Euskararen bilakaera eta eragileak XIX. eta XX. mendeetan
Enviado por Programa Chuletas y clasificado en Inglés
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,07 KB
XIX. mendeko euskararen aldeko mugimenduak
XIX. mendearen azken urteetan bi gertaerek bideratu zituzten euskararen aldeko hainbat mugimendu eta ahalegin:
- Ipar Euskal Herrian, poesiak eta kazetaritzak eman zituzten urratsik interesgarrienak.
- Hego Euskal Herrian, foruen galerak eta industria iraultzak ekarritako egoera soziopolitiko berriak euskararen aldeko hainbat mugimendu eta ahalegin bideratu zituzten.
Euskal literaturaren hutsuneak: kultura eta hezkuntza
Euskal gizarteak hutsune larriak zituen literatura modernoa mamintzeko, batez ere kultura eta hezkuntzan. Horietako hiru hutsune nagusi:
- Hezkuntza batua eta normalizatua.
- Euskarazko eskola sistema.
- Unibertsitate publiko euskaldun bat.
Jose Manterolaren ekarpenak
Jose Manterolak hainbat saiakera eratu zituen, eta haietara bertsoak ez ezik, ipuinak, saiakera laburrak eta antzerkitxoak ere bidali zitezkeen batzuetan.
Lore jokoetako idazle nabarmenak
Lore jokoetan saiatutako hiru idazle nagusiak:
- Joan Batista Elizaburu
- Felipe Arrese Beitia
- Gregorio Muxika
Eusko Ikaskuntzaren helburuak eta ahaleginak
Eusko Ikaskuntzaren helburua euskal munduari dagozkion gaiak ikertzea zen. Kezka nagusiena irakaskuntza zen. Horretan egindako ahalegin handiak honako hauek izan ziren:
- Sortu berri ziren ikastolentzako ikasliburuak egitea.
- Euskal gaiei buruzko udal ikastaroak eratzea.
- Euskal Unibertsitaterako aurreproiektuak prestatzea.
Euskaltzainburuak: Azkue eta Urrutia
Lehenengo euskaltzainburua Resurrección María Azkue izan zen, eta gaur egun Andres Urrutia da.
Euskaltzaindiaren helburu nagusia: batasuna
Euskararen batasuna zen Euskaltzaindiaren helburu garrantzitsuena, eta 1968an heldu zion ofizialki Akademiak batasunaren auziari.
Euskaltzaindiaren bi sail nagusiak
Euskaltzaindiak bere hastapenetik izan dituen bi lan nagusiak Iker eta Jagon sailak dira:
- Iker sailak hizkuntzaren azterketa du helburu.
- Jagon sailak, berriz, hizkuntza zaintzea du helburu.
Euskaltzaleak elkartea
Euskaltzaleak elkartea 1926an sortutako euskararen aldeko talde bat izan zen.
Euskaltzaleetako bazkide baten ametsa
Euskaltzaleetako bazkide borrokatuenaren ametsa euskara hutsezko egunkaria plazaratzea izan zen, Lizardiren ametsa, hain zuzen ere.
Jose Aristimuño (Aitzol): apaiza eta sustatzailea
Jose Aristimuño, Aitzol ezizenez ezaguna, apaiz bat zen. Haren kemenari zor diogu, batik bat, 1935 eta 1936an Donostian izandako I. eta II. Bertsolari Txapelketen antolamendua. Baina, batez ere, Olerti Egunen bitartez euskarazko poesiari eman zitzaion norabide berria.
Olerkariak eta euskal literaturari ekarpena
Olerkariak urtean behin jai-lehiaketa hauetara aurkezten ziren poetak ziren. Sakonki eraberritu zuten euskal poesia, azalez eta mamiz.