Euskal Poesiaren Lore sorta: Donostiatik hasi eta...

Enviado por Chuletator online y clasificado en Formación y Orientación Laboral

Escrito el en vasco con un tamaño de 1,86 KB

Donostiako Gaztelupeko Sagardoaren Gozua

Hantxe edaten ari nintzala hautsi zitzaidan basua.

Eta kriskitin-kraskitin arrosa, krabelin. Basua kristalezkua!

Herrikoia

Egungoa

Egungo ogia, ogi gozoena.

Egungo ura, ur gozagarriena.

Egungo denbora, alderik onena.

Gandiaga

Motozerra

Motozerrak, rra, rra, burnizko urruma urruka dariola.

Gandiaga

Petalo bat

Haren ezpainetan petalo bat kantari arnasa dantzari.

J.K. Igerabide

Tristura

Beti uste izan duzue tristurak biolinez jotzen duela. Baina nireak, galdu egin ditu partiturak.

Edorta Jimenez

Urrutiko Txoriak

Urrutiko txoriak urruti du kantatzen. Zutaz naiz gogoratzen urrutiko haurra.

Gandiaga

Dantza

Igelen gisan mugitzen ditu oin-beso leun lirainak.

Patziku Perurena

Malkoak

Mendeak daramatzat malko bat ere isuri gabe.

J.K. Igerabide

Ilargia

Ilargia nire begi erdi lokartuen aurrean eseri da.

Koldo Izagirre

Begiak

Ene maiteak, begiak, ortzi garbia bezain urdinak, ortzi urdina bezain garbiak, begiak ene maiteak; itsasoko izarra bezain argiak, oi, ene maiteak, begiak!

Josean Artze

Lagunak eta Etsaiak

Etsaiak larrua zaurituko dik; adiskideak, bihotza.

J.K. Igerabide

Sukarra

Kopetako ilea atzera bota du ohean dagoen haurrak: orain hobeto ikusten zaio sukarra.

J.K. Igerabide

Txalaparta

Ttakun, ttakun, txalaparta, ttukuna, ttukuna, kuttuna, kattuna, kuttuna, takun, ttakun, txalaparta, kementsua, ttukuna kuttuna, ttakun, ttakun.

Gotzon Aleman

Sorgina

Uju, uju, dabil sorgin maltzurra.

B. Gandiaga

Entradas relacionadas: