Euskaldunen Batzokija: Sabino Aranaren Nazionalismoaren Sorrera
Enviado por Chuletator online y clasificado en Matemáticas
Escrito el en
vasco con un tamaño de 4,57 KB
EUSKELDUNEN BATZOKIJA
1.SAILKAPENA
Testu Hau politikoa da sortu berri den erakundearen baldintzak agertzen direlako, Sabino Aranaren ideiak agertzen direlarik. Egilea Sabino Arana da eta nahiz eta Euskaldun guztiei idazten dien egileak, egia da bereziki Bizkaitarrei zuzentzen Zaiela (Jainkoaren eta Lege Zaharraren lemaren alde dauden guztiei). Testu hau Bilbon 1894. Urteko maiatzaren 24an argitaratu zen.
2.ANALISIA
Testu Honek zortzi artikulu ditu, lehenengo zazpietan bereiziki Bizkaiaz hitz egingo Duelarik:
Lehenengo artikuluan, Bilbon aisiarako zentro bat sortzen dela dio, bi lege Garrantzitsuren menpe: Jainkoa eta Lege Zaharra.
Bigarren Artikuluan, elkarte horretan zuzendaritza bat sortuko dela dio, eta hau Sabino Aranaren esku egongo dela, berak idatziko duelarik elkarteak izango duen araudia.
Hirugarren Artikuluan, esaten du erlijioak baldintzatuko dituela bertan egindako jarduera Guztiak eta kanpoari begira mantenduko diren harremanak ere. Hau da, tradizio Horrekin bat ez datozenekin harremanik ez dutela mantenduko.
Laugarren Artikuluan, kontzertu ekonomikoa nahikoa ez dela dio, eta foruak bere osotasunean Errebindikatzen ditu, horrela beraien lege propioak egiteko gaitasuna Edukitzeko (neurri batean gutxienez). Modu honetan lehengo tradizioa Berreskuratzeko, beti ere euskararen garrantzia kontuan hartuz.
Bosgarren Artikuluan, erlijioa eta politikaren arteko harmonia aldarrikatzen du, biak elkar Bizi behar direlarik.
Seigarren Artikuluan, aurrekoari erreferentziari eginez, erlijioa eta politikaren artean Oreka egon behar den bezala, haien arteko bereizketa proposatzen du, bata Bestean sartu gabe.
Zazpigarren Artikuluan, orden bat ezartzen du “Jaungoikoa eta Lege Zaharra” leman, lege zaharrak beti egon beharko baitu Jaungoikoaren menpe.
Zortzigarren Artikuluan, lurraldeen arteko elkartzea Edo harremana aldarrikatzen du, beti ere bakoitzak bere autonomia propioari Mantentzen diolarik, bai ekonomikoki eta bai legeei dagokienez.
3.IRUZKINA
1894an Idatzita dago testu hau. Momentu honetan Euskaldunen batzokija erakundea sortu zen, oraindik alderdi bat ez Bazen ere. Nazionalismoaren sorrera hainbat arrazoiengatik gauzatuko da, Batetik Bizkaian gertaturiko industrializazio prozesua dugu. Industrializazioak Eskulana behar izan du eta bertan zegoenarekin nahikoa ez zenez, jende asko Etorri izan zen bereziki Bizkaira eta meategietan lan egitera Espainiako beste Lurralde batzuetatik. Aipatzekoa da, etortzen den jende honek bere bizitza Hobetu egingo denaren itxaropena daukala, baina askotan beste errealitate Erabat desberdin batekin topatuko direla, haien lan eta bizi baldintzak hobetu Ez direlako (barrakoietan bizitzera behartuta egongo dira, lan ordu luzeegiak Bete behartuko dituzte…) Gainera, kontuan eduki behar da, bertan beraientzat Erabat arrotzak diren kultura eta hizkuntza batekin aurkitzen direla eta Integrazio arazo handiak ematen direla. Egoera honek bertakoei beldurra sentiaraztea Eragin zien gainera. Hala ere, beste arrazoi garrantzitsu bat foruen abolizioa Izango litzateke eta baita ere Europa mailan gertatu ziren mugimendu Nazionalistak (Italiakoak, Alemaniakoak..). Gauza guzti hauek eragingo dute Proiektu honetan. Hemendik aurrera poliki-poliki joango dira pausoak emanez. Hasiera batean Bizkaian bakarrik eman zen abertzaletasuna baina gero hegoalde Osora hedatu zen. Garai honetan bi erakunde abertzale kontuan eduki behar Ditugu, baita bi figura garrantzitsu ere. Batetik, “Asociación Euskara de Navarra” Arturo Campionen eskutik (kulturala dena), eta bestetik “Euskal-Erria Elkartea” Fidel Sagarminara buru zuena (poltikoagoa dena).
Honen
Guztiaren inguruan, Sabino Aranaren figura kontuan hartu beharra dago. Gizon
Hau Karlismoaren mundutik dator, burges karlista familia batean jaiotakoa da.
Aranak euskal sentimenduaren inguruan ideologia bat sortuko du.
Nazionalismoaren lehenengo egituraketa saiakera aurrean dugun testua dugu
(Euskaldunen Batzokija)
. Argi dago hau izango dela PNV alderdiaren aurrekoa,
Nahiz eta Aranak,
4.BALORAZIOA
Sortuko Den lehen alderdi nazionalistaren aurrekoa da Euskaldunen Batzokija elkartea. Hasieran ez zuen batere arrakastarik izan eta elkarteak ireki egin behar izan Zuen jende gehiago erakartzeko. Orduan bi joera bereizi behar ditugu: Batetik Sektore moderatua, liberalak, modernizazioaren eta proiektu autonomistaren Aldekoa. Bestetik erradikalak, tradizioaren eta nekazal munduaren aldekoak eta Industrializazioaren kontra daudenak.