Euskara Batua eta Euskal Balada Tradizionalak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas
Escrito el en
vasco con un tamaño de 159,95 KB
Zer da euskara batua?
Euskara batua Euskaltzaindiak sortutako euskara estandarra da, euskal hiztunen arteko ulermena errazteko helburuarekin. 1968an hasi zen ofizialki Arantzazuko Batzarrean, eta ordutik hainbat arlotan erabiltzen da: hezkuntzan, komunikabideetan eta administrazioan.
Zertarako balio du euskara batuak?
Helburu nagusia da euskal hiztun guztiek elkar ulertzea, nahiz eta euskalki desberdinak erabili. Horrez gain, euskara batuak idatzizko euskara bateratua ahalbidetzen du, eta baliagarria da literaturarako, hedabideetarako eta irakaskuntzarako.
Euskara batuaren onura nagusiak
- Euskaldunen arteko komunikazioa errazten du.
- Hezkuntzan eta administrazioan erabilera bateratua eskaintzen du.
- Euskara biziberritzeko eta zabaltzeko tresna indartsua da.
- Idazle eta sortzaileentzako baliabide bateratua da.
1. Balada epikoak
Euskal gizarte feudal baten alde tragikoa azaltzen da: heriotza, dolua eta borrokak naturarekin nahasirik. Natura da eszenatokia. Baladarik zaharrenak XV. mendekoak direla esan daiteke.
2. Maitasun baladak
Narratibotasuna gertakarien logikan eta denboraren bilakaeran gauzatzen da. Amodiozko baladak bost azpitaldetan banatuta daude:
- Andere adulterioegileak: Adibidez, Andere goraria.
- Bahiketak eta sedukzioak: Adibidez, Brodatzen ari nintzen, Isabelatxu eta Neskato ontziratua.
- Maitasun kontrariatuak: Adibidez, Amoros baztertua, Jaun Barua eta Atharratzeko jauregian.
- Heriotzaz haraindiko maitasuna: Adibidez, Egun bereko alarguntsa, Juan de Flores, Leixibatxo zuria eta Jaun Zuriano.
- Amaginarreba gaiztoa: Adibidez, Frantziako andrea.
3. Abentura baladak
Sail honetan bestelako gaiak ukitzen dituzten baladak sartzen ditugu:
- Ene mutilik tipiena: Itsasoaren erdian eta janaririk gabe, norbait hil eta jan beharrean aurkitzen diren itsasgizonen istorioa.
- Andere Emilia: Gurasoek mairuei alaba saltzen diete.
- Neska soldadua: Armadan denbora luzez egon ostean, moja sartu nahi duen neska.
- Ura isuririk: Orein bihurtzen den neska (Maddi izenaz kantatzen du Benito Lertxundik).