Euskararen Datazioa: Hizkuntzalaritza Historikoaren Planteamenduak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,58 KB

Euskararen Datazioa: Hizkuntzalaritza Historikoaren Planteamenduak (Gorrotxategi, 2001)

Sarrera

Lan honetan, antzinako datuen adskripzio linguistikoari buruzko alderdi metodologikoak aztertzen dira, euskararen historia eta historiaurreko datazioekin lotuta. Konparazio-proposamen modernoak (euskara iberiarrarekin eta Na-Dene taldearekin) kritikatzen dira.

Hizkuntzalaritza Historikoa

Hizkuntzalaritza historikoak hizkuntzen bilakaera deskribatu eta azaltzen du, datuetan oinarrituz. Euskarazko lehen testu zuzenak XVI. mendekoak dira. Hizkuntzaren historiaren alderdi garrantzitsuak argitzen dituzten fenomeno linguistikoak ezarri daitezke.

XVI-XVII. Mendeak

XVI. mendeko testuen (Leizarraga, RS) eta XVII. mendeko Axularren artean, hainbat aldaketa nabari dira, aro arkaiko eta klasiko baten arteko aldea markatuz.

Erdi Aroa

Erdi Aroan zeharkako lekukotasun ugari daude (glosak, izenak), garai hartako euskarari buruzko informazioa emanez.

Antzinaroa

Antzinaroan oso hizkuntza gutxi dokumentatu ziren. Ez dugu euskarazko testu zaharrik. Batzuetan zaila da ulertzea gizarte batek bere hizkuntzan idatzitako lekukotasunik ez uztea. Askotan, idazkera hizkuntza batekin lotuta dago (iberiera, latina). Euskal hiztunek latinera jotzen zuten idazteko.

Zeharkako Datuak

Aldi horretako hizkuntzaren itxurari eta hedadurari buruzko argia ematen digutenak zeharkako datuak dira:

  • Latinezko hilarrietako pertsona- eta jainko-izenak.
  • Egile klasikoek helarazitako informazioa.

Informazio horrek arazoak ditu: kanpoko interpretazioa da, izenak deformatuak izan daitezke.

Euskararen Hedapena Antzinaroan

Antzinaroan, euskara (edo antzeko hizkuntzak) mendebaldeko eta erdialdeko Pirinioetan hitz egiten ziren, Aran haraneraino eta Salat ibarreraino, Garona ingururaino hedatuz. Hegoaldean, euskararen presentzia ziurtatuta dago baskoien, Nafarroako eta Aragoiko lurraldeetan. Iberiera hizkuntza idatzia eta prestigiozkoa zen.

Espinosa eta Useroren Aurkikuntza

Espinosa eta Userok (1988) Alto Cidacos eta Yanguasko (Soria) epigrafe latindarrak aurkitu zituzten, ezaugarri formal espezifikoekin. Onomastika ez zen beti zeltiberiarra, izen baskoiekin paraleloak zituen.

Euskararen Sailkapena

Hizkuntzalari gehienek euskara hizkuntza isolatutzat hartzen dute, beste hizkuntzekin harreman genetikorik gabe. Hizkuntza-ahaidetasuna ezin da frogatu.

Teoria Autoktonista

Teoria autoktonistak euskara erromatar eta indoeuropar aurreko hizkuntzatzat hartzen du. Euskara gaztelania eta latina baino zaharragoa dela uste da, eta lexikoan harri aroko kultura islatzen dela.

Lexikoaren Estratifikazioa

Euskal lexikoan estratifikazioa egitea zaila da. J. Lakarrak (1995, 1998) protoeuskararen erroa monosilabikoa zela ondorioztatu zuen.

Euskara eta Beste Hizkuntza Familiak

Ahaleginak egin dira euskara familia linguistiko batean sailkatzeko. H. Schuchardtek eusko-iberiarraren flexio nominala berreraiki zuen. M. Gómez Morenoren (1925) idazkera iberikoaren deszifratzeak ez zuen hipotesia berretsi.

Hans G. Mukarovsky

Mukarovskyk euskarak hamito-semitiko hizkuntzekin eta afrikar batzuekin harremana zuela uste zuen. Paraleloak ez dira sinesgarriak.

Hizkuntzen Sailkapena

Greenbergek hizkuntzen sailkapen berria proposatu zuen. Euskara Dene-Kaukasoko makrofamilian sartu da.

Ruhlen

Ruhlenek euskara Dene-Kaukasiarrari atxiki zion. Datuetan akatsak daude. "Izenerako" hitza euskal-berebere konparazioaren klasikoa da. "Ura" hitzak paralelo asko ditu.

Entradas relacionadas: