Euskara Gizartean eta Literaturan: Historia, Bilakaera eta Gabriel Arestiren Eragina

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,42 KB

Euskara Gizartean

  • Hasierako ideia: Europako hizkuntza gehienak indoeuropar familiakoak dira. Euskarak 2500 urte baino gehiago dauzka.
  • Jatorria: Ez dakigu.
  • Lehendabiziko arrastoak: K.a. I. mendean, erromatarrak etorri zirenean, euskara Pirinioetaraino eta Frantziako hego-mendebalderaino ailegatzen zen. Euskararen bizilagunak zeltiberiera eta iberiera ziren. Iberiera ez zen indoeuroparra. Lehenengo hitzak: nescato, seme.
  • Erdi Aroa: Jende euskalduna Errioxa birpopulatzen hasi zen. Ojacastron, XIII. mendean, bertakoek auzietan bere burua euskaraz defendatzeko eskubidea zuten. Euskarazko esaldi zaharrenak Donemiliagako glosak dira, X. mendekoak.
  • Aro Modernoa: Etxeparerekin hasi zen, 1545ean. Mugak: XVI. mendean Errioxa, Burgos eta Aragoiko Pirinioak erdalduta zeuden. XVII. eta XVIII. mendean Arabako zenbait herrietan ere galdu zen euskara. Erribera nafarra inoiz ez zen euskalduna izan.
  • Aro Garaikidea: XVIII. mende amaieran, hezkuntzak ez zion lekurik uzten euskarari. XIX. menderako, Araba osoan euskara galdu zen. XIX. mendean Nafarroan galera handia izan zuen, erdialdea galduz. XX. mendean Iparraldea bakarrik zen euskalduna.

Gabriel Aresti eta Literatura

1933an jaio zen, eta bere kabuz hasi zen euskara ikasten. Kontulari lan egiten hasi zen, baina aldizkarietan idaztea gogoko zuen. Lehenengoa Euzko Gogoan argitaratu zuen. Hasieran sinbolismoa landu zuen; lehen poesia liburua Maldan behera izan zen. Poesia zail eta konplexuko obra da, zentsura handikoa. Oterorekin poesia soziala lantzen aritu zen gazteleraz 50eko hamarkadan zehar. Harri eta herri poesia liburua egin zuen 1964an.

Arestiren poesia sozialaren ezaugarriak:

  • Olerkien bidez, diktadura sufritzen ari zen jende isilduaren ahotsa izan nahi zuen: gizarte mailako bidegabekeriak salatu.
  • Bere estiloa zuzena, erraza eta sinplea zen.
  • Gai batzuk etengabe errepikatzen zituen: bakea, egia, justizia...
  • Sinboloen garrantzia: harria.
  • Neurri eta errima jakinik gabe idazten zuen.

Zenbait olerki liburu egin zituen: Euskal harria, Harrizko herri hau eta Azken harria. Antzerkia ere landu zuen, euskal tradizioa eta Europako korronte garaikideak nahasiz berritzen saiatu zen.

Entradas relacionadas: