Euskal Poesiaren Bilakaera XX. Mendean

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 6,79 KB

Euskal Pizkundea (XIX. mende bukaera – XX. hasiera)

Euskal Pizkundea XIX. mendearen bukaeran eta XX.aren hasieran garatu zen, industrializazioak eta abertzaletasunaren ideologiak markatutako testuinguruan. Helburua euskal hizkuntza eta kultura berreskuratzea eta modernizatzea izan zen, literaturaren bidez.

Garai honetako olerkari nagusiak Xabier Lizardi, Lauaxeta eta Orixe izan ziren. Lizardik (Biotz-begietan, 1932) hizkuntza garbia, sinbolismoa eta erritmo zaindua erabili zituen, heriotza, natura eta aberria gai nagusi hartuta. Lauaxetak (Bide Barrijak, 1931) poesia berritzailea landu zuen, Europako eraginen eta kezka existentzialen bidez. Orixek, berriz, poetika berezia izan zuen, eta Euskaldunak (1950) poema epikoan euskal olerki nazionala sortzea izan zuen helburu.

Poesia Soziala eta Konpromisoa (1960ko hamarkada)

Poesia soziala 1960ko hamarkadan (1963–1976) garatu zen, frankismoaren testuinguru sozio-politiko gogorrean, literaturak konpromiso soziala hartu zuenean. Garai honetako autore garrantzitsuena Gabriel Aresti (1933–1975) izan zen. Bere lan nagusiena Harri eta Herri (1964) da, non poesia ulerterraza, zuzena eta indartsua proposatu zuen. Hiriari lotutako poesia landu zuen, langile klasearen eguneroko errealitatea, justizia soziala eta egia ardatz hartuta. Hizkuntza modernoa eta metafora sinpleak erabili zituen (harri, hitza, ogia...), poesia herritarrengana hurbiltzeko asmoz. Bere lanak eragin handia izan zuen ondorengo poetenengan.

Poema Adibideen Analisia

Poesia Esperimentala eta Bisuala (Artze)

Joxean Artzerena da (1939-2018), poesia esperimentala eta bisuala lantzen duelako. Testuak ez du egitura metriko tradizionala, eta hitzak orrialdean modu berezian antolatuta daude, irudi bat osatuz. Artzek hizkien eta espazio zuriaren erabilera baliatzen ditu, baita formaren bidez ere adierazteko.

Meatzeetako Errealitatea (Lauaxeta)

Poema hau Esteban Urkiaga “Lauaxeta”rena da, bertan Bizkaiko meatzeetako errealitatea eta langileen bizimodua agertzen direlako. Irudi indartsuen eta metafora sinbolikoen bidez (meatze gorriak, zauriak, iluntasuna) gizartearen mina eta heriotzaren presentzia adierazten dira, Lauaxetaren poesiaren ezaugarri nagusietakoak baitira.

Desira eta Sexualitatea (Mirande)

Poema hau Jon Miranderena dela esan daiteke, bertan desira, sexualitatea eta oroimen pertsonala modu zuzen eta probokatzailean agertzen direlako. Neska gazteekiko lilura, gorputzaren deskribapen esplizitua eta barne-sentsazioen adierazpena Miranderen poesiaren ezaugarri nagusiak dira. Gainera, hizkera liriko baina ausarta erabiltzen du, garai hartako poesia tradizionaletik urrunduz.

Hiria eta Errealitate Soziala (Aresti)

Gabriel Arestirena da. XX. mendeko lana da, Harri eta Herrikoa. Bilbori buruz hitz egiten du. Poesia sozialaren ezaugarri nagusiekin bat egiten du. Hizkuntza zuzena eta ulerterraza erabiltzen du, eta hiriaren errealitatea (lana, bekatua, karitatea, krimena) erakusten du.

Lanaren Errealitatea eta Elebitasuna (Aresti)

Gabriel Arestiren poema honek eguneroko lan gogorra eta bizitza erreala erakusten ditu. Testua fragmentatua da, hitz laburrak eta errepikapenak erabiliz, eta horrek lanaren erritmoa eta ahalegina adierazten ditu. Era berean, euskaraz eta gaztelaniaz aldatzen da, hizkuntza-aniztasuna eta identitate kulturalaren errealitatea islatzeko.

Hiri Bizitza Iluna eta Marginala (Mirande)

Jon Miranderen poema honek hiriko bizitza iluna eta marginala erakusten du, ostatu-terrazetako neskatxak eta prostituzioa agertuz. Testuak eguneroko errealitatea eta gizartearen injustiziak erakusten ditu, estilo zuzena eta ironikoa erabiliz. Lerro laburrak, hizkuntza nahasketa eta puntuazio irregularra baliatzen ditu, horrela pertsonen bizitza gogorra eta gizartearen errealitate zaila nabarmentzeko.

Heriotza eta Galera (Leterena)

Poema hau Xabier Leterena da. Bertan heriotza eta galera agertzen dira, eta pertsona bat nola sentitzen den bakarrik eta ahul erakusten du. Lerro laburrak eta hizkuntza sinplea erabiliz, sentimenduak eta hutsunea nabarmentzen ditu, Leteren poesiaren berezitasuna erakutsiz.

XX. Mendeko Euskal Literaturaren Garai Nagusiak

XX. mendeko euskal literaturan hiru garai nagusi bereizten dira:

Lehen Garaia: Euskal Pizkundea (1876–1936)

Mugimendu kultural eta politikoa izan zen, non literaturak eta batez ere poesiak bultzada handia hartu zuen. Abertzaletasunaren eraginez, idazleek euskara garbi eta kultua lantzea izan zuten helburu. Garai honetako gailurra Olerkariak izan ziren (1926–1936): metrika zaindua, sinbolismoa eta aberria, euskara, natura eta heriotza bezalako gaiak landu zituzten. Autore nagusiak Lizardi, Lauaxeta eta Orixe izan ziren.

Bigarren Garaia: Gudaostekoa eta Poesia Soziala (1939–1975)

Frankismoaren testuinguruan garatu zen. Hasieran poesia sinbolista nagusitu zen, metaforen bidez adierazkortasuna bilatuz (Jon Mirande), baina 1960ko hamarkadan poesia soziala gailendu zen, konpromiso politiko eta sozialarekin. Garai honetako figura nagusia Gabriel Aresti izan zen, Harri eta Herri lanarekin, hizkera ulerterraza eta hiriaren errealitatea poesiara ekarri zituena.

Azken Garaia: Aro Berria eta Abangoardia (1976–2000)

Frankismoaren ondoren, idazleek konpromiso sozialetik askatu eta abangoardia estetikoa landu zuten. Esperimentalismoa, metaliteratura eta aldizkari literarioen garrantzia nabarmendu ziren. Garai honetako autore esanguratsuena Bernardo Atxaga izan zen, Etiopia (1978) obra berritzailearekin.

Euskalkien Ezaugarri Linguistikoak eta Lexikoa

Ezaugarri Fonetiko eta Morfologikoak

  • AI > I laburtzapena: naizniz
  • Adlatiboaren (-rat) atzizkia: xuberuarat
  • Seigarren bokala (ü): lekhü
  • O > U txandakatzea: hunat
  • Kausazkoak egiteko atzizkiak: xuberua maite beitüt
  • -ñi atzizki txikigarria: amiñi bat
  • Etorkizuneko -ren atzizkia:
  • Dardarkari bakunaren galera: pastoalak
  • Aspektu burutugabearen -iten atzizkia: erraiten

Lexikoa

Elheztatu
Hitz egin
Zumait
Zenbait
Erran
Esan
Amiñi
Apurtso bat
Untsa
Ondo
Xin
Etorri
Aski
Nahikoa

Beste Ezaugarri Batzuk

  1. Nunduzun: U bokala. Ekhia: Hasperena. Alarguntsa: Atzizki femeninoa -sa.
  2. Ene: Nire. Zureki: Zurekin. Deklinabide marka: -ki.
  3. Ai > I laburpena: Jinko.
  4. Gauza: gaiaz → Au. Batian: batean > batian (ea > ia. Hiatoa).

Entradas relacionadas: