Euskalkien Aniztasuna eta Euskara Batua: Mitxelenaren Ikuspegia
Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura
Escrito el en vasco con un tamaño de 7,85 KB
Euskalkien Aniztasuna eta Euskara Batua
Koldo Mitxelenaren azterketak (1981) euskalkien egoera eta euskara batuaren sorrera ulertzeko giltzarriak eskaintzen ditu.
1. Euskalkien Borroka eta Jatorria
Euskara batuaren sorrerak euskalkien biziraupenari erronka berria ekarri dio. Historikoki, hizkuntza idatziaren (literatur dialektoen) aurrean, herri eta eskualdeko hizkerak ere lehiatu behar izan dute.
Hizkuntza egoera guztiak aurreko egoera batean dute jatorria. Egoera jakin bat jatorrizkotzat hartzea interes, erosotasun eta beharrizan kontua da, eta daukagun dokumentazioaren araberakoa da, aldakorra.
2. Ahaidetasun Genetikorik Ez
Inork ez du orain arte euskara eta beste hizkuntza baten arteko ahaidetasun genetikorik aurkitu, eta ez dago horretarako esperantzarik.
3. Euskara Ez da Hizkuntza Unitaria
Euskara ez da inoiz hizkuntza unitario edo bateratu bat izan. Beti egon da eta dago euskalki eta hizkeratan banatuta, literarioak zein ez literarioak.
Ez dago eta ez da egon hizkuntza baturik, dialekto gaberik. Gure hizkuntzaren berezitasunak:
- Aniztasuna: Hain eremu geografiko txikian.
- Normalizazio Ezaren Ondorioa: Hizkuntza normalizaturik (estandar…) ez egoteak, dialektoen aniztasuna mugatzeko balio izan du.
Hizkuntza termino absolutua da, eta hizkuntza baten aldaera da. Aldaera bakoitzak bere arauak ditu. Euskaran, ez dago guztiak biltzen dituen aldaerarik.
4. Konparatista Baten Ikuspuntua
Hizkera edo euskalkien arteko diferentziak oso txikiak dira konparatista baten ikuspuntutik. Guztiak dira hizkuntza komun baten aldaerak, dialektoak baino egonkorragoak.
Aldaeren bateratzea saihestezina da, hurbiltasun dialektalagatik zein geografikoagatik.
5. Euskalkien Antzekotasuna eta Teoriak
Vogt-en iritziz, euskalkiak oso antzekoak dira gaur egun ere, eta egitura berdintsua (fonologian, morfologian, lexikoan) izatea aitzineuskara komun batetik datozen seinale da.
Lacombe eta Gorostiagak bi euskalki baino ez dituztela uste: bizkaiera (mendebalekoa) eta gainerakoak.
Uhlenbeck urrunago doa, bi hizkuntza ezberdin direla esanez.
Tovarrek dio bizkaiera ezaugarri propioak dituen euskalkia dela, baina ez independentea.
- Bizkaierazko ezaugarritzat har daitekeena, askotan, Gipuzkoako eremu handi batean ere aurki daiteke.
- Muturretako ezaugarriak zaharragoak izaten dira, errazago irauten dutelako. Denboran atzera eginda, ezberdintasunak txikiagoak izango ziren.
6. Mitxelenaren Kritika Adarkatze Bitarraren Teoriari
Mitxelenak ez du onartzen Gorostiaga, Lacombe eta Uhlenbeck-ek proposatzen duten adarkatze bitarra.
Bizkaieraren ezaugarri bereizgarritzat jotzen diren askok eremu zabalagoa hartzen dute:
- Adibidez, -a + -a > -ea (arreba/arrebea Gipuzkoako eremu zabalean).
- Egin laguntzailea (-eza-ren ordez).
- Erten, irten, urten “salir” zentzuan (Donostiara arte).
- Ekialdekotzat jotzen dugun -kin Bizkaian ere sartzen da.
Hala ere, berezitasunak ere badaude, iparraldeko bizkaieraren eta gipuzkeraren artean, eta Landucciren hiztegiaren eta bizkaieraren artean ikusten denez.
7. Bizkaiera: Dialekto Bat Gehiago
Bizkaiera dialekto bat da, besteak bezala, ez bi dialektoetako bat.
Tovar: “un dialecto bien caracterizado, [...] pero no independiente.” Bere berezitasuna, mutur batean egoteari ere zor zaio; muturretako dialektoak antzinatasunen gordeleku izan ohi dira, eta baita berrikuntzen iturri ere (beste hizkuntzekiko kontaktuagatik).
Bizkaieraren eta beste dialektoen arteko ezberdintasuna handitu egin da XV-XVI. mendeetatik aurrera.
Bizkaieraren Berezitasunak
Bizkaierazko berezitasun ugari berrikuntza modernoak dira (ez XVI, ez XVII, ezta XVIII. mendekoak ere).
Izen Deklinabidea
- -gaz komitatiboa (soziatiboa). Berezia da -ga- (-z instrumentala baita): numeroaren arabera -gaz/-kaz eta genitiborik gabe (-kin ez bezala).
- Datibo plurala: ekialdeko muturrean -er eta mendebalderago -ai/-ei.
Izenordainak
Izenordain indartsua bizkaieraren ezaugarritzat dugu, baina gogoratu bizkaieratik kanpokoak ere badirela: neurk (cf. nihaurk), zeurk moduko ergatiboak.
Mendebaldeko beste berezitasun bat: nortzuk (bat + -zu lez).
Aditza
Aditzean berdintasun ugari daude. Ezberdintasun handienak laguntzaileetan dira. Hala ere, ez dira hainbestekoak: deust / dit / deraut (draut, daut, dereit, deit).
Orain gutxi, -eza laguntzailea ohikoa zen Bizkaian. Denborarekin -(g)i-k (egin aditza) ordezkatu zuen -eza mendebaldean, baina baita Gipuzkoako eremu zabal batean ere.
Oinarri komun baten aldaerak dira. Hitzen eraketan, euskararen eremu osoarentzako komunak diren elementu asko daude.
Toponimia
Toponimian ohikoak dira -aga, -(k)eta, -zu.
-bait aurrizki orokorra da (gaur egun mendebaldekotzat jotzen bada ere): Celangoa baysta amea alangoa oyda albea.
8. Lexikoaren Rola
Mitxelenak ez du uste lexikoak dialektoak banatzeko balio duenik. Hiru adibide:
- jazo (mend.) / gertatu (erd.) / agitu (ek.)
- arerio (mend.) / etsai (erd.) / izterbegi (ek.)
9. Berdintasunen Jatorria
Berdintasun denek ez dute jatorri bera; askotan berrikuntzen ondorio dira (dialekto denek konpartitu dezakete).
10. Euskal Dialekto Historikoen Iturri Batua (EBZ)
Datatzen zaila bada ere, badirudi existitu zela euskal dialekto historikoen iturri batua (EBZ). Gogoratu EBZ ez dela Aitzineuskara.
Hizkuntzen berezko joera dibertsifikatzea da, baina aldaera denek ez dute lortzen hizkuntza izateko autonomia. Gertatu izan da aldaera bat aukeratzea hizkuntzaren ordezkari gisa (grezian koinéa; antzinako Italian ere, latinak oscoarekin, umbroarekin... egin bezala).
11. EBZaren Datazioa Posible?
/h/ fonema (hasperena):
- Ez dago Goi Nafarroan X. mendean.
- Arabako euskaran XIV. mendean oraindik badago.
- Zaila da esaten Bizkaian eta Gipuzkoan.
/h/ fonemaren kokapena: Bokal aurretik, artean zein atzetik; eta baita ozenen ondoren ere (-lh-, -rh-). Hau ohikoa da akitainar onomastikan eta Lergako inskripzioan.
12. Hizkuntzak Ez dira Euren Kabuz Bateratzen
Hizkuntza batuak dialekto bat gailendu eta besteak desagertu direla esan nahi du. Bateratzea, berriz, kohesio sozialaren ondorioa da.
13. Erromanizazio Linguistikoaren Eragina
Erromanizazio linguistikoak (latinizazioak) euskal hiztunen eremua asko murriztu zuela suposatzen da.
Baliteke erromatarrengandik babesteko euskaldunak bateratu izana, eta hori monarkia nafarraren oinarri izatea; beraz, EBZ bateratzearen ondorio izatea.
V-VI. mendean kanpokoekiko mendekotasuna makaldu zen. Ondorioz, harremanak ugalduko ziren, eta bateratzeko eta zentralizatzeko joera handitu (dialektoen banaketaren eta isolatzearen kalterako, eta hizkuntzaren forma komunak ezartzeko lagungarri).
Kristautasuna sartu eta egonkortzeak orden berria finkatu zuen. Honen gailurra (politikoki, batez ere) Nafar erreinuaren sorrera izan zen; Bizkaiko (eta Durangoko) jaurerria ere kontuan hartzekoa da.
Bizkaia da izaera sendoena izan eta mantendu duen euskal eskualdea; Iruñea eta beste hirietako eraginak gehien saihestu dituena. Honek eta muturreko izaera izateak azaldu dezakete bizkaieraren izaera berezia.