Euskal Sozialismoa eta Nazionalismoa XX. Mendearen Hasieran

Enviado por Chuletator online y clasificado en Historia

Escrito el en vasco con un tamaño de 2,76 KB

Euskal Sozialismoa

Euskal sozialismoan, 1915. urtetik aurrera, erradikalismoa alde batera utzi zen, eta Indalezio Prietok bultzatutako moderantismo "politiko" batera bideratu zen alderdia. Aldaketa honek Sozialisten eta Errepublikazaleen arteko aliantza ahalbidetu zuen, eta grebaren ordez, hauteskunde-lehiaketa bilakatu zen borrokarako bidea.

Lehen Mundu Gerraren garaian Euskadin oparotasun ekonomikoa izan arren, oraindik ere gizarte-gatazkak zeuden, 1917ko greba orokorra adibidez.

XX. mendearen hasieran beste langile mugimendu batzuk sortu ziren Euskal Herrian: anarkismoa, alde batetik, arrakasta gutxirekin; eta arrakasta handiagoarekin komunistak, sozialismotik aterata, Perezagua buru zutela, langile erradikalenak berekin eraman zituztenak.

1921eko krisiak langileen lan-baldintzak okertu zituen. Lehen Mundu Gerran lortutako mozkin handiak amaitu egin ziren, eta langileen kaleraketak eta soldata jaitsierak ohikoak bihurtu ziren.

Primo de Riveraren diktadurarekin, anarkismoaren ilegalizazioa eta desagerpena etorri zen, eta sindikalismo katolikoaren gorakada gertatu zen. UGTren jarrera, berriz, deigarria izan zen, hasieran behintzat diktadurarekin elkarlanean jardun baitzuen.

Gertaera guzti hauek PSOE garrantzi handiko alderdia bihurtzera bultzatu zuten, eta horrela Bigarren Errepublikako oinarrizko alderdietako bat izatera iritsi zen.

Euskal Nazionalismoa

Euskal Nazionalismoa Foruen defentsarako giro batean sortu zen, XIX. mendearen amaieran, Estatu Liberalaren eraikuntzan Euskadiko lurraldeek, mendeetan izandako foruak —hau da, legeak eta instituzioak— murriztu edo kentzeko asmoa azaldu zuenean.

1876. urtean argitaratutako legeak Euskal Herriko foruak desegin zituen. Honek bi erreakzio mota ezberdin eragin zituen Euskadin:

  • Batetik, egoera onartuz, galera hori ekonomikoki konpentsatzen jakin zutenena.
  • Bestetik, tradizionalismoari eutsiz, foruen berreskuratze osoa planteatzen zutenena, foruzaleak alegia.

Lehenengo bidean Euskal Herriko industria-burgesia kokatu zen; bigarrenean, berriz, Karlistaldiaren galtzaileak.

Azken hauek Euskadi tradizional bat defendatzen zuten, agrarioa, urbanizazio-prozesuaren eta industrializazioaren aurkakoa. Beraz, 1876ko legea probokazio eta eraso zuzen moduan ulertu zuten.

Industrializazioa eta immigranteen etorrera masiboa euskal gizarte tradizionalaren etsaitzat jotzen ziren, eta honekin batera, foruak abolitu zituen Espainiako gobernu liberala.

Nazionalismoaren bultzatzaile nagusia, Sabino Aranak, ikuspegi tradizionalista foruzale batetik hasita, Euskadi —hasiera batean Bizkaia— arraza, hizkuntza, kultura eta ohitura ezberdinak zituen herria zela defendatzen zuen, eta foruak beraien osotasunean berreskuratzea helburu zuela.

Entradas relacionadas: