Euskal Pilota: Joko Zuzenak
Enviado por Chuletator online y clasificado en Deporte y Educación Física
Escrito el en vasco con un tamaño de 2,93 KB
ZER DIRA?
Joko zuzenean pilotariak jokatzerakoan aurrez aurreko egoera batean kokatzen
dira, gaur egungo tenisaren modura.
Pilotaren sorreratik XIX. menderaino jokatu diren pilota modalitate guztiak
joko zuzen moduan jokatu dira. Hasieran artzainak izan omen ziren pilota jokoan hasi
ziren lehenengoak eta hauen jokaleku nagusia mendi soro eta belardiak izan ziren.
Gaur egun aldiz bleka edo paretan aurkako jokoek aurre hartu diote zuzeneko
jokoari eta oso leku gutxitan jokatzen den jokamoldea dugu.
Gure ardura da joko hauek erabat ez galtzea.
Lau dira Euskal Herrian ezagutzen diren joko zuzenak:
➢ Bote luzea.
➢ Errebotea.
➢ Laxoa.
➢ Pasaka.
Puntuaketa ez da banakakoa. Tantoak “kintzeka” zenbatzen dira. Hau da 15
(“kintze”), 30 (“trente”), 40 (“quarenta”) eta jokoa edo 60 (“sasanta”). Talde batek
ez badu kintzerik lortzen, hau da, 0 puntuak baditu “esperantza”-n dagoela esaten da.
NORK?: sakea duen taldeak, kintzea irabazi edo galdu, sakatzen jarraituko du,
zelai aldaketa egin arte. Zelaiaz aldatzeko hiru aukera daude: joku bat
bukatzean, “arraia” bat egin eta talderen bat 40-ra iriste edo bi “arraia”
egitea.
PUNTUA NOLA LORTU?: orokorrean kintzea lortzen da hurrengo jokaldietan
1. Pilota jotzen duenak : aurkarien fondo marratik punpa egiten
ateratzen lortzen badu.
2. Pilota jotzen ez duenak: besteek akats egiten dutenean → FALTA da
eta puntua lortzen du aurkako taldeak:
a. Bote eman gabe zelaiaren aldeko marretatik ateratzen bada.
b. Besteek sakean huts egitean (eskas).
c. Jokalari batek pilota bi aldiz jotzean gorputzeko edozein
atalarekin edo tresnarekin.
d. Boterik gabe edo bote batekin pelotari batek ATXIKI egitean
(pilota xisteran edo eskuan gelditzen duenean).
e. Jokalari batek bere taldeko norbait pilotarekin jotzen dionean
(PIEDRE).
f. Besteak pilota jotzeko traba egiten denean.
“Arraia” edo “xixa” LAU
egoera hauetan ematen da:
1. Pilota arrastaka edo punpaka doa eta alde batetik irtetzen da.
2. Pilota arrastaka edo punpaka doa eta jokalari batek gelditzen badu.
3. Pilota bote batekin edo boterik gabe norbaitek gelditzen duenean.
4. Pilota bote edo arrastaka doanean eta zelai barruan bakarrik lekuren
batean gelditzen denean.