Euskararen Bokalismoa: Aldaketak, Joerak eta Ezaugarriak

Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 5,75 KB

Bokalismoa

Aurretikoak

Urteen eta mendeen arabera, hizkuntzak aldatu eta garatu egiten dira. Alboko hizkuntzen eraginez, euskarak ere aldaketak izan ditu; adibidez, latineko joccum-etik joku sortu da, edo latineko solum-etik zolu, zolü, soro, solo. Hori dela eta, orain 5.000 urteko euskaldun hipotetiko batek ez luke gaurko mintzaira asko ulertuko. Konbinazio asko gertatzen dira mintzairetan, fonemen asimilazio eta disimilazio faktoreak tartean direnean. Aldaketa fonetiko batzuk iraunkorrak dira, eta beste batzuk, aldiz, galkorrak. Gizarteari dagokionez, mendi eta haranen bereizketa topografikoak hizkuntza baten sakabanaketa eragin dezake. Horregatik, euskararen eremuan 8 bariante nagusi eta 25 bat azpieuskalki daude.

Gaurko euskarak inguruko mintzaira erromanikoen eragina du, batez ere gaskoiarena (biarnesa eta landesa hartuta iparraldeko euskalkien eremua da) eta, hegoaldean, gaztelania zaharrena (aragoierarekin batera). Dena den, euskarak mailegu zaharrak egokitzeko dituen lege fonetikoei esker, kanpoko hitzak euskalduntzea lortu du. Mailegu horiei esker, euskara gaur egun mintzaira aberatsa da: Celam > gela, Pacem > bake/paz, Lex legem > legea.

Zenbait ikuspegi

1) Euskarak 5 unitatezko sistema bokaliko soila dauka, gaztelaniak bezala. Zubererak eta behe-nafarrerak alboko mintzaira frantsesetik harturik [ü] delako bokala ere badute. Hizkuntzalari batzuen ustez, euskarak gaztelaniari utzi dizkio 5 unitatezko bokalismoa, zeren eta bere inguruko gaskoinerak 7 eta frantsesak 9 bokalezko sistema konplexua daukate. Gainera erronkarieraz eta zubereraz bokal sudurkariak eman daitezke ondoko sudurkariaren eraginez. Bizkaieraz bokale sudurkaria eman zen gutxienez XVI.mende arte. Factionem ? faizü. 2) Euskal bokaleek bi joera dituzte; bata, aldaketa joera eta bestea, tinkotasunarena. Nabarmena gertatzen da, euskarak latin bokalismoarekiko duen tinkotasuna [?/?] laburren kasuan. P?cem ? bike / lupum ? lupene. Beste hitz batzuetan, gaztelaniako aldaketa bera atzematen da. Fidem ? fede / missam ? meza / missum ? mezu. 3) Zubereraren eremuan, [u] bokaleak dituen jokabideak: a) Mantendu egiten da dardarkari soilaren aurrean, baita bokal artean eta azken posizioan ere. Hi(r)ur. Ez ordea dardarkari bikoitzaren aurrean. b) Dardarkaria+oklusiba apikale aurrean, eutsi egiten da bokal zaharra. Ez ordea dardarkaria+txistukariaren aurrean. Ürzo ? usoa. c) [s] txistukari aurrean, ez da aldatzen. Ikhusi, busti. Bai ordea [z] [tz] [ts] aurrean. Güzi, hütz. Bestalde asimilazio hutsez [u], [ü] bilaka daiteke. Bürüa, bürdin. 4) Zubereraz bestalde amaieretan [o], [u] bilaka daiteke. On ? un / gizon ? gizun. Nabariak dira [n] sudurkariak+kontsonante kasuak. Ezkondu ? ezkundu. Bokaleen irekiera eta itxiera (lotura) 1) Beste hizkuntza batzuetan bezala dardarkari bikoitzaren aurrean irekiera gertatzen da; fenomeno hau nahiko sistematikoa da bizkaieraren eremuan. Berri ? barri / izerdi ? izardi… Fenomeno fonetiko horrek Gipuzkoaldeko Goierriri ere ukitzen dio. Eguerdi ? eguardi /

txertatu ? txartatu… Gainera bukaerako [-er], [-ar] bilakatzea ohizkoa da bizkaieraren eremutik kanpo ere. Bazter ? baztar… Berdin gertatzen da latinetik eta hizkuntza erromanikotik sarturiko hitzetan. Piperem ? piper, pipar… Goi-nafarrerak ordea, alderantziz jokatzen du, hau da, itxitako formulak nahiago ditu. Ipar ? iper… 2) [R] dardarkaria+kontsonante baten aurrean [i], [e] bilaka daiteke. Irten ? erten… [R] dardarkariaren aurrean, [u], [o] bilaka daiteke eta [l] leherkariaren aurrean bokala ireki daiteke. Beltz ? baltz… Beste zonalde batzuetan [i] eta [u] bokalen ondoan [a] bokala itxi egin ohi da. Aita ? aite / ogia ? ogie / gorputza ? gorputze… 3) Trisilaboetan [i] eta [u] bokaleen aurrean hitz hasierako [e] eta [o] bokaleak itxi egin daitezke. Eguzki ? iguzki / eduki ? iduki… Daradarkariaren aurrean protesia [i] bokalea da batzuetan asimilaziozko fenomeno gisa, nahiz eta normalean gurean [e] eta [a] gertatzen dira. Rosa ? arrosa, errosa… Berdin gertatzen da [s] aurrean. Spiritum ? ezpiritu, izpiritu / speculum ? ispillu, espillu… 4) Sudurkariak bokalearen itxiera edo diptongoaren murrizketa suposa dezake. Hainbeste ? hanbeste / gizon ? gizun… Bestalde, bokale arteko sudurkariak [e] itxi dezake [i] bilakatuz. Ez-nor ? inor / ez-non ? inon… 5) Kontsideratzekoak dira kasu honetan asimilapen eta disimilapenezko ñabardura fonetikoak. Asimilapenak bokal batek alboko batean egiten duen eragina adierazten du. Elkar ? alkar / atera ? atara / betagin ? latagin (letagin-disi.)… Bokaleen ezpainkarikatzea (labializazioa) eta ez-ezpainkarikatzea 1) [i], [u] bilakatzea labializaziozko fenomenoa da, nahiz eta ez izan hain garbia arrazoi fonetikoen aldetik. Iltze ? ultze / irten ? urten… [e], [o] bilakatzea dilaziozko fenomenoa dela dirudi. Mitxelena filologoaren iritziz, kasu batzuetan aldaki primitiboena [u] bokalea gerta daiteke. Ugaraxo (igel) / ugaraba (nutria). 2) Ezpainkari baten aurrean [i] ordez [u] gerta daiteke. Ubi ? ibi. Euskalari batzuek zalantzak dituzte formula honen primitibotasunaz. Beste batzuetan [u], [i] bilakatzen da. Mutil ? mitil / zubi ? zibi… 3) Iparraldeko euskara, eta zubereraz bereziki, [i]+[u] formula [ü]+[ü] delakoa da. Itsu ? ütsü / tipula ? tüpüla… Erronkarieraz [e]+[u], [u]+[u] bilakatzen da. Gaztelu ? gaztulu… Bestalde [u]+[i], [u]+[u] asimilazioa ez da hain ohizkoa baina nabaria gertatzen da. Burdin ? burdun, bürdün… 4) Bokaleen metatesia (toki aldaketa) gerta daiteke posizio berezietan. Hodei ? hedoi / ukitu ? ikutu… Hala ere, kasu batzuetan, gaitza gertatzen da jakitea zein den formula zaharrena bokaleen lerradurak nabariak direlako maiz gure hizkuntzan. Idoro ? ediro, odoro…

Entradas relacionadas: