Euskara eta Literatura Oharrak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Religión

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,97 KB

Eleberri Historikoak

Eleberri historikoak gertakari historikoei buruzko kontakizunak dira, eleberri tankeran egituratuak eta, horrenbestez, fikziozko elementu ugari dituztenak.

Ezaugarriak

  • Pertsonaiek, lekuek eta gertaerek oinarri historikoa izan ohi dute. Nahiz eta benetakoak ez izan, dagokion historiako unean dokumentaturik egon ohi dira.
  • Kontalaria orojakilea izan ohi da, dena-dena daki: gertakarien jakitun da, baina ez du haietan parte hartzen, kontakizunean hirugarren pertsona erabiltzen du.
  • Askotan protagonista nolabaiteko heroia edo pertsonaia nabarmena izaten da.
  • Oso garrantzitsua izan ohi da "berreraikuntza arkeologikoa" deritzona, hau da, dagokion garaiko lekuak eta giroa fideltasunez agertzea.
  • Leku eta giro historikoan kokaturiko fikziozko gertakariak kontatzen dira.

Bilakaera

  • XIX. mendearen hasieran sortu zen literatura genero hau.
  • Sortzailea Walter Scott idazle eskoziarra izan zen.
  • Bere eleberri historikoak Erdi Aroan kokatu zituen. Ezagunenak Rob Roy eta Ivanhoe dira.

Euskarazko lehen eleberri historikoak

  • Euskaraz idatzitako lehen eleberri historikoa Auñamendiko lorea (1898) dugu, eta haren egilea Txomin Agirre idazlea izan zen. VII. mendeko Euskal Herrian kokatuta dago.
  • Eleberrian, kristautu gabeko Portun buruzagi euskaldunaren eta Riktrudis dama kristauaren arteko ezinezko amodioa kontatzen da.
  • Jon Etxaide: Joanak joan (1955) eta Alostorrea (1950).

Eleberri historikoak euskaraz gaur egun

Azken hamarkadetan izugarrizko arrakasta izan du eleberri historikoak mundu osoan. Euskaraz ere nabari da joera hori, eta azken boladan gertakari historikoak oinarri dituzten lan berri ugari kaleratu dira:

  • Patxi Zabaletaren Errolanen harria
  • Aingeru Epaltzaren Mailuaren odola
  • Arlo honetan gailendu den idazle bat Toti Martinez de Lezea da, gehienak Erdi Aroan eta Euskal Herrian kokatuak: Erregearen mezularia, Ilargiaren alaba eta Hautsi da katea.

Bait Menderagailuaren Idazkera

  • bait + h: baih-
  • bait + l: bail-
  • bait + n: bain-
  • bait + z: baitz-
  • bait + g: baik-
  • bait + d: bait-

Ekintza eta Ondorio Atzizkiak

Atzizkiak: -kuntza, -dura/-tura, -(k)ada.

Kausazko Perpausak

Perpaus nagusiko ekintzaren kausa edo zergatia adierazten dute.

Kausazko Menderagailuak

Aditz jokatuekin:

  • -(e)lako
  • -eta
  • bait-
  • -(e)nez / -(e)nez gero
  • -(e)la-eta
  • -(e)la bide / -(e)la kausa / -(e)la medio

Aditz jokatugabeekin:

  • -t(z)eagatik
  • -t(z)earren

Oharra: '-teko' eta '-tzeko' erabili ahal bada, helburua adierazten du.

Ondorio Perpausak

Ondorio perpausek kausa baten ondorioa adierazten dute.

Nola Eratu

  • hain... non/ezen... bait-/-(e)n
  • halako... non/ezen... bait-/-(e)n
  • hainbeste... non/ezen... bait-/-(e)n

Bertsopaperak

Antzina, bertsolari asko ez ziren eskolatuak, eta buruz asmatuta zutena idatzarazten zioten beste bati; horrela sortu ziren bertsopaperak.

Gehienak bat-bateko bertsolari ospetsuei egindako eskaera "gaiztoak" ziren, gertaera bitxi baten berri emateko, norbait iraintzeko edo kritikatzeko, eta ondoren, ferietan eta azoketan saltzeko. Egungo komunikabideen funtzioa betetzen zuten, hein handi batean.

Bertsolari batzuen bertso jarriak oso estimatuak ziren eta oso ondo saltzen ziren. Xenpelarrenak, kasu. Bat-bateko bertsoetan erabiltzen diren molde, neurri eta errima mota berberak erabiltzen dira bertsopaperetan.

Entradas relacionadas: