Euskararen Jatorriari Buruzko Teoriak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,91 KB

Euskara Europako Hizkuntza Uharte Gisa

Lehen ikuspegia: Euskara, Erromania nagusian kokaturik, hizkuntza ez-latinoa eta ez-indoeuroparra da. Europako mintzaira multzoan, euskara uharte bat da, beste mintzaira altaiko eta eraldarrekin batera, enbor indoeuroparretatik bereizten delarik. Aldiz, Europako hizkuntza gehienak mintzaira anglosaxoi, germaniar, eslabiar, zelta eta bestelako greko-latindarren multzoan sartzen dira, funtsean, indoeuroparrak izanik.

Euskarak, hala ere, bere hiztegian latinaren eta mintzaira erromanikoen menderakizun lexikal handia du. Mendeetan zehar, inguruko gaskoi, aragoiera, gaztelania zahar eta frantses mintzairatatik mailegu multzo berehalakoa hartu duelarik. Beharbada mailegu horiei esker bizi da gure mintzaira, nolabait. Dena den, betiere bere fonetikaren galbahera makurtu dituelako kanpoko hitzak. Honela, aingeru, tolare, errota, asmo, etab. euskal hitzak dira, zeren eta maileguak izan arren, gure fonetikaren marka dute bere baitan (%70 ez euskaratik, bestela agian hilda). Adibidez: ANGELOS > aingeru; TORDULAREN > tolare.

Euskararen Jatorriari Buruzko Hipotesiak

Kaukasoar Teoria

Euskararen jatorria dela eta, XX. mendean, kaukasoar irizpideak aipatu ziren. Laton eta Karl Boudar hizkuntzalariek euskara Afrikako ipar eta erdialdeko Maude, Bereber eta Kawelitiar iturriekin lotu zuten, euskararen jatorria argitzeko asmoz. Teoria hauek, gaur egun, aski zokoratuta daude, argudio sendoak falta direlako.

Euskaldunen Jatorri Autoktonoa

Bestalde, bereizketa egin daiteke euskara bera eta euskal endaren artean. Honela, Jose Migel Barandiaran bezalako etimologoek uste dute euskaldunen arraza kromañoi gizonaren ondorengoa dela, eta ez beste eskualde urrunagoetatik hona etorria. Bere ustez, euskaldunen mintzaira, berriz, inportantea izan zitekeen beste nonbaiteko eskualde batetik, eta honela zerta jatorria ukan zezaketen hasieran Euskal Herrian kokatu ziren barduliar, karistiar eta autrigoien tribuek.

Iberismoa

Aipagarriena da Humboldtek bereziki mantendu zuen tesi iberista, euskararen aztarnak penintsula osoan aztertu nahi izan zituelarik. Bere tesia, batzuetan, jarrera politikoetara ere erakarria izan da, bereziki frankismoaren garaian. Gaur egun, iberismoa zeharo abandonatua dago, oinarri zientifikorik ez duelako eta toponimian eginiko bere zintzeladurak aski diskutigarriak gertatu direlako (honela, Soria edo Villoria toponimien kasuan).

Tubalismoa (Teoria Biblikoa)

Baita aipatzen da antzinetik tesi bibliko dualistak gure gizartean edukitako itzala, alegia, euskara eta euskaldunen herria Tubalen edota Noeren bilobaren errokoa dela eta Bibliako lurretatik hona iritsitako herria dela baieztatzea. Kondairan zehar, Alfontso X.a Gaztelakoa, "Licenciado de Pozas", Esteban Garibai, Aita Larramendi eta beste asko iritzi honen aldekoak azaldu dira han-hemen, gehienetan kritizismo handirik gabe.

Entradas relacionadas: