Euskara: Izenordain Bihurkariak eta Aditz Jokatuak
Enviado por Anónimo y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 5,34 KB
Izenordain Bihurkariak
Izenordain bihurkariak norberaren buruari buruz hitz egiteko erabiltzen dira, ekintza subjektuari itzultzen zaionean. Euskaraz, burua hitza erabiltzen da, posesiboekin batera, izenordain bihurkariak osatzeko.
1. Adibideak testuinguruan
Ruche jaunak bere buruari hitzeman zion kontra egingo ziela, behingoz, bere adiskidearen asmo makurrei. Bere buruari esan zion ez zuela zilegi loroa laztantzea, haren egoeraz baliaturik; ezetz esateko aukera utzi behar zitzaion loroari. Maxek eten egin zion bere buruarekin solasa; jiratu, eta egiaztatu zuen ez zela inor sartu gelan bera hizketan aritu zen bitartean. Haserre zegoen bere buruarekin.
–Ez diok entzuten heure buruari baizik, bai denbora guztian entzun ere.
–Batzuetan, nahi nikek, zera, nola esan, neure buruarengandik urrundu. Bere buruaz erabat ziur zirudien Maxek. Saltzaileak bere burua barre egitera behartu zuen.
2. Izenordain bihurkarien erabilera
- Lasterketa amaitzea lortu dut, eta pozik nago neure buruarekin.
- Surflariak bere burua bota du uretara.
- Neure burua ondo baino hobeto ezagutzen dut.
- Sarritan, etorkizuna nolakoa izango den galdetzen diot neure buruari.
3. Izenordain bihurkarien deklinabidea
Hona hemen izenordain bihurkarien forma nagusiak, kasu desberdinetan:
- Neure burua, neure buruari, neure buruarekin, neure buruaz.
- Heure burua, heure buruari, heure buruarekin, heure buruaz.
- Bere burua, bere buruari, bere buruarekin, bere buruaz.
- Geure burua, geure buruari, geure buruarekin, geure buruaz.
- Euren burua, euren buruari, euren buruarekin, euren buruaz.
4. Ariketak eta galderak
- Atezainak lurrera bota zuen bere burua, baloiaren bila.
- Sarritan hitz egiten al duzu zeure buruarekin?
- Gustura al zaude zeure buruarekin?
- Ni oso harro nago neure buruaz, azterketa guztiak gainditu baititut.
5. Adibide gehiago
- Geure buruarekin haserretu ginen.
- Neure burua ikusi dut ispiluaren aurrean.
- Neure buruaren aurka lehiatuko naiz.
- Neure buruaz nago harro baino harroago.
Aditz Jokatuak
Aditz jokatuak pertsona, denbora eta modua adierazten dituzten aditzak dira, esaldiaren zentzu osoa emateko ezinbestekoak. Hona hemen adibide batzuk:
6. Aditz jokatuekin esaldiak
- Azokara noanean, barazkiak erosten ditut.
- Emadazu helbidea, postala bidaltzeko.
- Hiru urterekin ikasi nuen pianoa jotzen.
- Eguraldi ona egiten badu, hondartzara joango gara.
- Argibideetan jartzen duen eran muntatuko dut altzaria.
7. Aditz jokatugabeak eta jokatuekin esaldiak
- Iturritik nentorrela, ura erori zitzaidan.
- Basoan hartu genuen perretxikoa gibelurdina da.
- Andoni, abes ezazu bertso bat!
- Zuk esan didazun moduan josiko dut botoia.
- Probatu nahi al duzue nik prestatu dudan bizkotxoa?
8. Aditz jokatuak eta jokatugabeak
- JOKATUAK: joko dut, emango dizudan, hoa, irteten zarenean, begira iezaiozu.
- JOKATUGABEAK: ekarri, bota, ekarri, itzali, moztu.
Oharra:"emango dizuda" eta"irteten zarenea" aditz jokatuekin osatutako perpaus txertatuak dira.
9. Baldintza eta kausa adierazten duten esaldiak
- Zezena ziztu bizian zetorren gugana, eta zapi gorria askatu genuen.
- Har ezazu aterkia, euria barra-barra ari du-eta!
- Hago isilik, kontatu didazuna ez da egia-eta!
- Nirekin bazatoz, gauza bat erakutsiko dizut.
- Basora bazoaz, jaso itzazu masusta batzuk bidetik.
10. Denbora eta modua adierazten duten esaldiak
- Berandu iristen bagara, trena galduko dugu.
- Amonak erakutsi digun moduan prestatuko ditugu babarrunak.
- Salda edan nuenean, mingaina erre nuen.
- Alkandora esekiko dut, eguzkitan lehor dadin.