Euskararen Hizkuntza Politika eta Hezkuntza Proiektuak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,5 KB
Hizkuntza Politika: Definizioa eta Egoera
Erakunde publikoek hizkuntzen erabilera antolatzeko eta arautzeko egiten dituzten esku-hartzeen multzoa da hizkuntza-politika.
Egoera Euskal Herriko lurraldeetan
- Euskal Autonomia Erkidegoa (EAE): 1982an, Euskararen Erabilera Arauzkotzeko Oinarrizko Legea onartu zen. Euskara ofiziala da hiru lurraldeetan (Araba, Bizkaia eta Gipuzkoa), eta administrazioak eskubide berberak bermatu behar ditu (Eusko Legebiltzarra, 1982).
- Nafarroa: 1986an, Euskararen Legea egin zen. Euskara ofiziala da, baina soilik lurralde batzuetan; beraz, lurraldeak markatzen du nork duen eskubidea euskaraz aritzeko.
- Iparraldea: 2008an, euskara, Frantziako beste hizkuntza batzuekin batera, nazio ondaretzat hartu zen, baina ez du inolako errekonozimendu ofizialik.
Hizkuntza Politikaren Garrantzia (Iritzia)
Nire ustez, hizkuntza politikari esker Euskal Herria osoan euskararen erabilera bermatzen da, bai eskolan bai erakundeetan gure hizkuntza erabiltzeko eskubidea delako. Gainera, plangintza horri esker, euskara normalizatzen da, denok hizkuntza bera erabiltzeko eta denon artean ondo ulertzeko eta komunikatzeko. Azkenik, esan nahi nuke hizkuntza politikak euskarari ez desagertzeko mesede egiten diola, gaur egun gizartean euskaldunen kopurua gero eta handiagoa delako.
Hizkuntza eta Hezkuntza Proiektuak
Ez dira gauza bera, baina erlazioa dute: elementuen artean hizkuntza dago.
Hizkuntza Proiektua (HP)
Egitasmo edo proiektu bat da. Ikastetxean lantzen diren hizkuntzen ikaskuntza-irakaskuntzari eta erabilerari dagozkion alderdiak biltzen dituena, eta haien trataerari koherentzia ematen diona.
Hezkuntza Proiektua (HEP)
Ikastetxearen erabaki eta proiektu handiei gorputza, koherentzia eta orientazioa ematen dien agiria. Proposamen integrala eta globala da, eta ikastetxearen ezaugarriak aintzat hartuta, bere balioak, printzipioak eta helburuak zehazten ditu, eta horiek nola bete adierazten du.
Hizkuntza Proiektua Lantzearen Helburuak eta Eragina
HPren helburua da lurralde horretako hizkuntza indartzea eta normalizatzeaz gain, atzerriko hizkuntzaren irakaskuntzaz arduratzea, eleaniztasuna bultzatuz. Komunitate osoaren partaidetza aktiboa bultzatzen da.
Proiektu honekin jasotako erabakiek eragin zuzena dute ikastetxeko beste agiri batzuetan (adibidez, B.A. eta UR.PL.). Horrek aldaketak eragiten ditu.