Euskalkien sailkapena: historia eta ezaugarriak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,1 KB

Euskararen dialektologiaren historia

XVI. eta XVII. mendeetako idazleek euskararen baitan desberdintasunak sumatu zituzten arren, dialektologiaren aitzindaritzat XVIII. mendeko Manuel Larramendi apologista daukagu. Luis Luziano Bonapartek XIX. mendean 8 euskalki bereizi zituen:

  • Iparraldekoak: lapurtera, ekialdeko behe-nafarrera, mendebaldeko behe-nafarrera, zuberera.
  • Hegoaldekoak: bizkaiera, gipuzkera, iparraldeko goi-nafarrera eta hegoaldeko goi-nafarrera.

Horrez gain, 25 azpieuskalki identifikatu zituen. Lekeitioko Resurrección María de Azkuek Bonapartek jasotako materiala erosi eta ikertzen jarraitu zuen. Diccionario Vasco-español-francés idatzi zuen, Bonaparteri zuzenketa batzuk eginez. Zazpi euskalki proposatu zituen: bizkaiera, gipuzkera, lapurtera, behe-nafarrera, goi-nafarrera, zuberera eta erronkariera. Koldo Mitxelenak, hegoaldekoa erreibindikatu zuen. Geroztik, euskara batua dela eta, euskalkien arteko aldeak gutxitu egin dira.

Koldo Zuazok euskalkien azken mapa egin du: 6 euskalki (mendebaldekoa, erdialdekoa, nafarrera, ekialdeko nafarrera, nafar-lapurtera eta zuberera) eta 14 azpieuskalki. Bi ekarpen nabarmen egin ditu: ohiko izenak aldatu ditu, euskalkien banaketa eta banaketa administratiboa bat datozelako, eta tarteko hizkerak ere aipatu ditu.

Bizkaiera edo mendebaldekoa

Gainerako euskalkietatik desberdinena dela esan daiteke. Ez da bakarrik Bizkaian mintzatzen, Gipuzkoa eta Arabako zati batean ere bai. Bi azpieuskalki bereizten dira, Ipazter eta Durangotik zehar doan marra batek bereizita: sartaldekoa eta sortaldekoa. Bizkaian, 1991an %16ak zekien euskaraz, eta 2001ean %22ak; hala ere, horietako askok batuaz hitz egiten dute, eta ez bizkaieraz.

Literaturan, bi tradizio bereizten dira bizkaieran: Markina aldekoa (Mogel) eta mendebaldekoa (Añibarro).

Ezaugarri fonetiko-fonologikoak

  • Bokalak: bokal-alternantzia (irten-urten), asimilazioak (atera-atara).
  • Diptongoak: ai, ei, oi, au, eu (kamioi).
  • Hiatoak: ia, ie, io, ua, ue. Askotan soinu kontsonantiko bat horien artean (mendiya).
  • Kontsonanteak:
    • a) Txistukarietan, s, z = s bezala, eta ts, tz = tz bezala.
    • b) j-ri dagokionez, ekialdean gazteleraz bezala eta mendebaldean ahozkera biguna.
    • c) h-rik ez da agertzen (lehortu-legortu).
    • d) Bustidura edo sabaikaritzea: zenbat eta eskuinerago bizkaieraren eremuan, orduan eta gehiago entzuten da (mutila-mutilla).
    • e) Alternantzia (elur-edur).
    • f) Fenomeno fonetiko propioak (inork ere ez-inopes).

Ezaugarri morfosintaktikoak

  • Deklinabidea:
    • a) Nor eta nork kasuak pluralean ez bereiztea (gurasoak etorri dira, gurasoak ekarri dabe).
    • b) Norekin kasuan -agaz edo -akaz.
    • c) a itsatsia ondo bereiztea. a + a = ea (neskea).
    • d) Norentzako Norendako egiten da.
    • e) Modu arkaikoak (mendirik mendi).
  • Aditza:
    • a) Aditz laguntzaileak euskaraz izan, edin, ukan eta ezan, baina bizkaieraz ezan beharrean egin (dezagun-dagigun).
    • b) Aditz laguntzailean -o- bokala (dot).
    • c) Aditz pluralgilea azken puntuan eta -z (dauzkagu-daukaguz).
    • d) Iraganean hirugarren pertsonaren -z galdu (zegoen-egoan).
    • e) Aditzondorik ez (ekar diezaion-akarri deion).
    • f) zait-jat
    • g) Naz, az, zarie… ezaugarri nabarmenak.
  • Aditzondoa: -to atzizkia (polito).
  • Joskera:
    • a) Erakusle eta aditzondoak sarritan aurrera (hortik etxetik-etxe horretatik).
    • b) Singular hurbila (aspaldion-aspaldi honetan).
    • c) Bi zenbakia izenaren aurrean (gizon haundi bi).
    • d) Izenordainetan -tzuk atzizkia (zeintzuk).
    • e) Galdegaian -xe atzizkia (hauxe).
    • f) Perpaus osagarrietan -na eta -la bereiztu.

Ezaugarri lexikalak

Hitz asko ditu bizkaierak eskolaratuak izan direnak (neba, ulertu, barik, legez, ostera…) eta erdal iturburuko hitz ugari ditu: antzinakoak (berba, gura) eta harrezkerokoak (ventana, kaballu…).

Gipuzkera edo erdialdekoa

Prestigio handiko euskalkia da; apaiz eta bertsolari bizkaitarrek jendaurrean gipuzkeraz jarduteko joera dute, horregatik. Literaturan ere garrantzi handia izan du. Azkuek Gipuzkera osotua proposatu zuen, baina ez zuen aurrera egin. Gipuzkoako erdialde guztian eta Nafarroako mendebaldean hedatzen da. Elgoibartik gorako Deba arroan eta Errenteriatik ekialdera ez da mintzatzen. Hiru azpieuskalki nabarmentzen dira: sartaldekoa (Azpeitia), erdigunekoa (Tolosa) eta sortaldekoa (Oiartzun-Leitza). Gipuzkoan, 1991an %42ak euskaraz zekien, eta 2001ean %48ak; hala ere, ez dute guztiek gipuzkeraz hitz egiten.

Ezaugarri fonetiko-fonologikoak

  • Bokalak: bokal-alternantzia (gara-gera) eta a itsatsiaren galera (zenbat gauz-zenbat gauza).
  • Diptongoak: ai, ei, au, eu.
  • Hiatoak: ia, ie, io, ua. Kontsonante epentetikoak tartean (txoria-txoriya).
  • Kontsonanteak:
    • a) Txistukarietan, askotan z, s = z eta ts, tz = tz.
    • b) f fonema gutxitan.
    • c) h ere ez da ia agertzen (lehortu-legortu).
    • d) j fonemak ahozkera gogorra.
    • e) Bustidura edo sabaikaritze ugari (ibili-ibilli).
    • f) Dardarkari samurrak galtzeko joera (orain-oain), eta d kontsonantea ere (edan-ean edo eran).

Ezaugarri morfosintaktikoak

Esan beharra dago euskara batuarekin antz handia duela, desberdintasun txiki batzuk dituen arren.

Entradas relacionadas: