Euskararen Hizkuntzalaritza: Galdera-Erantzunak eta Azterketa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,87 KB

1. Lege fonetikoak eta analogia zein korronteren oinarrizko analisi-bideak dira?

Neogramatikarenak.

2. Emaidazu kronologia erlatiboaren adibide bat.

Arena > areha > harea

Historian gertatzen diren hots-aldaketen hurrenkera. Adibidez, zubereraz: u > ü /y/ aldaketa, o > u aldaketa baino lehenago gertatu zen; bestela, o-ak ere /y/ bihurtuko ziren eta (*o > u > ü).

3. Zer dira aldaketa mota irregularrak?

Testuinguru zehatz batean salbuespenik gabe gertatzen diren aldaketak dira, gehienbat aldaketa fonetikoak dira. Aldaketa fonetiko erregularren eta besteen arteko bereizketa egingo dugu berreraiketarako.

4. Zergatik dira hain interesgarri irregularitateak?

Beste garai zaharrago baten inguruko informazioa ematen digutelako; hau da, gramatika zaharraren isla dira irregularitateak eta antzinateko erregulartasunen berri ematen digute.

Hots erregular baten ondorioa (mantentze analogikoa) blokea dezaketelako edo lehengora itzuli (berrezarpen analogikoa) dezakeelako.

5. Berreraikitzailearen etsai nagusia morfologian.

Analogia da.

6. Zer da gramatikalizazioa?

Morfema baten hedadura handitzean, estatus lexiko batetik gramatikal batera, edo gramatiko batetik gramatikalago batera igarotzea. Hau da, unitate lexiko beregain batek gramatikan funtzio bat hartzen duenean edo elementu lexiko edo gramatikal bati balio gramatikala areagotzea balio lexikoa kenduz.

Lexikoa > gramatika hitza > klitikoa > erantzitako hitza > protmanteau hizkia

Aldi berean, ohartzekoa da maiz morfemaren esanahia eta forma fonetikoa “ahuldu” egiten direla. Adibidez: postposizioa > deklinabide atzizki: *(r)e (gen. Zaharra) + kide + n : -(r)ekien > -(r)ekin.

7. Zer da deriba?

Sapri-ek asmaturiko terminoa da: hizkuntzak norabide jakin batean aldatzen dira eta ez noraezean. Hau da, H-ren aldaketak ez dira edozelakoak; H-ak bide jakin bat jarraitzen dute.

8. Zertan bereizten dira pidginak eta kreolerak?

Pidgina bi hizkuntzetako hiztunek elkar ulertzeko asmaturiko hizkuntzen nahasketa da. Asmaturiko hizkuntza hau bigarren belaunaldiari pasatzen zaionean ama-hizkuntza bezala kreolera da. (Kreolerak pidgin hizkuntzatik eratorritako ama hizkuntzak dira)

9. Zer da protohistoria?

Historia eta historiaurrearen arteko faseko lekukotasunak dira. Ez dago euskal testurik baina bai zeharkako lekukotasunak. Zehazki historia ez den baina nolabaiteko idatzizko lekukotasunak dituen garaia. Euskararen kasuan, akitaniaren eta Erdi Aroko euskararen lekukotasunak protohistoriatzat hartuz gero, historiaurrea kristo aurreko denborara eramango dugu, kontuan hartuta k.o. III. mendetik VII-IX. menderaino lekukotasun gutxi topatzen ditugula.

10. Zer dira homologiak?

Azaleko antzekotasuna izan ala ez jatorri bera duten hitzak dira.

11. Euskararen ahaidetasun hipotesien artean zein da zuretzat egokiena? Zergatik?

1. aukera: Euskara hizkuntza isolatua dela, metodo konparatuen bidez ez delako nahikoa. Ez baita inolako arrakastarik lortu euskararen familia aurkitzen egin diren ahaleginetan; ez Milleteren garaian H-ren historia egiteko metodo bakarra zen metodo konparatzaileaz baliatuz, ezta H-an oinarritutako edota H-ren iraganera bideratutako ikerketa historikoez baliatuz ere.

2. aukera: Bat ere ez, ez dagoelako froga nahikorik.

12. Zenbat urte (mende) ditu euskarak?

Ez dakigu.

13. Definitu aitzin euskara.

Berreraiki daitekeen euskararik zaharrena da. / Berreraiketaren metodoaren bidez lortu den euskara zahar baten eredua da. / Euskararen berreraiketan sorturiko hizkuntza egoera da.

Entradas relacionadas: