Euskararen Historia eta Filologia: Periodizazioa eta Iturriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,99 KB

Euskararen Historia eta Filologia: Arazo Zahar, Bide Berri (Lakarra, 1997)

Artikulu honetan, Lakarrak aurretik landutako corpusaren izaera eta periodizazioa jorratzen ditu.

2. Filologiatik Hizkuntzaren Historiarantz

2.1 Testukritika eta Hizkuntzaren Historiaren Arteko Harremanez

  • Hizkuntzalaritza historikoaren gunea, lehen eta orain: dataren analisi eta ulermena.
  • Testu-kodaketako arazoak linguistikoak eta filologikoak dira: data eta dialektoa, transmisioaren historia, egilea eta irakurlegoa…
  • Testukritikak hizkuntzaren historiarako duen balioa editorearen ezinbesteko eginbeharretik dator: huts bat gertatzean, huts hori nola eman den azaldu behar da, arrazoiak emanez.
  • Zailtasunak: Ez da erraza garai bakoitzari dagokion lekukotasuna bereiztea. Lekukotasun bakarrekin ere, testuaren hutsa eta hizkera-ezaugarri jatorren artean bereiztea ez da beti erraza.
  • Askotan, lekukotasun bakarrekoen morfosintaxian, hapax-en arazoa: hutsak dira ala lehenagoko arkaismoen arrastoak?
  • Edizio baten kalitatea ez da soilik neurtzen lekukotasunen hutsak zuzentzeko egindako proposamenez, baizik eta hasiera batean hustzat eman zitezkeen irakurketen azalpenaz.

2.2 Datu Gehiketa eta Ulermen Hobekuntza

  • Schmid-ek (1992) bereizi zituen: material gehiketa eta material horren ulermenaren hobekuntza.
  • Material gehiketa: Indoeuropar hizkuntzaren (IE H.) azterketan, H soilen azterketatik abiatu: aldatzen dituzten lekukotasunen aurkikuntzak > talde soilenak aldatzen dituztenak > familia osoenak aldatzen dituztenak.
  • Ulermenaren hobekuntza: Hizkuntzalaritza historikoa ulermen-diziplina da. Grassmanen, Verneren eta Brugmannen legeak edota Saussureren IE bokalismoaren azterketa aipatzen ditu adibide estandar gisa.
  • Filologia hasiera besterik ez da: ez dira aldaketak berak ikusten, baizik eta aldaketen ondorioak.
  • Hainbat iturri ditu hizkuntzalariak, zeren lekukotasun guztiek ez dute garrantzi eta izaera bera:
  1. Kanpoko iturriak: Ikerketa historiko, kultural, literario eta arkeologikoetatik ateratakoak, bai eta hizkuntzalaritza teorikoak edota hizkera modernoen azterketak egindako aurrerapenetatik ateratakoak ere.
  2. Zuzeneko iturriak: Testu idatziak dira informazio-iturri nagusia.
  • Iturriok ikertzailearentzat dituzten arazoak bi parametroren araberakoak dira:
  1. Kronologikoak: Ez dira berdinak hasierako garaietakoak edo beranduagokoak. Hasierako garaietan, ulermen-zailtasun larriagoak daude.
  2. Hizkuntz-analisiaren mailakoak: fonologia, morfologia, sintaxia eta lexikoa.

2.3 Zenbait Testu Iturri Bilakatzeko Arazoez

  • Hizkuntzaren azterketa historikoaren lehen muga eskura daitezkeen datu kopurutik eta horien izaeratik dator.
  • Guganaino iritsi diren testuak ez dira ekoiztutako guztiak. Lekukotasun gabeko (edo gutxiko) garaiek berreraiketa eskatzen dute.
  • Iritsi direnak ere higadura-gradu desberdinetan daude. Horrek beren ulermena, kokapena eta datazioa zailtzen ditu.
  • Testuen izaerak hizkuntz-azterketan badu zerikusirik: inprenta baino lehen eta gero, testu-mota guztiek ez dute izan irauteko aukera bera.
  • Hizkuntza idatzia lanabestzat erabiltzeak ondorio eta arriskuak ditu, idazkerak ez direlako beti zehatzak eta garbiak.
  • Idazkerak konbentziozkoak eta akastunak direnez, estali egin dezakete, eta, ondorioz, benetako ahoskeraren datuak zirrikitu desberdinetatik bilatu behar dira.
  • Testu idatzien azterketak eta idazkera-sistemen berrikuntza linguistikoak neurtzeko baliabideak badaude. Baina hauek nekosoak dira, eta ezarri ezinezkoak ez badago segidako testurik.
  • Beraz, hizkuntzalariak ezinbestekoa du filologia, eta hobe zenbat eta zehatzagoa.

2.4 Gramatika eta Hiztegien Lekukotasunez

  • Lekukotasun hauek filologikoki aztertu eta neur daitezkeen aldaketen berri ematen digute. Beren garrantzia handia da: idazketa-joerez jabetzeko, sailkapenerako, gramatikako zenbait aldaketarako, Aitzineuskararako (AH) zenbait puntu zehazteko...

7. Hizkuntzaren Historiaren Arazo Berezi Bat: Periodizazioa

  • Edozein ikerketa historikotan garai historiko zenbait mugatu ohi dira.
  • Barne-historia eta kanpoko historiaren arteko harremana: Eberenz-entzat (1991), kanpoko fenomenoen eraginak hizkuntzaren barneko historiarako hizkuntzaren bilakabidearen lehen faseetan dira garaile.
  • Nola lortu garai-banaketa ez dadin konbentzioko sailkapen hutsa izan? Batetik, alderdi funtzionala eta alderdi kulturala biak kontuan izanik, baina ohartuaz oso kontuz noiz bataz eta noiz besteaz ari garen.
  • Várvaro-ren (1972-73) lan klasikoan aurkeztu eta ondokoek bermatu bezala, iragan mendean sortu zenetik, hizkuntzaren historiak hizkuntzaren bilakabidea berreraiki ohi du, beti ere helburu zehatz batekin: gizarte baten izpiritu kolektiboaren azalpena. Hizkuntz-historialariak Erromantizismoan oinarriak dituen teleologia nazionalista batez bete ohi du bere egitekoa.
  • Baina Eberenz-ek beste ikuspegi bat proposatzen du: lurralde zabalago baten azterketa pankronikoa. Alabaina, egileak berak aitortzen du horrek guztiak ez duela arazoa beste toki batera eraman baino egiten.
  • Literatur obrak ezin dira inoiz ere garai baten hizkuntz-lekukotasun bakartzat hartu. Eta literatur mugimenduen eta hizkuntza-sistemaren eboluzioan nolabaiteko isomorfismoak aurkeztea oso arriskutsua da, eta orain arte ez du inork argudio sendoz frogatu.
  • Hizkuntzaren bizitza osoa ezin aztertu eta azal daitekeenez, hautatu beharra dago.
  • Zenbait tradiziotan, hizkuntzaz kanpoko bi gai aipatu ohi dira: gorabehera politikoak eta literatur hizkuntzakoak. Hizkuntzalari askok ukatu arren, kanpoko historiak badu eragin eta islarik hizkuntzaren bilakabidean.

Euskararen Periodizazioa: Badira aspaldidanik zuzenean edo zeharka arazoa ukitzen duten usteak, “proposamen” argi ez badira ere.

  1. Ibar (1935): Zatiketa hirukoitza egin zuen:
    • A. Axular.
    • B. Larramendi.
    • C. Garaikideak.
  2. Intxausti (1990):
    • A. Historiaurretik Erromaren eroriko arte.
    • B. Erdi Aroa.
    • C. Aro Modernoa (1545-1789).
    • D. Aro Garaikidea (1789-1936).
    • E. [Azken] 50 urte (1937-1987).
  3. Zuazo (1995):
    • A. Euskararen Historiaurre luzea.
    • B. XVI-XVII. mendeak.
    • C. XVIII-XIX. mendeak.
    • D. 1875-1936.
    • E. Gerraondoko garaia.
  4. Lakarra:
    • 1. Akitaniera (I-III. mendeak).
    • 2. Erdi Aroko euskara (IX-XV. mendeak).
    • 3. Euskara arkaikoa (1600 arte).
    • 4. Euskara zaharra eta klasikoa (1600-1745).
    • 5. Lehen euskara modernoa (1745-1890).
    • 6. Azken euskara modernoa (1891-1968).
    • 7. Euskara batua (1968-).

Entradas relacionadas: