Euskal Poesia XX. Mendean: Testuingurua eta Olerkari Nagusiak

Enviado por Chuletator online y clasificado en Lengua y literatura

Escrito el en vasco con un tamaño de 13,98 KB

TESTUINGURUA

XX. Mendeko Euskal Poesiaren Hastapenak

1927an Arrasaten Euskaltzaleak elkartea sortu zen, euskara eta euskal literatura zabaltzeko eta euskal prentsa bultzatzeko. Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz desagertu egin zen.

XX. Mendeko Poesiaren Ezaugarriak (Gerra aurretik)

  • Gai nagusia: Baserria da.
    • Populazio patriotikoenak ez zuen gai hori onartzen.
    • Ez ditu Euskadik bizitzen ari zen gizarte-arazoak islatzen.
  • Olerkari garrantzitsuak:
    • Jose Ariztimuño Aitzol: Ekarpen garrantzitsua egin zuen euskal kulturaren garapenean.
      • 1930ean Euskaltzaleak elkarteko zuzendari izendatu zuten.
      • Gerran, EAJ eta karlisten arteko akordioa lortzen saiatu zen.
        • Frankistek harrapatu ostean → Hernanin fusilatu zuten.
    • Jose Mari Agirre Lizardi: Poeta lirikoa, euskarazko literaturaren egile modernoenetakoa; lirika maila gorenera eraman zuen.
    • Esteban Urkiaga Lauaxeta (klasikoenetakoa): Euskal letren poeta handienetakoa.

Gaiak eta Estiloak

  • Gaia: Erromantizismoa, mugimendu sinbolista eta abangoardista.
  • Poesia sinbolista: Kultua, konplexua eta oso minoritarioa.
  • Nikolas Ormaetxea: Gorputz eta ariman aritu zen euskal kultura eta hizkuntzaren alde, poemak eta itzulpenak idatziz. Poesia klasikoa; baserri giroko poemak.
    • Poesiari dagokionez:
      • Literaturako azken mugimenduak baztertu zituen.
      • Literatura klasikoa nahiago zuen.
      • Baserri giroko poemak ziren nagusi.
      • 1935ean "Euskaldunak" olerki-obra landuena idatzi zuen.

Gerraosteko Euskal Poesia

  • Poesiagintzaren ardatza: Gabriel Arestiren Harri eta herri (1964).
  • Hiru etapatan bana daiteke (bi bakarrik aipatzen dira):
  1. 1945-1964: Gerra Aurrekoaren Jarraipena

    • Gerrak ez zuen poesian asko eragin.
    • Euskaltzaleak elkarteko kideak (Lauaxeta, Lizardi, Aitzol...).
    • Ezaugarri nagusia: Ihes egiteko desio komuna eta ingurune deprimitu baten errealitateari bizkarra ematea.
  2. 1964-1968: Poesia Soziala edo Protesta-Poesia

    • Gabriel Arestiren “Harri eta herri” obra ardatz.
    • Poesia sozial horrek giroan zeuden eskakizunei erantzun zien, euskara berritu eta suspertuz, ezkertiar joera hartuz.
      • Ez zuen tradizioarekin hautsi.
    • Arestiren eraginez mugimendu berri bat sortu zen.
      • Hizkera poetikoan jartzen zuen arreta.
    • Aipatzekoak:
      • Xabier Lete
      • Sarasola
      • Lasa
      • Aresti

Olerkigintzaren Pizkundea

  • “Euskaltzaleak” elkartearen ekimenak direla eta, Olerti-Egunak antolatu ziren.
    • Helburu nagusia olerkigintza sustatzea zen.
    • Euskararen maila igotzeko eta abertzaletasuna sustatzeko beharrezkoa zen.
  • Lizardi eta Lauaxeta tradizionalenak (Sabino Aranaren jarraitzaileak eta fedeari garrantzia ematen ziotenak).
  • Literatura europarra jarraitzeak berrikuntza ekarri zuen.
  • Orduko idazleen ezaugarriak:
    • Sustrai erromantikoak:
      • Galtzen doazen ohituren nostalgia eta berreskuratzeko nahia.
      • Subjektibotasun handia, sentimenduak adierazten zituzten.
      • Izadiaren, itsasoaren eta baserri giroaren erakargarritasuna.
    • Euskararen goraipamena:
      • Euskarari prestigioa eman nahi zioten eta horretarako europar poesiara hurbildu ziren.
    • Galdera existentzialak:
      • Bizitzaren zentzuaz eta heriotzaren esperientziaz hitz egiten da.
    • Elitismoa:
      • Gutxiengo bati zuzendutako poesia egin nahi zuten (jende jakintsuari).

JOSE MARI AGIRRE LIZARDI

Bizitza

  • 1896an jaio zen Zarautzen eta 1933an hil zen. Tolosan bizi izan zen.
  • Madrilen zuzenbide ikasketak egin zituen.
  • Zuzenbidean lizentziatua, enpresa bateko gerentea izan zen.
  • Euskal Pizkundean:
    • Primo de Riveraren diktaduraren jazarpenaren ondorioz, kulturgintzak indarra hartu zuen abertzaletasunaren ideiak zabaltzeko.
      • Lizardik kultur ekintzaile eta poeta gisa adierazi zuen bere desioa.
    • Lizardik euskara herrikoia eta euskara berriaren, jasoaren beharra defendatzen zituen.

Lanak

  • Gipuzkeraz idatzita.
  • Hainbat olerki plazaratu zituen.
  • Liburuak:
    • Biotz-begietan (1932): Bizi bitartean argitaratu zuen liburu bakarra.
    • Umezurtz olerkiak (1934): Hil ostean, plazaratu gabeko olerkiekin eginikoa.

Ezaugarriak

  • Hizkuntza poetiko sakona.
  • Bere lanetako gai nagusia izadia zen, Euskal Herriko paisaiak adierazteko sentimenduarekin.
  • Estilo zehatz eta trinkoa, elipsiz betea (elementu bat ezabatzea).
  • Izadiaren pertsonifikazioa, izadia sinbolo bilakatzen du. Izadian oinarrituta errealitatearen metaforak egiten ditu (sinbolismoa).
  • Familia barruan izan zituen zoritxarreko gertaerak poesiaz adierazi zituen:
    • Alabaren heriotza: “Otartxo utsa”
    • Semearen heriotza: “Xabierren heriotza”
    • Amonaren hiletan jendearen pausoak: “Biotzean min dut”
  • Olerki idealista, barne-gogoa eta munduko errealitatea elkartzen saiatzen da.
  • Olerkigaiak:
    • Aberria eta euskara.
    • Erabili zituen gaiak eta jarrerak Europan garaiko idazleengan ikusten dira.

ESTEBAN URKIAGA LAUAXETA

Biografia

  • 1905ean jaio zen Laukizen.
  • Lauaxeta ezizena da, bere baserriaren izena baitzen.
  • Mungian bizi izan zen.
  • 1937an atxilotu eta fusilatu egin zuten.

Ikasketak

  • Durangoko Jesuslagunen (Jesuitak) ikastetxean latina eta erretorika ikasi zituen.
  • Apaiz izateko ikasketak egin zituen Oñan eta Loiolan, eta bertan hasi zen euskara maitatzen.

Kazetaritza eta Kulturgintza

  • Konbentua utzi eta “Euzkadi” egunkari nazionalistan hasi zen lanean.
    • Hasieran, Orixeren laguntzaile.
    • Ondoren, euskarazko orrialdeak idaztearen arduradun.
  • Gustuko zuen poesia europarra eta horixe zen bere estiloa. Europako joerak ikusi eta ezagutu ondoren, euskaraz transmititzeko ahalegin handia egin zuen.
  • Euskararen eta Euskal Herriaren alde egin zuen borroka:
    • Europako literatur joerak ezagutu.
    • Mitinak eman.
    • Kultur ekitaldi eta irratsaioetan parte hartu.
    • Euskara irakatsi.
    • Herri-abestien bilketa bultzatu.
    • Poeta gazteei lagundu.

Gerra Zibilaren Eragina

  • Gerra hasi zenean, euskal poesiaren proiekzioak etenaldi luze bat jasan zuen.
  • Komandante-graduarekin, milizien antolaketan eta propaganda-lanetan aritu zen.
    • “GUDARI” aldizkaria eta “EGUNA” egunkaria argitaratu zituen.
    • Eguna egunkarian egin zuen lan.
  • Gernikako bonbardaketaren ondoren, Frantziako kazetari bati argazkiak ateratzen laguntzen ari zela atxilotu zuten eta Gasteizera eraman.
    • Heriotza zigorra ezarri zioten eta ondoren fusilatu egin zuten.
    • Heriotzaren zain zegoela idazki hunkigarriak idatzi zituen.
  • Sabino Aranaren jarraitzailea zen.

Lanak

  • Garaiko olerkari modernoena.
  • 1930ean I. Olerki Eguneko sari nagusia irabazi zuen “Maitale Kutuna” poemarekin.
  • Bi liburu nagusi:
    • Bide Barrijak (1931):
      • Ideiak berritu zituen, gaia eta hizkuntza berritu: maitasuna, existentzialismoa, heriotza. Europako ideia modernoak erabiliz.
      • Euskal Herrian eztabaida handia sortu zen.
    • Arrats Berean (1935): Olerkigintza herrikoia.
      • Herriko pertsonaiengan oinarrituriko baladak, erromantzeak, irri-kantak.
      • Herriko metaforak, denboraren iragana...
      • Bide Barrijak ulertzeko zailtasunak zituztelako idatzi zuen.
  • Bere poesian, sinbolismoaren eragina ageri da.
    • Izadiaren garrantzia handia.
    • Ulertzeko zailak ziren lanak egiten zituen, mamia ezkutatuz.
    • Bizkaieraz idazten zuen.
    • Garbizaletasuna eta neologismoak; maileguak ez zituen onartu.

JON MIRANDE

Biografia

  • Parisen jaio eta hil zen (1925-1972).
  • Gurasoak zuberotarrak ziren, baina lan bila Parisera joan ziren.
    • Bertan jaio ziren Jon eta bere arreba Maire.
    • Frantziako hiriburuan bizi izan zen bere bizitzako urte asko, bizimodu xumea edukiz.
  • Itzultzailea eta poeta izan zen.
    • Hainbat idazleren obrak euskaratu zituen (García Lorca...).
  • Miranderen pentsaera nazismotik hurbil zegoen.
    • Honek garai hartako euskaldunen ideologia eta bizimoduarekin talka egin zuen.
    • EAJren euskal nazionalismoa gaitzesten zuen, alderdi erlijiosoa baitzen.
    • Misoginoa (emakumeen aurkako jarrera) eta arrazista zen.
  • Kristautasuna publikoki kritikatzen lehenengo euskalduna izan zen.
  • Mirandek mendebaldeko kultura galbidean zegoela sinetsi zuen, kristautasuna, sozialismoa, demokrazia... kontuan hartuta.
  • Mirande erromantikoa (sentimenduen mugimendua) izan zen.
  • Familiakoekin frantsesez aritu arren, hogei urterekin euskara menderatzen zuen.
  • 1956an Jon Mirandek Arantzazuko Biltzarrean parte hartu zuen.
    • Bertan hainbat euskaltzale eta idazle ezagutzeko aukera izan zuen.
  • Miranderen lana oparoa izan arren, argitaratzeko zailtasunek, lagun on baten eta gurasoen heriotzek, etxebizitzaz aldatu beharrak eta alkohola neurriz gaindi hartzeak gainbehera ekarri zuten Miranderen bizitzako azken 2 urteetan.
    • Guzti horrekin, depresio sakon batean murgildurik egon zen.
  • 1972ko abenduaren 28an hil zen lasaigarri-gaindosi baten ondorioz.

Lanak

  • Hainbat aldizkaritan idatzi zuen (Gernika, Egan, Elgar...). Baina euskaltzaleekin izandako haserre batzuengatik utzi egin zion euskaraz idazteari.
  • Miranderen joera apurtzaileak ez ziren onartuak izan.
  • Miranderen obra bat (Haur besoetakoa) berritzailea eta probokatzailea zenez, zentsuratu egin zen.
  • Txomin Peillenekin batera, Igela aldizkaria sortu zuen.
    • Bizitza laburreko aldizkaria izan zen, sei zenbaki soilik kaleratu ziren.

Pentsamoldea eta Ezaugarriak

  • Abangoardismoa (arte mugimendu berritzailea) poetaren ezaugarri aipagarriena.
  • Suizidioak, ironiak, umore beltzak... garrantzi handia zuten.
  • Bere lanetan lapurtera klasikoa erabili zuen.
  • Ez zuen sinesten poesiak gizartea eralda zezakeenik. Irakurleek irakurriz gozatzeko idazten zuen, helburu jakinik gabe.
    • Kristau aurreko tradizio europarreko motibo eder eta baikorrak hartu zituen: askatasuna eta jarrera heroikoa.
  • Jainkoaren, elizaren eta moralaren aurka egin zuen.
  • Filosofo handien jarraitzailea zen. Haien ideiak hartu zituen.
    • Sexuari garrantzia eman zion.

GABRIEL ARESTI

Euskaldun Berria Urte Zailetan

  • Bilbon jaio zen 1933an (Francoren errepresio-urteak ezagutu zituen).
  • Merkataritza ikasketak egin ondoren, kontulari lanetan aritu zen.
  • Bere familiak euskararen galera ezagutu zuen; beraz, bere kasa ikasi zuen euskara 12 urterekin hasita.
  • Arestik bere bizitzarekin erakutsi zuen gogoz eta sentimenduz hartutako bigarren hizkuntza norberaren lehen hizkuntza ere bihur daitekeela.

Gaztetatik Idazle eta Intelektual

  • 21 urterekin hasi zen idazten Euzko Gogoan.
  • Euskal poesia eta bertsolaritza Alfonso Irigoienen bidez ezagutu zituen.
  • Munduko literatura zuzenean ezagutu zuen, asko irakurtzen zuelako ingelesez, alemanez, frantsesez eta gaztelaniaz.
  • Ezkerreko idazle erdaldun asko ezagutu zituen, eta eragin horien guztien erdian, bere ekarpena izan zen erakustea euskara gai zela goi-mailako literatura egiteko.

Jarrera Kritikoa

  • Ideologia sozialista eta komunistako idazleak bestelako begiekin hasi ziren euskal aldarrikapenak ikusten.
  • Marxista zen. Ez zuen Alderdi Komunistaren jarrera onartzen euskal arazoen aurrean.
  • Hipokrisiaren, injustiziaren eta zapalketaren aurka zintzo eta jator aritu zen.

Goi-Mailako Poeta Poliglota

  • Idazle galiziar eta katalanekin harremanak izan zituen.
  • Poeten lanak euskarara itzuli zituen: Galizierazkoak, Shakespeare, Brecht, Blas de Otero, Boccaccio, Juan Ramon Jimenez, Baudelaire, etab.
  • Euskara literaturarako hizkuntza gisa nobletu zuen.
  • Sari asko jaso zituen: Loramendi saria, Orixe saria, Lizardi saria, Iparragirre saria...
  • Maldan behera lan garrantzitsua izan zen, eta Euskara aldizkarian argitaratu zen.
  • Harri eta Herri (1964), Euskal Harria (1967), Harrizko Herri Hau (1970) (denek arrakasta handia izan zuten).

Musikarien eta Artista Plastikoen Inspiratzaile

  • Garaiko kantari gazteek haren poemak kantatu zituzten (San Simon, San Juda, Egun da Santimamina). Klasiko bihurtu ziren.
  • Txillidak “Gure aitaren etxea” lana egin zuen geroago.

Inor Hotz Uzten Ez Zuen Gizona

  • Euskal kulturan eztabaida-giroa sortu eta eragin nahi zuen, euskarak aurrera egiteko.
  • Eskandaluak ere antolatu zituen, ortografia edo ideologia gaitzat hartuta, eztabaidak sustatzeko.
  • Askok ez zioten barkatu eta zokoratzen ahalegindu ziren, baina alferrik.
  • Elizgizon askoren laguna zen.

Entradas relacionadas: