Euskararen Sintaxia: Mugimenduak eta Teoriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,7 KB

Mugimendu Sintaktikoak

1. DS Mugida

Subjektuak DS-mugida edo A-mugida egiten du [espez, Dnb’] posiziora, Dnb buruaren PHZ tasunak eraginda (Proiekzio Hatsarre Zabalduagatik, azken finean). Mugimendu hau subjektu guztiekin errepikatzen da.

2. A-a-Asp

Adizki perifrastikoaren kasuan, A-a-Asp buru mugimenduak gertatu dira, eman partizipioa osatze aldera. Mugimendu hauek guztiak osaera morfologikoak eragiten ditu; eman-en barruan dauden morfemak (√eman + [Ø]arazi + [+burutua]) sintaxian zehar elkartu direla adierazteko modu bat dira.

3. Asp - Asp-Dnb Mugida

Asp - Dnb Asp-Dnb mugida ere gertatu da eta eman-ek bat egin du diote laguntzailearekin; mugimendu honen eragilea Dnb kategoriaren ahulezia fonologikoa da.

4. Dnb-Ezeztapena Mugida

Dnb-Ezeztapena mugida ere badago (dugu ezeztapen burura inguratu da), Denboraren o-komando Baldintzak eraginda (Laka 1990) eta, batez ere, Dnb kategoriaren ahulezia fonologikoak eraginda (Elordieta 2001).

5. NZ-mugida

NZ-mugida: Nor galdetzailea aurreratu egiten da Foku buruak duen [NZ*] tasunarekin bat egiteko edo harekin komunztadura egiteko, euskaraz [NZ] tasuna sendoa baita. Beste era batera esanda, Rizziren (1997) NZ-Irizpidea betetzeko.

6. Dnb-Foku Mugida

Dnb-Foku mugida: Dnb buruak (bisitatuko duzu delakoak, bisitatuko aditz nagusiak bat egin baitu duzu-rekin) gauzatu egiten du lexikoki Foku buruak duen [NZ*] tasuna. Hots, mugimendu hau Foku buru berezia ikusgai edo agerian uzteko modua da. Eragilea, alde horretatik, (morfo)fonologikoa da, tasun bat ikusaraztea.

Murrizketak eta Mugimenduak

  • JUNTADURA EGITUREN MURRIZKETA: Juntadura edo koordinazio egituratik atera delako norekin galdetzailea.
  • ATERAKETA EREMUAREN BALDINTZA: Kasu honetan alaba haserretu dela-eta perpaus kausala adjuntua da perpaus nagusiarekiko eta bertatik mugitu edo atera da norekin galdetzailea.
  • SUBJEKTU PERPAUSEN MURRIZKETA: Nominalizazioa subjektua da, perpaus nagusiaren subjektua, eta beraren barrutik atera da zein mozorro galdetzailea.
  • NZ-IRLEN MURRIZKETA: Zehar-galdera da NZ-irla eta bertatik mugitu da nork galdetzailea mugimendu luzea eginez eta beheko perpauseko [espez, Foku’] posizioa saltatuaz.
  • DS-KONPLEXUEN MUR.: DS konplexua, zumurru izenaren perpaus osagarria biltzen duen egitura, eta haren barnetik atera da nork galdetzailea.
Goragotasuna eta Mugimendu Laburrena
  • GORAGOTASUNA: Nork eta nori galdetzaileak mugitzekotan, gorago dagoenak mugitu behar du; subjektuak alegia. Hemen, ordea, beherago dagoen datiboa mugitu da.
  • MUGIDARIK LABURRENAREN HATSAREREA: Mugimendu laburragoa duen alternatiba (alegia, nork mugitzea nori mugitzearen ordez) baztertu egin delako. Euskarak permititzen du, halaber, biak batera mugitzea, baina jatorrizko hierarkiari eutsita.
BURU MUGIMENDUAREN BALDINTZA

EZEZTAPENA EUSK -> LAKAREN AZTERKETA.

Proposamen ezagunena Lakarena da, bi gauza nabarmentzeko:

  1. Ezeztapenak ohiko hurrenkera aldatzen du perpaus nagusietan, baina mendeko perpausei ez die aldaketarik eragiten.
  2. Ingelesez ez bezala, euskaraz ezeztapenak subjektua o-komandatzen du "ezezko polaritatedun elementuek" erakusten dutenez. (+ adib)

Lakaren proposamena: Euskaraz E burua buru-lehena da eta Dnb erakartzen du baldintza unibertsal batek behartuta.

  • Denboraren o-komando baldintza -> A-Egituran, Dnb buruak perpaus bereko buru funtzional guztiak o-komandatzen ditu. (+ adib)
  • Nola azaldu menpeko perpausetako hitz hurrenkera? Konp buruak E osorik erakartzen du. (+ adib)
  • Ezezkako polaritatedun elementuen jokabidea ere azalduta geratzen da: ezeztapenak ezezko polaritatedun subjektua o-komandatzen du euskaraz A-Egituran, ingelesez ez. (+ adib)
  • Ezezkako polaritatedun elementuek beste hurrenkera bat izan dezakete: ezeztapenaren ezkerretara kokatzea. (+ adib)
  • Lakak interpretatzen du, honeko kasuetan ezeztapen buruak halako komuztadura bat eduki behar duela ezezko polaritatedun elementuekin. (+ ez. zuhaitzen adibidea)
Teoria Sintaktikoak

THETA IRIZPIDEA. Argumentu-egitura perpaus egituran nola isaletzen den gobernatzen du 0-rolen eta argumentuen banan-banako egokitasuna bermatzen du.

  • A) Argumentu bakoitzak bere 0-rola behar du.
  • B) 0-rol bakoitza argumentu bati ezartzen zaio.

PROIEKZIO HATSARREA. Hiztegiko elementuen ezaugarriak sintaxi maila guztietan mantendu behar dira.

EREMU HURBILA. Sintagma bat anafora edo izenordain batentzat eremu hurbila izango da, baldin eta:

  1. Sintagma horrek aztergai den anafora edo izenordain hori menderatzen badu.
  2. Sintagma horrek SUBJEKTU BAT menderatzen badu.
  3. Sintagma horrek aztergai den anaforak edo izenordainak Uztardura Teoria bete ahal izateko moduko eremua izan behar du.

X' TEORIA: Perpaus egituraz, hiztunok egitura eraikitzeko eta interpretatzeko erabiltzen dugun prozedura aurkitzeaz arduratzen den gramatika-atala da.

Entradas relacionadas: