Euskararen eta Euskal Literaturaren Historia Laburra

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Religión

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,86 KB

Euskararen Jatorria

Euskararen jatorriari buruzko hainbat teoria daude:

Euskal Iberiarra

Erromatar konkistarekin, Iberiar penintsulako hizkuntza (euskara) galdu eta Pirinio mendietan gelditu zen. Fonetika antzekoa, hitzen eraketa itxurakoa, gramatika ia berdin, baina ezin da esan euskara iberieraren egungo forma denik. Hizkuntzalariek diote gaztelaniak eta alemanak duten modukoa litzatekeela ahaidetasun hori.

Euskal Kamito-Semitikoaren Teoria

Teoria honekin parekatzean, berberea aipatu behar da. Espainiar konkistatzaileak Kanariar uharteetara iritsi baino lehen, guantxera mintzairarekin ahaidetu dute. Euskal kamito-semitikoaren teoria motz geratzen da jatorriak argitzeko.

Euskal Kaukasiarra

Kaukason mintzatzen diren hizkuntzekin uztartzen du euskara. Hizkuntza horiek ez dira guztiz homogeneoak. Irakasle garrantzitsuek ez dute ahaidetasunik aipatzen, ezpada antz tipologikoa. Eragozpenik handiena hizkuntza kaukasiarren arteko batasun komuna frogatzea da. Gero, arbaso komun hori euskararekin konparatu beharko litzateke. Zaila da senidetasun genetikoaz hitz egitea.

Euskara eta Makrofamilia Dene-Kaukasiarra

Iritzi honen aldekoek uste dute, gaur egun irla bezala inolako ahaidetasun genetikorik gabe dakuskigun hizkuntzak batuta zeudela. Hizkuntza-irla bat dela esaten dute hizkuntzalariek, frogatutako ahaidetasun linguistikorik gabea. Europako hizkuntza indoeuroparren artean familiarterik gabe geratzen da euskara. Latina eta gaztelania bi hizkuntza direla esaten dugu, baina biak etenik gabeko continuum baten jarraipena dira. Antzinako eta oraingo euskara bakartzat hartzen dira, baina euskaldunek ez lukete elkar ulertuko. Horregatik deitzen diogu protoeuskara duela 2.000 urteko euskarari.

Euskal Literatura Inprimatua

Gizartea eta Ekonomia

Gizartearen egitura feudalaren gainbehera burgesiaren indartzearekin batera gertatu zen. Italiako hiriak dira gizarte berriaren dinamikaren adierazgarri. Merkataritzaren garapenarekin, gizartearen antolaketa aldatzen da, estatuak indartzen dira. Hirien indartzearekin batera erortzen da nagusien boterea. Euskal Herrian kaparetza edo hidalgotasun unibertsalaren aldarrikapenak izan ziren. Egitura berriak sistema feudalaren bukaera ekarri zuen.

Kultura eta Artea

Errenazimentua Italian sortu zen eta biziago abiatu zen bertan. Iturri klasikoetara itzuli beharra aldarrikatu zuten artistek. Italiako Quattrocento eta Cinquecento izenez ezagutzen diren bi mendeak dira. Italia izan zen Errenazimentuaren sehaska. Florentziakoa zen Medici familia, eragina izan zuen artistak babesten. Humanismoa da Errenazimentuak dakarren ikuspegi berria. Giza adimena eta sormena aintzat hartzeko asmoa nagusitzen da, klasikoen espiritua berreskuratuz. Gizakiaren duintasun artistikoaren eta moralaren kontzeptu berria ezartzen da. Jakintzaren iturrietara bitartekorik gabe jotzeko erabakia dago oinarrian, eta hortik dator Erreforma Protestantea. Inprenta garrantzitsua da ideia berriak zabaltzeko.

Euskal Literatura XVII. Mendean

Giro Erlijiosoa

Protestanteek sortutako ekaitzak europarrak astindu zituen. Hauek antolatutako erreformen aurka, Eliza Katolikoa gogor saiatu zen bide erlijioso, politiko eta militarrak martxan jarriz. Erdi Aroko liberalismoari hesia jarri zion Elizak. Honen ondorio da Trentoko Kontzilioa. Aita Santuak elizako goi-kleroa Trentoko Kontzilioan elkartu zuen Elizari antolaketa berria emateko eta dogma katolikoa zehazteko. Bertan, Kontraerreforma sortu zen. 18 urtez bilkura egon ondorengo neurriak:

  • Elizak doktrina argia zabaldu behar zuen kristauen artean.
  • Elizaren hierarkia inposatu behar da.
  • Morala eta ohiturak estutu behar dira.
  • Elizako erritoetarako latina nagusi.
  • Herriari doktrina bere hizkuntzan.

Giro Ekonomikoa

XVI. mendean Espainiaren nagusitasuna, itsasontzi-flotak, burdina eta egurra zutelako. XVII. mendean Frantziak hartzen du nagusitasuna Espainiaren porrotaren ondoren. Nagusitasuna Iparraldean, itsasontzigintza, arrantza eta merkataritza loratzen direlako. Arrantzaleak balearen arrantzan hasieran, gero bakailaoa deskubrituko dute. Honek aberastasuna ekarriko du, burgesia sortuko da eta kulturak gora egingo du.

Kultur Giroa

Trentoko Kontzilioak kristau heziketan interesa jarri behar zuen. Iparraldean beharrezkoak ziren erlijiozko euskal liburuak eta ia ez zeuden. Horrela, zenbait apaiz elkartu ziren erlijioa euskaraz zabaltzeko. Mugimendu honi Sarako Eskola deritzo eta buru Axular da. Nahiz eta helburu nagusia literatura egitea ez izan, garrantzitsua izan zen Axular bezalako idazle bat sortzea.

Sorginkeria eta Inkisizioa

Trentoko Kontzilioaren ondorioak: Pierre de Lancre, XVI. mendean jaio zen Bordelen. Frantziako epaile zorrotza izan zen. Henrike IV.ak Lapurdira...

Entradas relacionadas: