Euskararen Heteroglosia Komunikabideetan: Gazteak eta Aldaketak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en
vasco con un tamaño de 2,9 KB
Komunikabideen Eboluzioa eta Heteroglosiaren Agertzea
Azken hamarkadetan komunikabideetan izan den aldaketarik nabarmenena heteroglosiaren agerpena izan da, ezaugarri soziolinguistiko gisa. Euskara estandarraren erabilpen soil batetik, hizkuntza ugariak hartzen dituen eredu batera igaro da. Hau bereziki gazteei zuzendutako komunikabideetan izan du eragina, gazteen medio kontsumo eta parte hartze joerek bultzatuta.
Zer da Heteroglosia?
Heteroglosia egungo komunikabideen ezaugarri soziolinguistiko aipagarriena da; hizkuntza dibertsitatea ematen duena. Egungo komunikabideen arloan garrantzia hartu du eta medioetan aldaketa gradual bat eman dela esan daiteke.
(Gaztearen diseinu soziolinguistikoan, bernakuluizazio estrategiek gazteekin identifikatzea dute helburu nagusi: bai euskalkiaren erabileran eta bai batu bertaratuaren erabileran ere.)
Gazte Hizkeren eta Heteroglosiaren Arteko Lotura
Gazte hizkerak gaur egun estandar erabilpena murriztu egin dute eta bernakulu hizkuntzak darabiltzate (bertaratua, euskalkia eta hizkuntzartekoa). Honek heteroglosia suspertu egiten du, hizkuntza baten erabileran soilik ez delako mugatzen.
Irudikapena Gaztea Irratian: Ikuspegi Soziolinguistikoa
Ikuspegi soziolinguistiko batetik irudikatuta, Gazteak gizarte komunitate elebiduna du audientziatzat. Bernakuluizazio-estrategiek gazteekin identifikatzea dute helburu nagusi, bai euskalkien erabileran eta bai euskara batu bertaratuaren erabileran.
Euskara estandarra Di Da Gaztean nagusitasuna eduki arren, beste hizkuntzen parte hartzea sustatu nahi dute. Adibide honekin antzeman daiteke eredu estandarrak indarra galtzen joan dela eta heteroglosiak aldaketa gradual bat ekarri duela.
Hizkuntza Erabilera Gaztearen Diseinu Soziolinguistikoan
Gaztearen diseinu soziolinguistikoari begira, Euskara batu estandarrak beste hizkuntzak baino garrantzi handiagoa dute. Informazio generoetan EBE (Euskara Batu Estandarra) darabilte esatariek eta esatari nagusi gehienek estandarrean mintzatzen dira. Aldaera bernakuluen artean:
- Bigarren mailan dauden lehiaketak, gai informalak eta elkarrizketetan EBB (Euskara Batu Bertaratua) eta E (Euskalkia) mintzatzen direla entzun daiteke.
Azkenik, ahotsak aipatzean, nabarmendu beharra dago EBE-n mintzatzen diren esatari nagusiek seriotasuna erakutsi nahi dutela hizkuntza honekin, eta bien bitartean euskalkia erabiltzen duen esatariak ahots freskoagoa eta goxoagoa darabil, tokian tokiko gertutasuna adieraziz.
Gaztelania-Euskararen Forma Hibridoak
Gaztelania-euskararen hizkuntzak ez du hainbesteko erabilerarik Di Da Gaztean. Jon Gotzonek eta Jon Baztarrikak erabiltzen duten hizkuntza hau, umore saioetarako erabiltzen dute nagusiki. Ez da ohikoa Di Da Gaztean hizkuntza hau erabiltzea.