Euskal Trantsizioa: Autonomia eta Gernikako Estatutua
Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia
Escrito el en vasco con un tamaño de 4,22 KB
Franko 1975ean hil bazen ere, Frankismoaren bukaerako giroak zirauen trantsizioko urte horietan. Lege berriak onartzen ziren, baina instituzio frankistek, poliziak eta armadak diktadura garaiko jarrera bera zuten. Testuinguru horretan, euskal jendartea asaldatu zuten hainbat gertakari larri gertatu ziren. Guardia Zibilaren destakamendu bat, Tejero koronelaren agindupean, indarrez sartu zen Diputatuen Kongresuan. Hala ere, erregeak bizkor hartu zuen esku. Calvo Soteloren gobernua ere krisi batean sartu zen, alderdi barruko tirabirek bizirik jarraitzen baitzuten. Gobernu horren higadura nabarmena izan zen Calvo Sotelok Espainia NATOn sartzea lortu zuenean eta erabaki horrek gobernuaren aurkako iritzia areagotu zuenean.
Euskal Jendartearen Egoera Trantsizioan
Hego Euskal Herriko beste bereizgarri bat: alderdi politikoen askotarikotasuna eta aniztasuna. Urte horietan sortu ziren gehienak ETAren inguruan sortu zen ezkerreko abertzaletasun berriaren adierazle. Hego Euskal Herrian, trantsizioarekiko jarrerak estatuan ikusi genituen berdinak ziren: erreforma onartu zutenak eta ez zutenak. Baina erreformaren aurkako jarrerak inon ez zeukan babesa izan zuen hemen. Esan behar da euskal nazionalismoan gaur arte ematen den zatiketa garai horretan ere ematen zela. Aipatu beharra dago, Konstituzioaren erreferendumean alderdi abertzaleek erakutsitako jarrera. Idatzi zutenean, puntu korapilatsuenena naziotasunaren gaia izan zen. Immobilista nazionalistak lasaitzearren, 2. artikuluan Espainia nazio bakarra eta banaezina zela azpimarratu zen. Horrek ez zituen alderdi abertzaleak asetu.
Prozesu Autonomikoa eta Gernikako Estatutua
Autonomia Estatutua Autonomi Erkidego bateko botere politikoa erregulatzen duen oinarrizko lege multzoa da eta bere konpetentziak jasotzen ditu. Kataluniakoa ez bezala, Hego EHko autonomia negoziatzeko prozesua zailtasunez betea egon zen.
Autonomia Aurreko Prozesua
Suárezen gobernuak Euskal Kontseilu Nagusia sortu zuen. Erakunde aurreautonomikoak zuen xede nagusia Estatutu berria negoziatu eta proiektua Madrilen aurkeztea zen.
Puntu Korapilatsuenak
- Nafarroa: Alderdi abertzaleek barruan nahi zuten, baina UCDk eta APk ez zuten onartzen. HBk Nafarroa ez bazegoen ez zuen Estatutua. EAJk eskakizuna onartu eta negoziatzen jarraitu zuen. Azkenik Nafarroak bere autogobernua 1983an hitzartuko du estatuarekin, lege foraletan oinarrituz.
- Segurtasuna: Alderdi abertzaleek Espainiako Segurtasun indarrak Hego EHtik joateko eskatzen zuten, eta horiek ordezkatuz, bertako poliziaren sorrera. PSOEk eta UCDk, polizia propioarena bai, baina lehen eskakizuna ez zuten onartzen. APri estatua gehiegi ematen ari zela iruditzen zitzaion eta erabat kontra jarri zen.
Azkenean, proiektua berretsi zen Gernikako Batzar Etxean. 1979ko martxoko hauteskundeak eta gero, jadanik K. Garaikoetxea buru zuen Euskal Kontseilu Nagusia Madrilera joan zen. Han azken negoziaketak gertatu eta gero, hitzarmen bat lortu zen. 1979ko urriaren 25ean egin zen erreferenduma.
Gernikako Estatutua deiturikoa onartu zen beraz:
- Araba, Bizkaia eta Gipuzkoarentzat autogobernua.
- Sistema parlamentarioa: Gobernua Eusko Jaurlaritza da eta burua Lehendakaria.
- Barne antolaketa: Lurralde Historikoen Legea.
- Kontzertu Ekonomikoetan oinarritzen den finantziazio eredua, probintziaka.
- Euskararen koofizialtasuna.
- Estatutuan ere jasota geratzen da Estatu zentralak eskudantziak igorri behar dizkiola EAEri negoziazioak eginez. Era horretan, Espainiako estatuak konpetentziak eman zizkion EAEri.
Lurralde Historikoak
EAE Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko “Lurralde Historikoez” osatzen da. Guztiek gobernu erakunde komunetan parte hartzeaz gain bakoitzak bere organo propioak ditu. Lurralde Historikoen organo nagusia, Batzar Nagusiak dira, sufragio unibertsalez hautatutako parlamentu probintzialen antzekoak.
Kontzertu Ekonomikoak
Kontzertu Ekonomikoen erregimena 1876ko foru ezabapenaren ondoren ezarri zen, eta Araba eta Nafarroan etenik gabe iraun du, baita diktadura frankistan ere. Kontzertu sistemaren arabera, lurralde bakoitzean Aldundia da, zerga guztiak ezarri eta kobratzen dituena.