Euskalkiak: Sailkapen Historikoa eta Gaur Egungoa

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 3,36 KB

Euskalkiak

Sarrera

Hizkuntzek aldaerak izaten dituzte, batik bat ahozko erabileran, eta aldaera nagusi bakoitzari dialekto esaten zaio. Lurralde jakin batean erabiltzen da, eta ezaugarri bereziak ditu.

Euskararen dialektoei euskalki deitzen zaie. Bost dira: nafar-lapurtarra, zuberotarra, nafarra, mendebaldekoa eta erdialdekoa. Orain gutxi arte seigarren bat ere bazen, ekialdeko nafarra.

Bazterretako euskalkiak dira berezienak, alegia, zuberotarra eta mendebaldekoa. Alde batetik, bazterretan erdiguneko euskalkietan galdu diren ezaugarri zaharrak gorde ohi direlako; beste alde batetik, inguruko hizkuntzekin kontaktuan egon da lurralde horietako euskara, eta haietatik elementuak hartu ditu: Bizkaiko euskarak gaztelaniatik eta Zuberoakoak okzitanotik eta frantsesetik.

Euskalki literarioak lau dira: lapurtarra, zuberotarra, gipuzkoarra eta bizkaitarra.

Euskalkien Lehen Sailkapena

Arnaud Oihenart

Arnaud Oihenart legegizon, historialari eta poeta zuberotarrak egin zuen euskalkien lehen sailkapena Notitia Utriusque Vasconiae, tum Ibericae, tum Aquitanicae liburuan.

Euskalkiak antzinako leinuekin lotu zituen: akitaniarrena, baskoiena, barduliarrena, eta autrigoiena.

Manuel Larramendi

Manuel Larramendik El imposible vencido liburuan hiru euskalki aipatu zituen: bizkaitarra, gipuzkera eta nafar-lapurtarra.

Iberiar penintsulan ikusi zituzten hizkuntzak euskararen dialektoak zirela esan zuen. Uste horren oinarrian vasco-iberismoaren teoria dago, hau da, iberoen hizkuntza eta euskara familia bereko hizkuntzak zirela aldarrikatzen zuen teoria.

Louis Lucien Bonaparte

Louis Lucien Bonaparte Printzeak egin zuen euskalkien lehen sailkapen garrantzitsua. Euskara ikasi zuen.

Euskalkiak hiru multzo nagusitan banatu zituen: mendebaldekoa (bizkaitarrak osatzen zuen), erdigunekoa (gipuzkerak, iparraldeko nafarrak, hegoaldeko nafarrak eta lapurtarrak osatua) eta ekialdekoa (zuberotarrak, ekialdeko behe-nafarrak eta mendebaldeko behe-nafarrak osatua).

Bonaparteren ustez zortzi ziren euskalkiak.

Bonaparteren Ondorengo Sailkapenak

Resurreccion Maria Azkue

Resurreccion Maria Azkuek Bonapartek bildutako materiala erosi egin zuen. Zazpi ziren, euskalkiak Azkueren ustez: bizkaitarra, gipuzkoarra, lapurtarra, behe-nafarra, goi-nafarra, zuberotarra, eta erronkariarra.

Koldo Mitxelena

Koldo Mitxelenak Erronkariko eta Zaraitzuko hizkeren gaineko monografiak idatzi zituen.

Euskalkiak Gaur

Euskal dialektologian urrats garrantzitsua Koldo Zuazo ikerlariak eman zuen 1997an. Sei euskalki bereizi zituen: mendebaldekoa, erdialdekoa, nafar-lapurtarra, zuberotarra, nafarra eta ekialdeko nafarra.

Euskal dialektologiaren azken urratsa 2008koa da, eta urrats hori ere Koldo Zuazok eman du. Urte horretan argitaratutako Euskalkiak, euskararen dialektoak liburuan bost euskalki aztertzen ditu; ekialdeko nafarra kanpoan uzten du.

Nafar-Lapurtarraren Sarrera

Euskal Herriaren iparraldean dauden euskalkietatik erabilera zabalena nafar-lapurtarrak du.

Azpieuskalkiak

Bi azpieuskalki bereizten dira: sartaldekoa eta sortaldekoa.

Entradas relacionadas: