Euskara Batua: Arauak eta Euskal Literaturaren Historia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Otras lenguas extranjeras
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,71 KB
Euskara Batuko Oinarrizko Arauak
- BAT-BATEAN, BATIK BAT, BEHINIK BEHIN.
-
BAIT- + ADITZA: Aurrizkiaren lotura kasuak:
- Bait- + d- = bait- (baitu)
- Bait- + I- = bail- (bailuke)
- Bait- + n- = bain- (bainaiz)
- Bait- + g- = baik- (baikara)
- Bait- + h- = baih- (baihaiz)
- Bait- + z- = baitz- (baitzara)
- AURREALDE, ATZEKO ALDE (eta ez aurrekalde, atzekalde).
- HAU GUZTIA, HORI GUZTIA. Biak deklinatu behar dira (adibidez: honekin guztiarekin).
- NI, NIRI, NIRETZAT... (ez neri).
- ARRAIN, USAIN, ZAIN erabili behar dira (eta ez arrai, usai, zai).
- IZAN EZIK (eta ez ezik).
Orduak
- Ordu zehatzak: ordu bata, laurak, hirurak, bostak. (Lekua: ordu batean, hiruretan).
- Erdiak: ordu bat eta erdiak, ordu bi eta erdietan, bost eta erdietan.
- Laurdenak: ordu bat eta laurden, hirurak eta laurden, lauak eta laurden.
- Gutxiago: hamarrak hamar gutxi, seiak hamar gutxiago. (Bost gutxi: seiak eta bostean).
- Idazkera digitala: Beti bi zifra (adibidez: 00:00, 09:04).
- Deklinabidea: 15:00etan, 15:03an, 15:30ean, 16:15ean. (Adibidez: arratsaldeko 5etan, 11:30ean).
Data
- Lekua eta data: Villabona, 2025eko urriaren 14a / Villabonan, 1995eko urriaren 14an.
- Egunen deklinabidea: (1, 5, 10, 15, 21, 25, 30ean) (2, 3, 6, 7, 8, 9, 12, 13, 14, 16, 17, 18, 19, 20, 22, 23, 24, 26, 27, 28, 29an) (31n).
- Idazkera laburra: 2025/10/14.
- Data adieraztea: urtarrilaren 20an (ez urtarrilak 20).
Zenbaki Kardinalak
Berrogeita hamar, ehun eta bat, hirurehun, hamahiru, zazpiehun.
-(E)Z GERO / EZKERO
- Aditzaren ondoren: -(e)z gero (adibidez: eginez gero).
- Denborarekin: hamarrez gero, hamarrak ezkero, atzoz gero, atzo ezkero.
- Adberbioak: Honezkero, horrezkero...
- BETIKO, GEROKO, ATZOKO... (Gerorako, betirako GAIZKI daude).
- MEREZI DU (eta ez pena merezi du).
Euskal Literaturaren Historia
XVI. Mendeko Euskal Idazleak
BERNAT ETXEPARE (Linguae Vasconum Primitiae) (Bordele, Frantzia, 1545)
- Behe-Nafarroako euskalkian idatzia.
- Euskarazko lehen liburua.
- 15 poema ditu.
- Obra mendeetan galduta egon zen.
- Emakumeen aldeko lehen poema idatzi zuen.
- Maitasun poemak ditu.
JOANES LEIZARRAGA (Testamentu Berria) (Arroxela, Frantzia, 1571)
- Biblia euskarara itzuli zuen.
- Lapurteraz idatzia.
- Nafarroako erreginak (Joana III. Albretekoak) aginduta egina.
- Erlijiozko liburua.
- Euskal Herria izena erabili zuen lehena izan zen.
LAZARRAGA (Eskuizkribua)
- Arabako herrixka batekoa zen.
- Amodiozko nobelatxoa da.
- Prosa generoa.
- Arabako euskalkian idatzia.
- Mendeetan galduta egon zen.
XVII. Mendeko Euskal Idazleak
AXULAR (Gero) (Bordele, Frantzia, 1643)
- Saran bizi izan zen eta sermoilari ospetsua izan zen.
- Urdazubin jaio eta Salamancako Unibertsitatean ikasi zuen.
- Euskara batuan idazten saiatu zen.
- Bizitzari buruzko obra.
- Lapurteraz idatzia.
- Erlijiozko liburua eta prosa generoa.
XVIII. Mendeko Euskal Idazleak
LARRAMENDI (Manuel Larramendi)
- Andoainen jaioa.
- Apologista ospetsu eta sutsua.
- Euskara-iberiera teoriaren defendatzailea.
- Obra nagusiak gaztelaniaz idatzi zituen.
Diccionario Trilingue (1745)
- Donostian argitaratua, 1745ean.
- Euskararen lehen hiztegia.
- Berak asmatutako hitz batzuk sartu zituen.
El imposible vencido (1729)
- Salamancan argitaratua, 1729an.
- Euskararen lehen gramatika.