Euskal Prosagintza Garaikidea: Bilakaera eta Egileak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 4,16 KB

Azken Urteotako Prosagintza

Euskara Idatziaren Bilakaera Literaturan (Azken 30-35 Urteak)

Azken 30-35 urteotan euskara idatziaren erabilerak, batez ere literaturari dagokionez, bilakaera nabarmena izan du. Hona hemen ezaugarri nagusiak:

  • Argitaletxeek lehen baino izenburu gehiago ateratzen dituzte narratiban; poesian, ez hainbeste; antzerkia da generorik motelena.
  • Eskolatzearen ondorioz, haur eta gazteentzako literatura erruz hazi da.
  • Itzulpengintzak ere izugarrizko garrantzia hartu du.
  • Emakume idazleen partaidetza gehituz doa.
  • Munduko literaturatik izenburu piloa bihurtzen da urtero euskarara, dagoeneko klasikoen sail polita osatu da.
  • Euskarazko literatura gure mugetatik at ezagutzen hasi da; ez gehiegi oraindik, baina urrats handiak eman dira.

Ramon Saizarbitoriaren Ekarpen Formala Eleberrigintzan

Ramon Saizarbitoriak lehen hiru nobeletan formari garrantzi handia eman zion eta ordura arte urratu gabeko bideak ibili zituen euskaraz. Horien artean, honako hauek nabarmentzen dira:

  • Sekuentzien txandaketa.
  • Pertsona narratzailearen aldaketa.
  • Ikuspuntu askotatik aurkeztutako gertaerak.
  • Erregistroen aniztasuna.
  • Barne bakarrizketaren zantzua.

Lehenbiziko Euskal Eleberri Modernoa

Askoren ustez, lehenbiziko euskal eleberri modernoa Egunero hasten delako (1969) izan zen.

1940ko Hamarkadako Prosagileak eta Obrak

Lotu lana eta egilea:

  • 100 metro - Ramon Saizarbitoria
  • Ihes betea - Anjel Lertxundi
  • Itsasoak ez du esperantzarik - Luis Haranburu Altuna
  • Zergatik panpox - Arantza Urretabizkaia
  • Abuztuaren 15eko bazkalondoa - Joxe Auxtin Arrieta
  • Babilonia - Joan Mari Irigoien

1950eko Hamarkadako Prosagileak eta Obrak

Lotu obra eta autorea:

  • Eta emakumeak sugeari esan zion - Lurdes Oñederra
  • Narrazioak - Joseba Sarrionaindia
  • Obabakoak - Bernardo Atxaga
  • Kutsidazu bidea Ixabel - Joxean Sagastizabal
  • Basilika - Itxaro Borda

1960ko Hamarkadako Prosagileak eta Obrak

Lotu obra eta egilea:

  • Bilbao-New York-Bilbao - Kirmen Uribe
  • Mailuaren odola - Aingeru Epalza
  • SPrako tranbia - Unai Elorriaga
  • Itsaslabarreko etxea - Miren Agur Meabe
  • Amaren eskuak - Karmele Jaio
  • Kontu-jaten - Arantxa Irurbe
  • Uda betiko balitz - Xabier Mendiguren
  • Ostegunak - Jon Arretxe
  • Kcappo - Pako Aristi

Espainiako Narratibako Literatura Saria Euskal Obrentzat

Zein obrak lortu du Espainiako Narratibako Literatura Saria 2009an? Eta lehenago?

2009an, Kirmen Uriberen Bilbao-New York-Bilbao nobelak jaso zuen saria. Aurretik, beste bi euskal obrak irabazi zuten:

  • 1989an: Bernardo Atxaga, Obabakoak obragatik.
  • 2002an: Unai Elorriaga, SPrako tranbia obragatik.

Gehien Itzuli Den Euskarazko Obra

Obabakoak da gehien itzuli den euskarazko obra. Guztira 26 hizkuntza ezberdinetara itzuli izan da, horietatik azkenengoak errusiera eta turkiera izanik.

Gernika-Lumo eta Inguruko Idazleak

Gernika-Lumon eta bere inguruan hainbat idazle daude. Adibidez:

  • Amaia Jauregizar (gernikarra): Azazkalak jaten.
  • Joan Aldamizetxebarria (gernikarra): Bihotzaren lautadak.
  • Alaine Agirre (bermeotarra): Libe, Maren, X hil da, besteak beste.

Entradas relacionadas: