Euskararen Historia Linguistikoa: Fonologia, Morfologia eta Sintaxia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 21,4 KB
Larramendiren Hiztegigintzaren Inguruan (Lakarra)
Lakarrak dioenez, Larramendiren hizkuntzazko idazkiak irakurketa berri eta zuzenagoen premian daude, Azkue eta Aranaz geroztik mespretxu eta gutxiespenean jarraitu baitute.
Larramendi apologistatzat jo izan dute. Lakarrak, ordea, hori baino zerbait gehiago izan zela dio. Gainera, apologisten artean ere bereizketa bat egin beharra dagoela azpimarratzen du; ezin dira talde berean sartu Garibai eta Poza.
Garai hartan apologiak ezinbestekoak ziren; beren hizkuntza, hemen euskara zena, besteak bezain on, aberats eta osatua zela erakusten zuten modu honetan, edota besteak bezain noble eta zaharra.
Larramendik euskara goren mailara igo nahi izan zuen. Apologistek, apologista huts direnean, ez dute hiztegirik egiten; Larramendik eta Etxeberrik, ordea, bai.
Larramendik bere hiztegian adierazten du hitz teknikoak deituko genituzkeen horiek guztiak asmatu zituela, eta baita hizkera arrunteko beste bi edo hiru ere.
Hiztegian, inolako euskalki bereizketarik gabe, bildu ahal izan dituen euskarazko hitz guztiak bildu zituen, Euskal Herri guztietara zabal litezen eta denetan ezagutu. Horien ondoren, erdaratiko mailegu bertakotuak sartzen ditu, eta azkenik, soilik zientzia eta tekniketarako hitzak asmatzen ditu. Hauek, bai, guztiak asmatzen ditu, euskara gai horietan oraindik saiatu eta trebatu gabe baitzegoen.
Larramendik eta bere jarraitzaileek, eta Sabino Aranaren jarraitzaileek, oso iritzi eta jokamolde ezberdinak dituzte, kontrakoak izateraino. Larramenditarrek halabeharrez sortzen dituzte hitz berriak, ez erdaratiko euskal hitzen ordezkotzat, baina bai erdal hitz ordainezinak itzuli ahal izateko.
Sabindarrekiko dituen ezberdintasunak ez dira hitz berrietara mugatzen. Guztiz onartzen ditu beste hizkuntzetan bezala gauza berriak, edota kanpotik etorritakoei dagozkienak, hots, beren euskal ordaina izan arren jadanik hori baino hedatuago eta ezagunago direnak. Kanpoan uzten ditu, aldiz, sermolari txarren eta elebidun baino euskaldun gaiztoago ziren mihietan entzun ohi ziren erdarakadak.
Larramendi, hitz baten edo bestearen erabileraz arduratzen zen bezain beste edo gehiago arduratzen zen gramatikaren erabileraz, adibidez, El Imposible Vencido. Arte de la lengua Bascongada lanarekin. Euskal literaturako produkzioak gora egin zuen Larramendik gramatika eta hiztegia argitaratu ostean.
Latindar-Erromaniko Elementua Euskal Hizkuntzan (Mitxelena 1974)
H-z idazten dira dialektoetan hasperena dutenak eta garai modernoan hasperena izaten jarraitzen dutenak:
Baskonia historikoa ez da inoiz erabat erromanizatua izan. Erromanizazioa ez zen guztiz gauzatu, baina latinarekin eta ondoren etorri ziren hizkuntza erromanikoekin kontaktu zuzena izan zuen. Ondorioz, euskarak latin-erromaniko jatorriko hitzak ditu.
Maileguak: jatorrizko forma antzekoen mantentzen duena eta aldaketa fonetikorik erakusten ez duena zaharragoa da.
Bi irizpide mailegutzat hartzeko: 1) lehen begiratuan mailegu itxura duena, eta 2) hizkuntzaren ondarea jarraitzen dutenak.
Euskara zaharraren sistema fonologikoa latin klasikoarena baino askoz sinpleagoa zen: unitate gutxiago eta haien arteko konbinaketa aukera mugatuagoa. Jatorrizko hizkuntzan bereizgarriak diren oposizioak galdu egiten dira hizkuntza hartzailean. Adibidez, bokalismoa (latinean 10, euskaraz ez).
Aldaketak
- Mailegu berrietan, bilakaera erromanikoaren eraginez, euskarazko 'e' eta 'o' latinezko 'i' eta 'u' laburrengatik ordezkatuak dira: balezta, beta...
- Ekialdeko dialektoetan: 'i – u (ü)' > 'u – u (ü – ü)' bokalen asimilazioa ohikoa da.
- 'Au' diptongoa: orokorrean berdin mantendu da.
- Latineko 'ae' eta 'oe' erakusten duten lekukotasun zahar seguruak falta dira. Maileguetan ohikoa da 'ei > i' murrizketa: eliza < eleiza. Txistukari sabaikaritu baten eraginez 'i' galtzea ohikoa da: elexa < eleiza.
- Hitz amaierako bokalak: Euskara Zaharrak edozein bokalez amaituriko hitzak zituen: aita, bare, begi, beso, buru. Maileguen egokitzapenerako arazorik ez zen; 'u'-z amaitutako hitz ugari.
- Euskaraz ezin zen kontsonante talderik onartu; ondorioz, hau konpontzeko: lehenengo kontsonantea kendu (plano > lau); edo '-r-'aren aurrean bokal protetiko bat jarri.
- Bokal artean: ahostun → ahostun; ahoskabe → ahoskabe.
- Latineko herskari ahoskabeak sudurkari eta 'l'-ren ondoren ahostundu, baina ahostun/ahoskabe oposaketa mantendu 'r'-ren ondoren.
- Hitz hasieran, latineko herskari ahoskabeak ahostuntzeko joera.
- Euskal dialektoek bi txistukari apikari dituzte: 's, ts' eta 'z, tz'. Hitz baten barruan mota bereko txistukariak soilik erabiltzeko joera dago.
- Bokal artean: Latineko 'l' > euskarazko 'r': maledicere > maradikatu. Latineko 'll' > euskarazko 'l': vallatu > palatu. Mailegu berrietara ere hedatu da 'l > r' aldaketa.
- Hitz hasierako kontsonantea galtzea ohikoa eta aspaldikoa da.
Mailegu asko berantiarrak dira eta Erdi Aroko latinetik hartuak. Euskarak latineko atzizkiak hartu ditu, baina aurrizkiak ez ditu behar bezala garatu; ikerketa sakonagoen beharra dago.
Toponimia, Lexikoa eta Gramatika (Mitxelena 1971)
Toponimia historikoari erreparatzen dio, Araba eta Nafarroako datuekin, onomastikaren bidez.
'-aga', '-eta': lekuzko izenetan agertzen dira; gainerako atzizkien modu ezberdinean jokatzen dute. Deklinabide atzizki moduan jokatzen dutela dirudi, eratorpen atzizki bezala jokatu ordez. Hau ikusteko, '-tza(a)' atzizkiarekin alderatu ('-tza(a)'-ren aldaerak: '-tze', '-zu/-doi').
FHVn ematen diren lege edo arauek ez dute balio '-aga' eta '-eta'-rentzat:
- '-aga', '-eta': haien artean bateraezinak: *'-etaga'*, *'-ageta'*.
- '-aga/-eta' + IS (izen+adj.) ordena aldagaitza: izena+adj.+atzizkia.
- Beste atzizki batzuekin, determinazio adjektibo lekuzko baliorik gabe.
- Beste atzizki batzuekin konbinatzean, ordena jakina, zehaztua: Zugas-ti/Zugaz-tieta.
- '-eta': '-aga'-tik bereizten duena: aldaera duela '-keta', txistukari ondoren. '-eta'-n: aldaera emankorra.
- *'-ag'* > *'-ak'*.
- '-aga': lekuzkoetan bakarrik azaltzen bada, '-(k)eta' ere berdin; batez ere inesiboan.
Toponimia lexikoa baino zailagoa dela aldatzen aipatzen du. Eta honen adibide batzuk ematen ditu: '*alde*' zaharragoa '*albo*' baino; '*behe*' zaharragoa '*azpi*' baino; '*zu*' zaharragoa '*tsu*' baino...
Hainbat adibide ematen ditu azaltzeko:
Arridokieta
ARRIDOKIETA: arritokieta: arri + toki + eta. Zumaian ageri da Andre Mari de Arritokieta. Hala ere, 1500ean Arridokieta lekukotzen da, hau da, zaharragoa. '-d-' > '-t-' bokal artean halako izen batean ez da inongo erregelatan agertzen; ondorioz, ez da aldaera. Mitxelenak proposatu: arri + idoki + eta.
Baternia
BATERNIA: Latineko Paterniana hitzaren euskarazko forma. Hitz hasierako herskaria ahostundu egiten da, bokal arteko ahoskabea mantendu eta '-n' galdu.
Chinchetru
CHINCHETRU: Hitz-elkartuak, '-bide' dutenei atera diezaiekegun probetxua, hitz elkartu horren lehenengo elementuak, bideak eramaten zuen herria izendatzen zuen.
Sugartegieta
SUGARTEGIETA: '*sugaar*' hitzaren eraketa eta euskaran duen balioaz. Barandiaranek Mitología vasca (1960) lanean '*sugaar*' 'serpiente macho' gisara definitu zuen. Bestalde, '*sugaar*' '*sugar*' ('llamarada')-gatik ordezkatua izan da askotan, baina Barandiaranen erabileraren aldeko hautua: sugaar: erensuge.
Quiricia
QUIRICIA: Badago honela deitutako erreka bat; hori kontuan hartuta, bereziki Quiricia-ren '*kiriza*' edo '*kirize*' (itzala, berokia) (geriza/e/i...) ez da arraro suertatzen konposizioan kiza > kiriza topatzea.
Tirapu
TIRAPU: Euskarazko izenetan ez da ohikoa. Horrek, mailegua izan daitekeela pentsatzera garamatza, baina hala ere ez da ohikoa 't-', 'd-' baizik. Triapu < Tirapu: metatesia. Tirapu vs Biriatu: itxuraz oso desberdinak, baina funtsean hitz beraren aldaera dira.
Ezquiasso
EZQUIASSO: ezqui; ezki zuhaitza, baina '-asso' ezin azaldu, hau azaltzeko zailtasuna. Beste toponimo batzuetan gorputz atalen izenak ere ageri direla aipatzen du.
Hizkuntza Komuna eta Euskal Dialektoak (Mitxelena 1981)
Artikulu honetan euskalkien iraganari buruz hitz egingo da, haien jatorrira hurbiltzen saiatuz.
Euskararen Batasuna
Orain arte ez da lortu euskararen jatorria beste hizkuntza batekin/batzuekin lotzea (genetikoki harremana dutela baieztatzea), eta ez da uste inoiz horrelako ezer bilatuko denik. Jakina da, ordea, euskara ez dagoela batuta.
Euskalkiak
Lacombe, Gorostiaga, Uhlenbeck: bi dialekto daudela diote. Bizkaiera edo mendebaldekoa batetik, eta beste euskalki guztiak bestetik.
Tovar: Bizkaiera ezaugarri propioak dituen euskalkia da, baina ez inondik inora ere independentea.
- Bizkaierazko ezaugarritzat har daiteke soilik eremu horretako ezaugarri bat bada, asko Gipuzkoako eremu handi batean ere badaude.
- Muturretako ezaugarriak erdialdekoak baino zaharragoak izaten dira, errazago irauten dutelako denboran. Atzera eginda, ezberdintasunak txikiagoak izango ziren.
Edozein hizkuntzak ezberdintzeko joera du, baina hizkera ezberdin horiek ez dute autonomia nahikoa lortzen hizkuntza izateko; izan ere, dialektoen kontaktu eremuek eta bateratze indarrek ezinezko egiten dute bereiztea.
Hizkuntza bateratu batek egon behar badu euskalkien sorreran, eta hizkuntza bateratu hori gugandik oso urrun ez badago, nola sortu zen jakin beharra dago. Hizkuntzak ez dira berez bateratzen, norbaitek edo zerbaitek bateratzen ditu.
Erromatarrak iritsi izanak eragina izan zuela pentsatzen da, eta honekin batera, euskararen eremua murriztu egin zela. Hizkuntzaren eboluzioa ere bide beretik doala pentsa daiteke: Eremua murriztu → jatorri ezberdineko populazioa bildu.
Gogoetak Aitzin-Euskararen Berreraiketaz (Lakarra 1997)
Jatorrizko hizkuntza, zeinetatik sortu diren hizkuntzen edo dialektoen sorburua eskuratzeko —zati bat bederen—, azterketa diakronikoa dugu berreraiketa.
Hizkuntzen historiaurrea ezagutzeko bide honen barnean, bada, bi gailu edo bi bide ditugu: konparaketa eta barne-berreraiketa.
Lehendabizikoak, noski, delako hizkuntzarekin erka daitezkeenak eskatzen ditu; bigarrena, hizkuntza bat bakarra edo bakartua denean erabili beharra dago, batez ere. Bai barne-berreraiketa eta bai konparaketazko berreraiketa metodo enpirikoak dira, ez metafisikoak.
Konparaketa
'Gramatika konparatua' deritzogun zientzia-sailaren helburua hizkuntza ezberdinen arteko erkaketen bitartez hizkuntz aldaketen historia egitea da. Meilletek zioenez, bi eratako konparaketak dira: a) lege unibertsalak bilatzen dituztenak; b) ondorio historikoen xerka doazenak.
Lehen araua, oinarrizkoa, ez gutxi gorabeherako antzekotasunak baizik eta forma eta esanahizko korrespondentziak bilatzea dugu. Bigarren araua, gertu dauden hitzen arteko desberdintasunak arrazoi garbiz azaldu behar direla.
Barne-berreraiketa
Ahaiderik ez duten hizkuntzei aplikatzen zaien metodo bat izan arren, sarritan gainerako hizkuntzei ere aplikatu beharra dago berreraiketa burutu ahal izateko. Barne-berreraiketak kronologia erlatiboa egiteko balio du.
Barne-berreraiketaren izaeran bertan dugu, beste hizkuntzetara jo gabe, hizkuntza baten barneko eredu zenbaitetan, hizkuntza horren lehenagoko garairen bati buruzko frogak aurkitu ahal izatea.
Aitzinhizkuntzaz
Edozein hizkuntza izan liteke besteren aitzinhizkuntza.
Aitzinhizkuntza ondoko hizkuntz(ar)en lekukotasunean oinarrituz berreraikitzen da; analogia etsaia da eta saihestu beharra dago.
Aitzinhizkuntza batetik beste aitzinhizkuntza bateko aldaketak aztertzeko orduan, lege fonetikoek indar handia dute. Aldaketa honetan fonologiak erregulartasun handia erakusten du; usuenik, hizkuntzalariak gai dira hori gobernatzen duten 'lege fonetikoak' antzeman eta zehazteko.
Berreraiketako zailtasunen aurrean hainbat irizpide daude: aldaketa ohikoagoarena, hitzak laburtzeko joera, hitzen luzerarena, irregulartasunaren irizpidea, lege sinkronikoa eta geografia linguistikoarena.
Euskal Aditz Morfologia eta Hitzordena: VSO-tik SOV-ra? (Gomez)
- Pertsona-komunztadura markak jatorrizko izenordain askeak dira, klitiko mailatik igaro ondoren aditz-erroari uztartu zitzaizkionak.
Munduko hainbat hizkuntzatan proposatu da aditz-inflexioan agertzen diren komunztadura-markak jatorriz izenordainak direla. Izenordain > klitiko > aditzari uztartu zaizkio komunztadura-marka gisa.
Euskaraz, euskal aditzeko pertsona-marken izenordain jatorria. *na-, *ha-, *ga-, *zaiz- izan zitezkeen izenordain klitikoen formak, gero aditzari uztartuko zitzaizkionak.
Ondorioak: lehen eta bigarren pertsonen markak izenordainetatik datoz. Baina hirugarren pertsonaren markak ez datoz izenordainetatik, numero-markekin eta bestelako partikulekin lotu baitira.
- Pertsona bakoitzeko komunztadura-markak berdinak dira, absolutiboan, datiboan eta ergatiboan. Hirugarren pertsonan '0' marka.
Absolutibo singularraren markak: 'd-', 'z-/0-', 'l-', 'b-'. Rijkek (1992) 'd-' < *da*, 'z-' < *ez(en)* edo agian *ze*, 'l' < *a(h)al*, 'b-' < *ba* proposatu zituen. Baina Schuchardtek, Lafonek, Traskek eta beste batzuek tenpus, modu eta aspektuarekin lotu dituzte partikula hauek. Honela erakutsi da, 3. pertsonako marka '0' dela beti absolutiboan eta ergatiboan. Pluraleko 3. pertsonan ere pluralgile bat azaltzen dela, ez pertsona-marka.
- SOV hizkuntza batean nekez uler daiteke pertsona-markak aditz-erroaren atzetik agertzea.
Izenordainak aditzari uztartu zitzaizkion garaian, euskarak hasieran aditza, hots, VSO edo VOS hizkuntza, zuela. Baina aditzak ezin zuen perpaus hasierako erabateko lekua hartu.
Euskara oso aspaldiko garai batean VSO (edo VOS) hizkuntza izan zela pentsatu da. Aditza perpausaren hasieran zegoen.
Hirugarren pertsona ez zen markatzen. Pertsona-marka guztiak atzizki moduan azaltzean, aurrizki lekuan dauden markak esplikatzeko, aditza perpaus hasierako erabateko lekuan egotea eragotzi zuen erregela bat, ondorioz klitiko batek edo partikula batek egon behar izan zuen.
Arazoak: orainaldiko pertsona guztietan '-a-'.
- TRASK: pertsona izenordainak 3. pertsonakoak.
- GOMEZ: adizki bakarra pertsona guztietan eta geroago adizkiari pertsona-markak gehitu.
Euskal Aditz Morfologia eta Sintaxi Historikoa (Trask 1977)
Traskek artikulu honetan bi hipotesi argudiatzen saiatzen da:
- Euskara SVO izatetik SOV izatera pasatu zela.
- Euskararen ergatibotasuna pasibotik datorrela, aktibo bat bezala interpretatuta zegoena.
Aditzetako Pertsona-Markak
2. pertsonako 'd-', 'ø-', 'z-', 'l-', 'b-'. 'd-' orainari lotuta dago; 'ø-' eta 'z-', aldiz, iraganari. Aditz kategorien markatzaileak dira, hau da, modua, aspektua eta denbora.
Aurrizki modalak SVO ordena duten hizkuntzei dagozkie. Eta SOV hizkuntzei, aldiz, atzizki modalak.
Kausatiboa
Kausatiboa: Euskarak bi kausatibo ditu: 'ra-' aurrizkia eta '-erazi' atzizkia. Atzizkia aurrizkitik sortu zela dio; beraz, 'ra-' zaharragoa dela.
Hau honela, aurrizkiak SVO ordenari dagozkienez, '-erazi' behin euskara SOV izatera pasa zenean sortu zen.
Ezezko Esaldiak
Ezezko esaldiak: SOV osotasunean diren hizkuntzek (japoniera eta turkiera), ezezkoaren partikula aditzaren ondoren ezartzen dute. Euskaraz, ordea, beti doa aditzaren aurretik: Jonek ez zuen aita ikusi, Jonek ez zuen ikusi aita, Jonek aita ez zuen ikusi.
Aditzaren Barruko Elementuen Ordena
Aditzaren barruko elementuen ordena: Bi ordena morfologiko posible euskaraz:
- Subj – erroa – ZO.
- OZ – erroa — ZO — Subj.
Datibo Marka
Datibo marka: SOV hizkuntzetan arraroa da pertsona berari dagozkien subjektu eta objektu markak desberdinak izatea: '*ni-*', '*t/-da-*'.
Datibo markak, '-ki-' eta '-i-', esaterako, NORI morfemaren aurretik kokatzen dira aditzean: zatozkit.
SOV hizkuntzetan datibo marka NORIren ondoren doa, eta SVO hizkuntzetan aurretik. Beraz, euskara lehen SVO izatearen beste arrazoi bat da.
Pasibo Marka → Ergatiboa
Pasibo marka → Ergatiboa: Ergatiboa berinterpretatutako pasibo marka bada, hau da, pasibo marka baten gainean eraikitako beste marka bat, pasibo marka zaharraren arrastoak aurkitu behar dira.
Traskek pasibo marka zahartzat 'n-' proposatu zuen.
SVO → SOV Prozesuaren 4 Maila
4 maila SVO → SOV prozesuan:
- Euskarak SVO ordena sintaktikoa zuen.
- Aurrizkiak eta pertsona-izenordainak aditzari itsatsi zaizkio marka morfologiko bezala.
- Ahots pasiboa aktibo bezala berinterpretatu da.
- Ergatiboa aditz iragankorretako orainaldiko formetara zabaldu da.
Antzinako Euskal Kontsonanteak (Mitxelena)
- Euskalkien zatiketak, estatuaren banaketa politikoak eta kultura bateratzaile bat ez edukitzeak eragin handia izan dute hizkuntzetan. Gainera, garrantzitsua da latinaren eta hizkuntza erromantzeen eragina.
- Euskal hotsak eragin handia izan dute NEUTRALIZAZIOAN: hasieran eta amaieran hotsak neutralizatu (ahostun/ahoskabe, frikari/afrikatu...), baina bokal artean bereizi.
- PALATALAK: indartsu/ahula. Ahula desagertu eta indartsua ezarri da orokorrean. Salbuespena: zori 'txori' bezala ez da gorde.
- Kontuan hartu soilik aitzin-euskaraz eta Erdi Aroan: 'p, t, k, b, d, g'; 'ts, tz, s, z'; 'm, n, l, r, rr' eta hasperena. Herskaria zenbait posiziotan espirante bezala, gaztelaniaz bezala, alternantziak gertatu ziren disimilazioagatik.
- Herskarietako 'p/b' bereizketak ez du garrantzirik hitzak ezberdintzeko, ez ahoskabe hasperendunak eta gabeak.
- 'F' fonema bezala, ez hots bezala. Baina esaten denaren aurka: 1) euskaldunek 'f' aspaldiko garaietatik erabili zuten, eta 2) 'f' grafia Erdi Aroko dokumentuetan agertu zen. 'F', 'P'ren aldaeratzat hartu izan da, baina ez beti.
- Inoiz ez ziren geminatu bihurtzen: 'b, d' eta 'g'.
- TXISTUKARIAK (alde batera utziz 'x' eta 'tx'): Dialekto guztietan 'z/tz' eta 's/ts' bereizketa.
- FRIKARI/AFRIKATU: hasieran, espirante bezala; amaieran, afrikatua. Corpus > gorputz.
- DARDARKARIAK: Euskarak 'r/rr' bereizten ditu. Bikoiztasun bat hitz barnean: ere/erre; ero/erro.
- SUDURKARIAK ETA ALBOKARIAK: XVI. mendean, gutxi gorabehera gaur bezala: 'm, n, ñ' eta 'l, ll'.
- 'l' bokal artean 'r'. Latineko 'll', berriz, 'l'.
- Hasierako 'l' eta 'n', baliteke posizio horretan orokortu izana forma ahulak ere, bokal artean 'r/h' izango lirateke.
Sistema
Fortes: (p) t tz-ts k N L R.
Lenes: b d z-s g n l r.
Eta gainera '/h/'a, 'm-' txandaketa bat 'b, p' eta 'f'-rekin.
HIPOTESIA: Euskara eta kaukasoko hizkuntzak familia linguistiko beraren kide direla onartuko dute soinu sistema eta formak ikusiz.
Aldaketa Fonologikoak: Hots Aldaketak (Campbell 1998)
Hots aldaketak erregularrak dira. Hotsa aldatzeko testuinguruan egoten bada, aldaketa emateko testuinguruan dago. Printzipio hau neogramatikariek asmatu zuten 1876. urtean, Alemanian.
Hots Aldaketa Motak
- Aldaketa mugatuak: testuinguru zehatz batzuetan soilik ematen diren aldaketak.
- Aldaketa mugagabeak: Gertatzen diren testuinguru fonetikoaren menpe egon gabe, orokorrean ematen diren aldaketak dira.
- Aldaketa fonetikoak: Fonema inbentarioan dute eragina.
- Fusioa: Bi hots fusionatu egiten dira. (A, B > B / A, B > C).
- Banaketa: beste hotsen fusioak banaketa dakar. (A > B, C).
- Fonetikoak ez diren aldaketak: Ez dute fonema kopuruan eraginik.
Aldaketa Fonologiko Orokorrak
- Asimilazioa: hots batek bere ondoko hotsaren antzekotasunak hartzen dituenean gertatzen da.
- Disimilazioa: hots bat ondoko hotsetik desberdintzen denean.
Ohiko Hots Aldaketa Motak
- Ezabaketak:
- Sinkopea: bokal baten galera hitz barruan.
- Apokopea: hots baten galera hitz bukaeran.
- Aferesia: hasierako hotsaren ezabatzea.
- Epentesia: hots baten gehitzea hitz barruan.
- Protesia: hasierako hotsaren gehitzea.
- Anafilaktikoa: Bi kontsonante artean gehitzen den bokala.
- Eskrezentzia: kontsonante artean gehitzen den beste kontsonantea.
- Paragoge: hots gehitua hitz bukaeran.
- Rotazismoa: 's' > 'r'.
- Metatesia: soinu aldaketa.
- Haplologia: Hots errepikapenen sinplifikatzea. Adibidez: tatasa > tasa.
- Apurtzea: bokal laburraren diptongizazioa testuinguru jakin batzuetan.