteko tirabirak ez zituen gogoko, euskarari kalte egiten ziotela uste baitzuen. Iritziak bateratu nahi zituen. Horrela, Kresala bizkaieraz idatzi zuen, eta Garoa, gipuzkeraz.

Entradas relacionadas: