Euskararen Fonetika eta Fonologia: Aldaketa Diakronikoak
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Plástica y Educación Artística
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,98 KB
/h/ Fonema eta Aspirazioa Euskaraz
/h/a Euskal Herrian betidanik ahoskatu den fonema da, adituen ustez. Akitaniako euskal izen zaharretaraino (cison, sembe, bihox...) jo behar dugu /h/aren antzinatasuna ikusteko.
Hala ere, /h/ zahar horrek aztarnak utzi ditu hegoaldean:
- Uharte > Ugarte
- Le(h)un > Legun
- Haitz + gibel > Jaizkibel
Gaur egun /h/ soinua Iparraldean bizirik dirau.
/h/aren Ahoskera Dialektala
Ahoskera desberdinak aurkitzen ditugu euskalkietan:
- (EB) auzo > aizo (Z)
- (EB) haize > aize (Z)
- (EB) haize > haize (L)
- (EB) auzo > auzo (L)
/h/a zein inguramendu fonikotan agertzen zaigu?
Azpimarratzeko modukoak dira honako inguramendu foniko hauek:
- Sonanteen inguramenduan: nh, lh eta rh. Adibidez: sen/har, el/hez/ta/tu, al/ha/ba, ber/he/zi.
- Bokalen artean: lehen, nihau (neu).
- Herskari ahoskabeen inguramenduan: ph, kh eta th. Adibidez: a/phez, ur/the, khan/ta.
Dardarkariak (Rhotics)
Bi dardarkari ditu euskarak: /r/ gogorra eta /r/ leuna. Baina Iparraldean /R/ ubularra ere entzuten da, frantsesaren eraginez.
/r/ leunaren galera
/r/ leuna bokal artean egokitzen denean, galdu egiten da:
B r B > B ∅ B
- (L) mendirat > mendiat
- (Ipar.) zelarik > zelaik
- (EB) Zuberoa > Xibeua (Z)
Fenomeno fonetiko horiek gertatzen direnean, bigarren mailako diptongoak sortzen dira sarritan, hots, jatorrizkoak ez diren diptongoak.
Kontsonante Alternantziak
Bi alternantzia dira nagusi:
- -ki / -gi alternantzia: (EB) jaiki > jagi (B)
- l / d alternantzia:
- (EB) belar > bedar (B)
- (EB) zilar > zidar (B)
- (EB) elur > edur (B)
Bustidura edo Palatalizazioa
Bi bustidura mota daude:
Bustidura Automatikoa
-i- bokalaren eraginez sortzen denean:
- i + t > tt: (EB) ditut > dittut
- i + ts > tx: (EB) itsaso > itxaso
- i + l > ll: (EB) mutila > mutilla (G)
- i + n > ñ: (EB) mina > miña (G), miñe (B)
- i + z > x: (EB) bizi > bixi; (EB) goizean > goxean (B)
Bustidura Adierazkorra
Berariaz edo nahita sorturiko bustidurari deritzo. Txikitasuna, maitasuna eta goxotasuna adierazteko erabiltzen da, batez ere. Zenbait herritan umeei hitz egiteko *xuka* erabiltzen da, bustidura adierazkorra sortuz: Xer duxu? Oñaxea duxu ala?
Adibideak
- (Gazt.) Victor > Bittor, Bitxor (B)
- (Gazt.) Javier > Xabier
- (Gazt.) Magdalena > Maddalen
Euskaran: emakume ttenttea (harroa) vs. emakume tentea (zuzena). Beraz, ttente ≠ tente.
Beste Fenomeno Kontsonantiko Batzuk
Sandhi Fenomeno Fonetikoa
Hitz-elkarketetan gertatzen den aldaketa fonetikoa:
n/l + z > tz
- egin zen > eintzan (G), egintzen (EB)
Bizkaierazko Fenomenoak
Bizkaieraz entzuten diren aldaketa espezifikoak:
- ez + j > etxat, etxata (Adibidez: "ez jata gustatzen")
- k + b > p:
- (EB) inork (b)ere ez > iñopes (B)
- (EB) nik baino gehiago > nipaño geixau (B)
Neutralizazioak
Neutralizazioa herskari ahoskabeen alde (p, t eta k):
(EB) nb > np (B, Z)
- (EB) denbora > denpora (B, Z)
- (EB) jendea > jentea (Z), jentie (B)