Euskara: Esapideak, Gabriel Aresti, Kontakizunak eta Aditzak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras
Escrito el en vasco con un tamaño de 3,91 KB
Esapideak
Hona hemen esapide batzuk:
- Harpa jo: adarra jo
- Txakurraren biolina: bai zera
- Zazpi belarriz egon: adi egon
Gabriel Aresti
Idazle eta poeta bizkaitarra (Bilbo, 1933-1975). Merkataritza ikasketak egin eta, ogibidez, enpresa kontulari izan zen. Euskaldun berria zen. Euskal poesia modernoaren eta antzerkiaren bultzatzaile nabarmena izan zen. Harri eta Herri (1964) da bere lanik onena. Literatura genero guztiak landu zituen.
Pertsonaiak Kontakizunean
Pertsonaiak istorioan duten garrantziaren arabera sailkatzen dira. Pertsonaia nagusia, bigarren mailakoa eta konpartsak ditugu.
Pertsonaia motak:
- Pertsonaia nagusia: Narrazioaren erdigunea da. Gizabanako bat, batzuk edo giza talde bat izan daitezke. Pertsonaia borobila da; haren izaera garatuz doa kontakizunean zehar. Batzuetan antagonista bat izan dezake, hau da, bere aurkakoa.
- Bigarren mailakoa: Laua da, ez du garapenik. Sarritan, arketipoa da, alegia, erabat gaiztoa edo ona, koldarra edo ausarta, ezkorra edo baikorra.
- Konpartsak: Edo estrak unean-unean azaltzen diren pertsonaiak dira.
Ezaugarritzea:
Pertsonaien ezaugarri fisiko eta psikologikoak ematen dira. Bi mota daude pertsonaiak ezaugarritzeko:
- Ezaugarritze zuzena: Beste pertsonaia batek edo pertsonaiak berak emandako xehetasunengatik ezagutzen dugu pertsonaia.
- Zeharkako ezaugarritzea: Pertsonaia bere erreakzioen bitartez, bere hitz egiteko moduengatik, bere ekintzengatik... ezagutzen dugu. Inork ez du zuzenean deskribatzen.
Aditzak
Hona hemen euskal aditz-paradigma batzuk, ahalera moduan:
Nor-Nori-Nork (Ahalera, Oraina/Etorkizuna)
Nor | Morfema 1 | Morfema 2 | Morfema 3 | Morfema 4 | Nork |
---|---|---|---|---|---|
zki | t | ke | t | ||
zki | k/n | ke | k/n | ||
zki | io | ke | |||
D | ieza | zki | gu | ke | gu |
zki | zu | ke | zu | ||
zki | zue | ke | zue | ||
zki | ie | ke | te |
Nork-Nor-Nori (Ahalera, Iragana)
Nork | Morfema 1 | Morfema 2 | Morfema 3 | Morfema 4 | Morfema 5 |
---|---|---|---|---|---|
N | zki | t | ke | en | |
H | zki | k/n | ke | en | |
Z | zki | io | ke | en | |
GEN | ieza | zki | gu | ke | en |
ZEN | zki | zu | ke | en | |
ZEN | zki | zue | ke | n | |
Z | zki | ie | ke | n |
Nor-Nori-Nork (Ahalera, Beste Forma bat)
Nor | Morfema 1 | Morfema 2 | Morfema 3 | Morfema 4 | Nork |
---|---|---|---|---|---|
N | zki | t | ke | ||
H | zki | k/n | ke | ||
L | zki | oi | ke | ||
GEN | ieza | zki | gu | ke | |
ZEN | zki | zu | ke | ||
ZEN | zki | zue | ke | te | |
Z | zki | ie | ke | te |