Euskal Prosa Modernoa: XX. Mendeko Egiturak eta Idazle Nagusiak
Enviado por Aitortxu y clasificado en Otras lenguas extranjeras
Escrito el en
vasco con un tamaño de 3,62 KB
Prosa Modernoaren Ezaugarriak eta Egitura Berriak
XX. mendeko literaturak ohiko egiturak apurtu zituen, irakurleari bizkar emanez (entretenimendu hutsa baztertuz).
- Argumentuaren garrantzi gutxia: Garrantzi gehiago ematen zaie emozioei eta sentimenduei. Kontakizunaren ordena pertsonaien barne-munduaren araberakoa da.
- Pertsonaiak: Pertsonaia gatazkatsuak dira. Gizarte osoa islatzen duen pertsonaia taldea da protagonista.
- Denbora: Denbora oso malgua da, atzera-aurrera etengabe. Zinemaren eragina nabaria da.
- Kontalaria: Kontalari ikuslea da, hirugarren pertsonako narrazioak erabiliz.
- Gaiak: Tabu ziren gaiak jorratu ziren: sexua, drogak, homosexualitatea, etab.
Euskarazko Prosa Modernoa: Testuingurua eta Bilakaera
Europako haize berriak gurean sartzeko 1950eko hamarkada arte itxaron behar izan zen. Txillardegik zabaldu zuen leihoa.
- 1964: Euskara batuaren normalizazioa.
- 1980ko hamarkada: Ugaritasun handia.
- Mugarriak: Bernardo Atxagaren Obabakoak lanak euskal literaturaren mugak hautsi zituen.
- Ondorioak: Itzulpenak ugaritu ziren, euskara hutsezko hedabideek euskarria eman zioten literaturari, eta emakumezko idazleak areagotu ziren. Euskal literaturari beste hizkuntza batzuetarako ateak zabaldu zitzaizkion, itzulpenei esker.
Euskal Prosalari Garrantzitsuenak
Modernitatearen berritasuna J.A. Loidik ekarri zuen, Hamabost egun Urgain'en polizia-eleberriarekin. Txillardegik modernitatea sartu zuen Leturiaren egunkari ezkutua lanarekin.
Aipagarria da Jon Miranderen Haur besoetakoa eleberri laburra, pedofilia gaia jorratzeagatik eskandalua ekarri zuena. Ramon Saizarbitoriaren lehen lana Egunero hasten delako izan zen.
1979an argitaratu ziren J.A. Arrietaren Abuztuaren 15eko bazkalondoa eta A. Urretabizkaiaren Zergatik panpox. Kontatzen dena eta nola kontatzen den, biak dira garrantzitsu.
80ko hamarkadan Lertxundi, Atxaga eta Sarrionandia izan ziren protagonista nagusiak. Lertxundiren Hunik arrats artean lanak errealismo magikoa ekarri zuen gurera. Gaur egun, Bernardo Atxaga da Euskal Herrian eta kanpoan idazlerik ezagunena.
Idazle Garaikide Nagusiak
Jose Antonio Loidi
Errenteria (1916-1999). Hamabost egun Urgain'en eleberriaren egilea.
Angel Lertxundi
Orio (1948). Goenkale telesailaren gidoilaria, eta lan aipagarriak: Hamaseigarrenean aidanez, Karaletik eta Zorion perfektua.
Bernardo Atxaga (Jose Irazu)
Asteasu (1951). Pott Banda taldearen sortzailea. Lan nagusiak: Etiopia eta Obabakoak.
Joseba Sarrionandia
Uribelarrea (1958). Pott Bandako kidea. ETA kidea izatea leporatuta egon zen. Narrazioak (1983) eta Lagun izoztua (2001) eleberria argitaratu zituen.
Jose Maria Agirre Lizardi
Zarautz (1896) - Tolosa (1933). EAJ alderdiko militantea. Prosalari bikaina. Poesia giza maila kultu baten kontsumorako artea zela uste zuen.
Jon Mirande
Paris (1925-1972). Frantziako Finantza Ministerioan bulegari lanak egin zituen. Kristautasuna arbuiatzen zuen. Euskal Herriko egoera politiko eta literarioaren ondorioz bere buruaz beste egin zuen 1972an.