Euskararen jatorria, literatura eta lehen lekukoak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,39 KB

Euskararen jatorria eta ahaideak

Tubalismoa gisako teoria mitiko eta zientzia seriotasunik gabeak alde batera utzita ere, dozenaka hizkuntzarekin alderatu izan da euskara. Lau teoria nagusik ezin izan dute euskararen jatorri genetikoa frogatu:

  1. 1. Euskal-iberiarra: Teoria horren ustez, erromatar konkistarekin, ordura arte Iberiar penintsula osoan hitz egiten zen hizkuntza ia galdu egin zen, euskara izan ezik. XV. mendetik XX. mendera arte iraun zuen teoria horrek, eta Larramendi eta Oihenart aldekoak izan ziren. Gaur egun eztabaidan dago, Mitxelena, Tovar eta beste hainbaten kritiken ondorioz. Horiek diote, gehienez ere, urrutiko senidetasun batez hitz egin daitekeela.
  2. 2. Euskal kamito-semitikoa: Bertan berbera aipatu izan da gehien. Arabiarren inbasioa baino lehenagotik Afrika iparraldean hitz egiten zen, baita gaur egun ere. Mukarovsky hizkuntzalaria izan zen ildo honen defendatzaile sutsuena. Bide hau ere motz geratzen da euskararen jatorria azaltzeko.
  3. 3. Euskal kaukasiarra: Kaukason mintzatzen diren hizkuntza multzoetako batzuekin uztartzen du euskara teoria honek. Eragozpenik handiena hizkuntza kaukasiarren beren arteko batasun komuna frogatzea da. Gero, arbaso komun hori hartu beharko litzateke protoeuskararekin konparatzeko. Emaitzak, beraz, ez dira erabilgarriak.
  4. 4. Euskara eta makrofamilia dene-kaukasiarra: Teoriarik berriena da. Gaur egun irlak bezala inolako ahaidetasun genetikorik gabe ikusten ditugun hizkuntzak, antzina baturik zeudela dio. Euskararen jatorri genetikoa frogatzeke dago oraindik. Garai hartako euskarari protoeuskara deitzen zaio. (Antzinako euskara eta gaur egungoa hizkuntza bakartzat hartzen diren arren, antzinako eta gaur egungo bi euskaldunek ez lukete elkar ulertuko. Horregatik, duela 2000 urteko euskarari hala deitzen zaio).

Euskal literatura

Literatura hitzak letrekin du berezko lotura etimologikoa, baina gaur egun ahozko zein idatzizko hizkuntzaren bidez egiten den sorkuntza lana da. Euskal hitzak Europaren hego-mendebaldean bizi den aspaldiko hizkuntza txiki batera mugatzen gaitu. Literaturaz badihardugu, areago mugatuko zaigu arloa, literatura hizkuntzaren bidez egiten den sorkuntza lana dela ontzat ematen badugu. Horri idatzia gaineratzen badiogu, arlo txikiko langintzan jardun beharra nabarmenago egingo zaigu.

Euskararen lehen lekukoak

XII. mendea baino lehen agertutako euskal hitz solteak:

  • a) Akitanian: Badira K.o. I. mendean latinez idatzitako hilarriak, hainbat euskal izenen eta euskarak lurralde zabalagoa hartzen zuen aldiaren lekukotasuna ematen dutenak.
  • b) X. mendean: Erromantzez idatzitako glosen ondoan badira euskaraz idatzitako banaka batzuk: "izioqui digueta Guec ajutuezdugu". Ez dago garbi esanahia, baina bai euskara zela.
  • c) XII. mendean: Aipagarria da Codex Calixtinus deritzon erromesen gidan ageri den euskal hiztegitxoa.
  • Atsotitzak: Literaturaren lehen adierazpen trinkoak dira.
  • Gutunak: Euskaraz bizitako gerraren lekukotasuna ematen dute.
  • Ahozko atal literarioak: Ahozko tradiziotik datozen bertso mota asko dira antzinako kronistek eta biltzaileek handik eta hemendik jasoak.

Entradas relacionadas: