Euskararen Jatorria, Historia eta Euskalkiak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,14 KB

Lehen Ikuspegia

Euskara, Erromania nagusian kokaturik, hizkuntza ez-latinoa eta ez-indoeuroparra da. Europako mintzairen multzoan euskara uharte bat da. Aldiz, Europako hizkuntza gehienak (anglosaxoi, germaniar, eslabiar, zelta eta bestelako grekolatindarrak) indoeuroparrak dira. Euskarak, hala ere, bere hiztegian latina eta mintzaira erromanikoen menderakizun lexikal handia du. Mendeetan zehar, inguruko gaskoi, aragoiera, gaztelania zahar eta frantses mintzairetatik mailegu multzo nabarmena hartu duelarik. Beharbada mailegu horiei esker bizi da gure mintzaira nolabait.

Honela, aingeru, tolare, errota, asmo... euskal hitzak dira; maileguak izan arren, gure fonetikaren marka dutelako.

Maileguen Adibideak eta Jatorria

  • Caputcapeluz / txapel / buruina (boina) / chabel, chapeau
  • Torcularetolare
  • Angelosaingeru

Euskararen Jatorriari Buruzko Teoriak

XX. mendean, Lafon eta Karl Bouda hizkuntzalariek Afrikako ipar eta erdialdeko "Mande", "Bereber" eta "Kawelrtiar" iturriak aipatu zituzten euskararen jatorria argitzeko. Teoria hauek gaur egun baztertuta daude. (Adibidez: Moxalbazal).

Jose Miguel Barandiaran bezalako etnologoek uste dute euskaldunen arraza Kro-Magnon gizonaren ondorengoa dela, eta ez beste eskualde urrunagoetatik hona etorria. Bere ustez, euskaldunen mintzaira, berriz, inportatua izan zitekeen beste nonbaiteko eskualde batetik. Honela, zelta jatorria izan zezaketen Euskal Herrian kokatu ziren Barduliar, Karistiar eta Autrigoi tribuek.

Tesi Iberista eta Tubalista

Aipagarria da Humboldtek bereziki mantendu zuen tesi iberista, euskararen aztarnak penintsula osoan aztertu nahi izan zituelarik. Bere tesia, batzuetan jarrera politikoetara ere erakarria izan da, bereziki Frankismoaren garaian. Gaur egun, iberismoa zeharo baztertuta dago oinarri zientifikorik ez duelako.

Antzinatik, tesi bibliko tubalistak gure gizartean izandako itzala ere aipatzen da, euskaldunen herria Bibliako lurretatik hona iritsitako herria dela dioena. Historian zehar, Alfonso X. Gaztelakoa, Esteban Garibai, Aita Larramendi eta Astarloa hizkuntzalaria iritzi honen aldekoak azaldu dira.

Euskalkien Egitatea eta Sailkapena

Euskara, beste edozein hizkuntza bezala, euskalki eta azpieuskalkietan banatua dago. Garbi dago euskalki guztiak enbor berekoak direla, nahiz eta batzuk nahiko urrunak bilakatu. Hala ere, dialektalismoa edozein mintzairatan gertatzen da.

Adibidez, Frantzian atzemangarri dira Poitiers-eko mintzaira, limosina, katalana; edota Euskal Herritik hurbilago, gaskoiera eta biarnoera. Espainian, berriz, nabarmen dira andaluziera, extremeñera, Leon aldean maragatoa...

Euskararen eremuan, zenbait euskalkik sistema berezia ere izan dezakete morfologiaren arlo batzuetan; adibidez, bizkaieraren aditz formulak, italieraren alorrean gaztelaniatik baino urrunago daude.

Bonaparteren Sailkapena (XIX. mendea)

Euskalkien lehen sailkapen sistematikoa Luis Bonapartek egin zuen XIX. mende erdialdean. Bere sailkapenaren ondorioa hurrengoa izan zen:

  1. Bizkaiera
  2. Gipuzkera
  3. Lapurtera
  4. Zuberera
  5. Goi-nafarrera iparrekoa
  6. Goi-nafarrera hegoaldekoa
  7. Behe-nafarrera ekialdekoa
  8. Behe-nafarrera mendebaldekoa

Bonaparterentzat, beraz, 8 euskalki nagusi eta 24 azpieuskalki ematen dira gure mintzairaren eremuan.

Caro Barojaren Teoria eta Tribuak

Ondorengo urteetan, ordea, euskalari batzuek zenbait zuzenketa ezarri zizkioten Bonaparteren sailkapenari. Caro Barojaren iritziz, Gipuzkoako egungo egoera dialektalak (hau da, Oiartzun aldean goi-nafarrera, erdialdean gipuzkera eta mendebaldean bizkaiera) aspaldiko tribuen lurralde banaketa baten isla izan daitezke:

  • Barduliarrak: Gipuzkeraren eremua (Pasaiatik Deba ibaira arte).
  • Karistiarrak: Bizkaieraren eremua (Deba ibaitik Nerbioi ibaira arte).
  • Baskoiak: Goi-nafarreraren eremua (Nafarroatik).

Entradas relacionadas: