Euskararen Ezaugarri Linguistikoak eta Euskalkien Sailkapen Historikoa
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Latín
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,2 KB
"TTIKI-TTIKITTIK" testuaren azterketa linguistikoa
Ezaugarri fonetiko-fonologikoak
Lehenengo ahapaldian, "ttiki-ttikittik" bustidura adierazkorra erabiltzen du, goxotasuna adierazteko. Hurrengo lerroan, "ixtudiante" hitzean asimilazioa ematen da, hasierako 'e' 'i' bihurtzen baita. Ahapaldi honetako azkenengo lerroan hitz bera agertzen da, baina horrez gain, "baino" hitza dago, bustidura automatikoa ematen ez dena. Amaitzeko, "hobe" hitzean hasperena dago, nafar-lapurtarrek 'h' fonema ahoskatzen baitute.
Bigarren ahapaldian, bustidura adierazkorra duten hainbat hitz daude, hala nola, "nexka", "xume" eta "xarmant". Bigarren lerroan, "zitzaitan" dago, non herskari ahostuna /d/ ahoskabe /t/ bihurtzen den. Aurretik, goxotasuna adierazteko bustidura adierazkorra duen hitza dago, "pollit". Berriro ere bigarren lerrora bueltatuz, "mahainean" hitzak bi ezaugarri ditu: lehena, hasperena dagoela bokalen artean; eta bigarrena, ez dela bustidura automatikorik ematen. Hurrengo lerroan, "kartsu" hitzak /q/ herskari ahostuna /k/ ahoskabe bihurtzen du. "Ezpaina" hitzean ez dago bustidura automatikorik, baina horren ondoren dagoen "aise" hitzean bai. Azkenengo lerroan, hasperena dago bi hitzetan: "hori" eta "bihotzian". Azken honek beste ezaugarri bat ere badu, disimilazioa, goranzko diptongoa ea>ia bihurtu baita.
Hurrengo ahapaldian, hasperena dago lehen lerroan, "beharriran" hitzean. Hurrengo lerroan, "joan zen" hitzean /j/ fonema [y] ahoskatzen da, eta gainera neutralizazioa ematen da z>tz bihurtuz; beraz, bi hitz hauen ahoskera [yoancen] da. Hirugarren lerroan monoptongazioa dago, "nuzu" "nauzu"tik datorrelako eta au>u-ra aldatzen delako. Azken lerroan, hasperena dago "histoko" hitzean.
Azkenengo ahapaldian, "jainko" eta "jakingo" hitzetako /j/ fonema [y] ahoskatzen da. Azken lerroan, "segeretuan" agertzen da, "sekretu"tik datorrena. Kasu honetan, bokal epentetikoa sortu da (kr>ger). Azkenik, bustidura adierazkorra dago testuko azken hitzean.
Ezaugarri morfologikoak
- "Salamankarat": deklinabidean, NORA kasua adierazteko "-rat" atzizkia gehitzen zaio nafar-lapurteran.
- "Anai-arrebei": deklinabidean, NORI kasua adierazteko "-eri" atzizkia gehitzen zaio.
Berezitasun lexikoak
- Kartsu: apasionatua
- Aisa: erraz
- Erran: esan
- Herabetu: lotsatu
- Histu: tristetu, higatu, ahuldu
- Giltari: zaindari
- Oren: ordu
Euskalkien sailkapenaren bilakaera historikoa
Louis Lucien Bonaparte (IX. mendea)
IX. mendean, euskalkien lehenengo sailkapen garrantzitsua Louis Lucien Bonaparte printzeak egindakoa izan zen. Laguntzaile sarea osatu zuen euskarari buruzko datuak jasotzeko, eta bildutako informazioan oinarrituta zortzi euskalki sailkatu zituen:
- Bizkaiera
- Gipuzkera
- Iparraldeko goi-nafarrera
- Hegoaldeko goi-nafarrera
- Lapurtera
- Mendebaldeko behe-nafarrera
- Ekialdeko behe-nafarrera
- Zuberera
Resurrección María de Azkue (1905)
Beranduago, 1905ean, Resurrección María de Azkue (1864-1951) euskaltzainburu eta idazle lekeitiarrak sailkapenari zuzenketa batzuk egin zizkion. Bere ustez, zazpi ziren euskalkiak:
- Bizkaiera
- Gipuzkera
- Goi-nafarrera
- Lapurtera
- Behe-nafarrera
- Zuberera
- Erronkariera
Koldo Zuazo eta euskara batua
Baina ordutik hona gauzak asko aldatu dira: euskara batua sortu da. Koldo Zuazok (Eibar, 1956) sei euskalki bereizten ditu:
- Mendebaldekoa
- Erdialdekoa
- Nafarra
- Nafar-lapurtarra
- Zuberotarra
- Ekialdeko nafarra